Rita Barberá

politikari espainiarra

María Rita Barberá Nolla (1948ko uztailaren 16a2016ko azaroaren 23a) Valentziako alkatea izan zen 1991tik 2015era. Valentzian jaio zen, Espainiako Alderdi Popularreko Batzorde Nazionaleko kidea zen 3 zenbakiaz, baita Valentziako Parlamentuko (Corts Valencianesko) legebiltzarkidea ere.

Rita Barberá


Espainiako senataria

2015eko uztailaren 22a - 2016ko azaroaren 23a - Antonio Clemente Olivert (en) Itzuli

Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioko presidentea

1995eko azaroaren 11 - 2003ko azaroaren 23a
Francisco Vázquez Vázquez (mul) Itzuli - Francisco Vázquez Vázquez (mul) Itzuli

Valentziako alkate

1991ko uztailaren 5a - 2015eko ekainaren 13a
Clementina Ródenas i Villena - Joan Ribó (en) Itzuli

Valentziako Udaleko zinegotzia

1991 - 2015
Hautetsia: 1991 Valencia City Council election (en) Itzuli, 1995 Valencia City Council election (en) Itzuli, 1999 Valencia City Council election (en) Itzuli, 2003 Valencia City Council election (en) Itzuli, 2007 Valencia City Council election (en) Itzuli, 2011 Valencia City Council election (en) Itzuli

Valentziar Gorteetako diputatu

1983ko maiatzaren 8a - 2015eko uztailaren 31 - Juan Carlos Caballero Montañés (en) Itzuli
Barrutia: Valencia (en) Itzuli
Hautetsia: 1983ko Valentziako Gorteetarako hauteskundeak, 1987ko Valentziako Gorteetarako hauteskundeak, 1991 Valencian regional election (en) Itzuli, 1995 Valencian regional election (en) Itzuli, 1999 Valencian regional election (en) Itzuli, 2003 Valencian regional election (en) Itzuli, 2007 Valencian regional election (en) Itzuli, 2011 Valencian regional election (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Rita Barberá Nolla
JaiotzaValentzia1948ko uztailaren 16a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2016ko azaroaren 23a (68 urte)
Hobiratze lekuaValentziako hilerri nagusia
Heriotza modua: zirrosia
Familia
AitaJosé Barberá Armelles
AmaCarmen Nolla Forcada
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea lizentzia : politika zientzia, ekonomia, Enpresa-zientziak
Madrilgo Complutense Unibertsitatea lizentzia : Bibliotekonomia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekonomialaria, kazetaria eta funtzionarioa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Alderdi Popularra
Aliantza Popularra

IMDB: nm4571951 Find a Grave: 192815480 Edit the value on Wikidata

Ustelkeria salaketak

aldatu

2008ko Espainiako Hauteskunde Orokorretan, ez zuen onartu Espainiako parlamentari bihurtzeko eskaintza[1], baina haren alderdiak senatari izendatu zuen 2015eko udal hauteskundeetan galtzaile atera ondoren. Era horretan, Auzitegi Gorenaren aurrean baino ez zen erantzule izango, eta Taula kasuko epaile arduradunak ezin izan zuen ustelkeriaz salatu, bere lantaldeko gainerako kideak bezala.[2]

2016ko apirilaren 21ean, epaile ikerleak dirua zuritzea leporatzeko eskaera egin zion Auzitegi Gorenari.[3] 2016ko irailaren 3an, Espainiako Auzitegi Gorenak Valentziako udaleko PPko alderdikide guztien ikerketa formal bati ekin zion (Barberá salbu), gehienetan salaketa jarri aurreko urratsa; ondorioz, Valentziako alkate Joan Ribók senatuan dimisioa berehala emateko eskatu zion, baita Mònica Oltrak ere (Compromís).[4] Alderdiak irmo bultzatuta, Barberák alderdia uztea erabaki zuen, baina senatari postuari (eta soldatari) eutsiz eta talde mistoko senatari bihurtuz, erantzule Auzitegi Gorenaren aurrean bakarrik.[5] Hil arte, bere alderdikide ohiekin ibiltzen eta bozkatzen jarraitu zuen.[6]

Heriotza

aldatu

Barberá Madrilen hil zen 2016ko azaroaren 23an bihotzekoak jota. Une horretan, dirua zuritzeagatik ikertua izaten ari zen, eta Auzitegi Gorenaren aurrean deklaratu zuen hil baino bi egun lehenago.[7] Alderdi Popularrak bere kide ohiak "jasandako jazarpena" salatu zuen. Rafael Catalá justizia ministroak Barberá goraipatu zuen, "urte luzez interes orokor eta zerbitzu publikoaren alde" lan egin zuelakoan. Jesús Posada kongresuko batzorde konstituzionalaren buruak, berriz, haren kontrako "bidegabeko ehiza" salatu zuen.[8]

Espainiako Parlamentuan, minutuko isilunea egin zuten, Barberá parlamentu horretako kide izan ez arren. Mariano Rajoy Espainiako presidenteak bere samina agertu zuen eta Podemosek, berriz, minutuko isilunean parlamentutik alde egitea erabaki zuen.[9]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu