Ireki menu nagusia

Eztia gai likatsua eta oso gozoa da, erleek egin eta abarasketan biltzen dutena. Loreetako nektarrarekin egiten dute erleek eztia. Nektarrari ura kenduz eta sakarosa hidrolizatuz ateratzen da; ura, glukosa, fruktosa, sakarosa eta polen hondarrak dira osagai nagusiak. Nektarra zein landare motatik hartua den, ezti kolore eta ahogozo desberdinak bereizten dira. Europako eztia hori kolorekoa izaten da orokorrean, baina zurixkak, berdexkak edo hori ilunak ere badaude. Elikagai gisa eta sendagintzan erabiltzen da batez ere.[1] Erleen zaintza eta ezti bilketari erlezaintza deritzo.

Eztia
Runny hunny.jpg

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Betidanik erabili izan dugu eztia. Lehenengo gizakiak eztiaren baliozkotasunaz berehala ohartu ziren. Harri Aroko egindako margoetan ikus daiteke pertsona baten irudia eztia biltzen.

Egiptoarrek Ra jainkoaren malkoetatik eztia erortzen zela pentsatzen zuten; beraz, kontserbagarri moduan erabiltzen zuten. Eztiaren baliozkotasuna handia zen, Tutankamon faraoiaren hilobian ere ezti ontziak aurkitu zituzten.

Greziarrek, Olinpoko jainkoen elikagaia zela pentsatzen zuten. Eta atletei Jokuetan parte hartu aurretik eztiz egindako jakiek ematen zizkieten.

Ezti motakAldatu

 
Erlea, eukalipto landaretik nektarra hartzen

Ezti mota ugari dago. Erleek erabiltzen duten landare motaren arabera, erabat aldatu daiteke zaporea. Ezti desberdinak sortzen dituzte erleek eta hau egiteko, gizakiek nahi duten lorea, erleen erlauntzatik gertu jartzen dute. Zortzi ezti mota desberdin dira garrantzitsuenak.

  • Laranja lorearen eztia: anbar kolore argia dauka, usain handikoa eta eta zapore suabekoa da ahosabaiarentzat. Limoien, laranjen eta mandarinen polenatik dator. Lo egiteko laguntzen du.
  • Erromero eztia: anbar kolore oso argia dauka, eta ez zaie hipertentsio duten pertsonei gomendatzen.
  • Eukalipto eztia: okre kolorea eta egur zaporezkoa. Birikentzat, antiseptikoa denez, katarroetarako gomendatzen da.
  • Ezkai eztia: gorri kolorea eta zapore ona daukan eztia da. Tentsioa erregulatzeko, asmarentzat eta eztularentzat gomendatzen da.
  • Izpiliku eztia: zapore berezia daukan eztia da. Intsektuen ziztaden kasuetan gomendatzen da eta ezti mota hau, gripea, bronkitisa baita hotza sahiesteko ere erabili daiteke. Logaliarentzat, agresibitatearentzat eta estresarentzat gomendatzen da.
  • Tilo eztia: Oso azkar gogortzen da. Bronkitisarako, gripearako, eta hotzariarako gomendatzen da.
  • Hiruzta eztia: Kolore horia dauka eta nekearentzat oso egokia.
  • Alpapa eztia: Hiruzta eztiaren propietate antzekoak ditu.

KonposizioaAldatu

osagaia maila eduki tipikoa
ura 14 - 22 % 17%
fruktosa 28 - 44 % 38%
glukosa 22 - 40 % 31%
sakarosa 0,2 - 7 % 1%
maltosa 2 - 16 % 7,5%
beste azukreak 0,1 - 8 % 5%
proteinak eta aminoazidok 0,2 - 2 %  
bitaminak, entzimak, hormonak
azido organikok eta bestelakoak
0,5 - 1 %  
mineralak 0,5 - 1,5 %  
errautsak 0,2 - 1,0 %  

ProzesuaAldatu

Lehen prozesua, erleen lanaAldatu

 
Erlea, loreatik nektarra hartzen

Erleak, udaberritik aurrera hasten dira eztia egiten. Erleak egunez loreetara doaz eta haien mingainekin loreen nektarra zurrupatzen dute. Jarraian, erlauntzara bueltatzen dira eta bertan, nektarra erle-langileei pasatzen diete, hauek nektarra eztian transformatuko dute. Bitartean, erleak nektar gehiagoren bila doaz.

Nektarra eztian transformatzeak egun batzuk iraun dezake faktore batzuen arabera (tenperatura, hezetasuna...). Erle gazteek bitartean dituzten entzimekin, nektarraren aldaketan parte hartzen dute, urdailan dituzten entzimak, nektarraren azukrea, azukre bakun batzutan zatitzen dituzte, prozesu honi inbertsio deritzo. Gauean, erle mota guztiak nektarra eztian bihurtzeko aldaketan parte hartzen dute.

Aldaketaren bitartean, nektarra, ezti-orrazetan kokatzen dute (hezetasuna galtzen duen bitartean). Erleek eztia egitean, eztia sortzean, ezti-orrazetan argizari kapa batekin estaltzen dute. Hasieran beraien kaxa bete arte uzten dituzte erlezainak. Hori betetakoan, altzak ( beste kaxa gehigarri batzuk) jartzen dizkiote gainean, eta horiek bete ahala hasten dira eztia jasotzen.

Bukatzeko, erlauntzan egiten duen beroak, nektarraren hezetasuna lurruntzea egiten du, ondorioz, eztia sortzen da %18 ura izanik.

Denboraldi ona bada, erlauntza bakoitzak altza bat baino gehiago ere betetzen du.

Bigarren prozesua, gizakien laguntzaAldatu

 
Erleak argizari kapa jartzen

Udazkenarekin batera hasten da eztia ateratzeko garaia.

Ezti-orrazak, kaxak betetak daudenean, argizarizko geruza batez estalita dagoenean, erlezainak eztia ateratzeko prest dagoela badaki. Azpiko kaxa beti uzten da, neguko erreserba moduan. Erleek beste jatekorik ez dutenean, eztia jaten dute, eta beraiena dena ezin da ukitu. Goiko ezti orraza erlauntzatik ateratzen dute, behekoa aldiz erleentzat uzten dute. Jarraian, labain berezi batekin, argizaria kentzen dute, operkuluen tapakia moztuz. Zentrifugazio prozesu baten bitartez, ezti-orraza uztu egiten da, garbia utziz, erleek berriro erabiltzeko. Eztia biltzean, iragazi egiten da eta ondoren, pausatzen uzten dute, eztia ontziratu baino lehen probatzeko eta horrela ezpurantasunak kentzeko.

ErreferentziakAldatu