Oroko Andre Mariaren Santutegia
- Artikulu hau Arabako santutegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oro (argipena)».
Oroko Andre Mariaren Santutegia Zuiako (Araba) udalerrian dago, izen bereko haitzen ondoan, eta Atxabal-Oro (892 m) tontorretik oso hurbil, 774 metroko altueran, eta Bitoriano, Domaikia, Aperregi eta Jugo herrien artean.
Oroko Andre Mariaren Santutegia | |
---|---|
![]() Oro santutegiaren goitiko ikuspegia. ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Zuia |
Koordenatuak | 42°55′53″N 2°49′39″W / 42.9314°N 2.8275°W |
![]() | |
Maiatzeko erromesaldiak tradizio handikoak izan dira.
Eraikina aldatu
Lehenengo aztarnak XII. mendekoak direla ematen duen arren, gaurko tenplua XV.-XVI. mendekoa da, eta Oroko Andre Mariaren irudi gotikoa dauka.
Hainbat sute nozitu du, eta berriztatze-lan ugari egin dizkiote. Erabat zaharberritu zuten 1973an.
Santutegiaren albo batean, bolatoki zaharra eta jatetxea daude. Halaber, aurreko zelaian, harrizko gurutze handi bat dago, 1605ekoa.
Antzinako biztanleak aldatu
Jose Miguel Barandiaranek ingurune horretan Brontze Aroko aztarnategi bat aurkitu zuen.
Kanpo estekak aldatu
- Santutegiari buruzko orria[Betiko hautsitako esteka], Arabako Foru Aldundiaren webgunean.
- Zuia.eus: Santutegiari buruzko informazioa, Zuiako Udalaren webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |