Horta Nord
L'Horta Nord Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Valentziako Horta eskualde historiko-naturalaren banaketatik sortutako lau eskualdeetakoa.
Horta Nord | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Valentziako probintzia |
Hiriburua | Puçol |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°33′14″N 0°20′35″W / 39.5539°N 0.3431°W39°33′14″N 0°20′35″W / 39.5539°N 0.3431°W |
![]() | |
Azalera | 176,33 km² |
Mugakideak | Camp de Morvedre, Camp de Túria, Horta Oest, Valentziako eskualdea eta Horta Sud (en) ![]() |
Demografia | |
Biztanleria | 303.511 (2021) |
Dentsitatea | 1.721,27 bizt/km² |
Hizkuntza ofiziala | valentziera |
GeografiaAldatu
Iparraldean Camp de Morvedre du, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Valentzia, ipar-mendebaldean Camp de Túria eta hego-mendebaldean Horta Oest.
Eskualdeak 22 udalerri ditu, 140,40 km²ko azalera du eta 2010ean 221.971 biztanle zituen.
Ez du hiriburu administratiborik. Udalerri nagusiak Burjassot, Alboraia, Montcada (barruti judizial burua), Puçol eta Massamagrell (barruti judizial burua) dira. Horta Nordeko Kirol Jokoak (Jocs Esportius de L'Horta Nord) Alboraian egiten dira eta Zerga Agentziaren egoitza Montcadan dago.
UdalerriakAldatu
Udalerria | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea |
---|---|---|---|
Albalat dels Sorells | 3.708 | 4,60 | 806,08 |
Alboraia | 21.582 | 8,30 | 2.409,76 |
Albuixec | 4.021 | 4,40 | 828,63 |
Alfara del Patriarca | 2.858 | 2,00 | 1.429 |
Almàssera | 6.928 | 2,70 | 2.565,92 |
Bonrepòs i Mirambell | 3.047 | 1,10 | 2.770 |
Burjassot | 37.403 | 3,40 | 11.000,88 |
Emperador | 467 | 0,10 | 4.670 |
Foios | 6.358 | 6,50 | 978,15 |
Godella | 12.993 | 8,30 | 1.565,42 |
Massalfassar | 1.880 | 2,50 | 752 |
Massamagrell | 14.568 | 6,20 | 2.349,67 |
Meliana | 9.827 | 4,70 | 2.090,85 |
Montcada | 21.109 | 15,80 | 1.336,01 |
Museros | 4.834 | 12,50 | 386,72 |
la Pobla de Farnals | 6.752 | 3,60 | 1.875,55 |
Puçol | 17.947 | 18,10 | 991,54 |
el Puig | 8.197 | 26,80 | 305,85 |
Rafelbunyol | 7.103 | 4,20 | 1.691,19 |
Rocafort | 6.259 | 2,40 | 2.607,91 |
Tavernes Blanques | 9.270 | 0,70 | 13.242,85 |
Vinalesa | 2.783 | 1,50 | 1.855,33 |
Valentziako iparraldeko auzo-herriakAldatu
Zenbait auzo eta barrendegi Valentzia hiriaren administrazioaren menpean baina geografikoki Horta Norden barruan daude, Pobles del Nord barrutia osatuz; haietako batzuk udalerri independenteak izan ziren. Auzo-herri inportanteenak Benifaraig (942 bizt.), Poble Nou (1.512), Carpesa (1.245), Massarrojos (1.449) eta Borbotó (791) dira.
Hiritik bereziki aldenduta eta isolatuta, les Cases de Bàrcena (405 bizt.), Mauella (56) eta Tauladellak Valentziatik banatzea edota Horta Nordeko udalerrietan sartzea eskatu dute. Barrendegirik aldenduena Rafalell i Vistabella da.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Katalanez) Alto Palancia País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.
- (Katalanez) (Gaztelaniaz) Guia Horta Nord. Informazio orokorra.