Valentziako Albufera
Valentziako Albufera (arabieraz: البحيرة, al-buhayra, euskaraz: «itsaso txikia») Valentziatik 11 kilometrora dagoen kostaldeko itsas aintzira gazia da, itsasotik lur edo harea zati batez banatua dagoena. Albufera antzinako badia baten kanpoaldean sedimentuak pilatzean sortu zen. Itsasoan baino tenperatura handiagoa izateagatik, arrain, hegazti eta landaredi espezie desberdinak aurki daitezke. Albuferan itsasoa eta lakuaren arteko ur-emaria kontrolatzeko ateak daude, urtegietan egoten direnen modukoak, eta noizbehinka itsasoko urarekin nahasten da Albuferakoa ere. Honen inguruan izen bereko parke naturala hedatzen da, Valentziako Albuferako Parke Naturala izenekoa eta 21.120 hektareako eremua duena.
Valentziako Albufera | |
---|---|
Mota | shoreline lake (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°19′54″N 0°21′08″W / 39.3317°N 0.3522°W |
Honen parte da | Albufera Valentziako golkoa |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Beste albuferak
aldatuKatalan Herrietan Albufera izeneko beste toki batzuk ere badira, hala nola:
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Albuferako Parke Naturalaren webgunea.
Artikulu hau Valentziako Erkidegoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |