PopayánKolonbiako hego-mendebaldeko hiria eta Cauca departamenduko hiriburua da. Purace sumendiaren (4.756 m) oinetan dago, Cauca ibaiaren adar baten ertzean. 2010ean 265.702 biztanle zituen[1]. Artzapezpiku-egoitza da eta unibertsitatea dauzka. Industria (janari-industria, ehungintza, eraikuntzarako gaiak) eta merkataritza dira ekonomia-jarduera nagusiak. 1983. urteko lurrikarak hiriaren % 80 suntsitu zuen.