Soka-dantza

Euskal folkloreko dantza

Soka-dantza Euskal Herriko dantza herrikoia da. Dantzarien taldea binaka edo banaka lerrokatzen dira dantzan zehar, eskuz edo eskuan eramaten den zapi batez loturik dantzaldian zehar, aurreskua eta beste dantza-osagaiak izan ditzakeena. Non dantzatzen den aldaera asko dituen dantza da, hala nola ingurutxo, inguruko, esku-dantza, ttun-ttun, gizon-dantza. Bereziki herriko jaietan dantzatzen da.

Soka-dantza, Elgoibarren.

Dantzariek eskuak elkarri emanda giza-katea osatu eta zirkulu irekian egiten diren mugimendu koreografikoek osatutako dantza identifikatzen dugu soka-dantza izenarekin. Egitura koreografiko hau izendatzeko hainbat modu erabili izan dira eta erabiltzen dira gaur egun ere: aurreskua, esku-dantza, gizon-dantza, dantza-soka, kapela-dantza, e.a.[1]

Azken 60 urteetako onarpena eta bilakaera

aldatu
 
Soka-dantza Iruñean. San Juan bezperan Duguna dantza taldea, 19:30ean Kostarapeko belardian.[2]

Soka-dantza betidanik izan da dantza soziala herri askotan hainbat ospakizunetan oso presente egon dena. Baina, oro har XX. mendeko bukaera aldean dantza taldeek beren errepertorioetatik baztertutako eredu koreografikoa izan da soka-dantza, taldeetan nagusitu diren ikusgarritasunaren eskema estetiko eta ritmikoetan ez baita erraz egokitzen. Ondorioz, 60-70eko hamarkadetan, hain zuzen ere inoiz baino dantzari, dantza-talde eta emanaldi gehiago izan diren urteetan, soka-dantza asko bertan behera utzi ziren. 1990eko hamarkadan, aldiz, han eta hemen soka-dantzak berpizten eta berriz plazaratu ziren, eta beste hainbat dantza ez bezala, tokian tokiko ospakizun eta jaietan sustraituta agertzen zen, loraldi bat gertatu zen.[1]

Soka-dantzak Gipuzkoan

aldatu
 
Iruñeko katedraleko sokadantza, danbolintero eta arrabita jolearekin.

2006 urtean zehar Gipuzkoan egin ziren soka-dantzen zerrenda da atal honetan. Herri hauetan dantzatu zen soka dantza:[1]

  • Urtarrilak 19, San Anton jaiak, Eibar, Azitain auzoan, soka-dantza.
  • Otsailak 18 (Inauteri aurreko larunbatean), Anoetan nesken dantza-soka.
  • Otsailak 18 (Inauteri aurreko larunbatean), Anoetan mutilen dantza-soka.
  • Otsailak 19, (Inauteri aurreko igandean) Lizartzan. Inauteriak. Herri bazkaria eta dantza-soka frontoian.
  • Apirila, San Prudentzio jaiak, Lazkao, agintariekin soka-dantza.
  • Maiatzak 4, Santa Kruz jaiak, Legazpi, kapela-dantza.
  • Maiatzak 7, Santa Kruz jaiak, Eibar, Santa Kruz auzoan, soka-dantza.
  • Maiatza, Debarren eguna, Deba, ezpata-dantza eta aurreskua.
  • Maiatza-ekaina, Igokunde jaiak, Legorreta, agintarien soka-dantza.
  • Maiatza-ekaina Loinatz jaiak, Beasain, umeen soka-dantza.
  • Maiatza-ekaina Loinatz jaiak, Beasain, agintarien soka-dantza.
  • Maiatza-ekaina, Loinatz jaiak, Beasain, herri soka-dantza.
  • Ekaina, Oñati, Korpus igandean Oñatiko korpus-dantzen bukaeran, soka-dantza.
  • Ekainak 23, San Joan bezpera, Lasarte, San Joan dantza eta soka-dantza.
  • Ekainak 23, San Joan bezpera, Oñati, San Joan dantza eta soka-dantza.
  • Ekainak 23, San Joan bezpera, Donostian, San Joan dantza eta Gizon-dantza.
  • Ekainak 23, San Joan bezpera, Antzuola, San Joan dantza eta soka-dantza.
  • Ekainak 23, San Joan bezpera, Errenteria, soka-dantza.
  • Ekainak 23, San Joan bezpera, Abaltzisketa, soka-dantza.
  • Ekainak 23, San Joan bezpera, Zarautz, aureskua edo soka-dantza.
  • Ekainak 23, San Joan bezpera, Andoain, udal agintarien soka-dantza.
  • Ekainak 23, San Joan bezpera, Irun, soka-dantza.
  • Ekainak 24, San Joan eguna, Usurbil, Kalezarko auzotarren soka-dantza.
  • Ekainak 24, San Joan eguna, Eibar, soka-dantza udal-batzarekin.
  • Ekainak 24, San Joan eguna, Tolosa, Bordon-dantzaren ondoren soka-dantza.
  • Ekainak 24, San Joan eguna, Andoain, Axeri-dantza eta soka-dantza.
  • Ekainak 25, San Joan jaiak, Arrasate, soka-dantza.
  • Ekainak 26, San Pelaioak, Zarautzen, soka-dantza
  • Ekaina-uztaila, San Martzial, Bergara, San Martzial auzoan, aurreskua.
  • Uztailak 2, Santa Isabel, Zumarraga, Antiguan, ezpata-dantzaren ondoren soka-dantza.
  • Uztailak 2, Santa Isabel, Usurbil, soka-dantza.
  • Uztailak 16, Karmen, Añorga, Beteranoen aurreskua.
  • Uztaila, herriko jaien hasiera, Antzuola, aurreskua udal-batzarekin.
  • Uztaila, hileko bigarren larunbata, Errenterian, Erromeria eguna soka-dantza eginez abiatzen da. (Eskerrikasko Jon!)
  • Uztailak 25, Santiago, Zubietan (Donostia-Usurbil), soka-dantza.
  • Uztailak 25, Santiago, Villabona, soka-dantza.
  • Uztailak 25, Santiago, Elgeta, Azurtza, soka-dantza.
  • Uztailean, Santa Ana jaiak, Ordizia, haurren aurreskua. (Eskerrikasko Mikel!)
  • Uztailak 26, Santa Ana jaiak, Ordizia, agintarien soka-dantza.
  • Uztailak 27, Santa Ana jaiak, Ordizia, santaneroen (ezkon-berriak) esku-dantza.
  • Abuztuak 1, San Inazio jaiak, Azpeitia, ohorezko aurreskua.
  • Abuztuak 3, San Esteban jaiak, Oiartzun, soka-dantza.
  • Abuztuak 6, herriko jaiak, Itziar (Deba) aurreskua.
  • Abuztuak 10, San Lorentzo, Berastegi, helduen soka-dantza.
  • Abuztuak 13, San Lorentzo jaiak, Aduna, oilasko jokoa eta dantza-soka.
  • Abuztuak 15, Andra Maria, Zumarraga, ezpata-dantza eta aurreskua.
  • Abuztuak 15, Ama Birjinaren eguna, Aizarnan, Oilasko-biltzea eta soka-dantza.
  • Abuztuak 16, San Roke, Deba, ezpata-dantza eta soka-dantza.
  • Abuztuak 16, Azkoitian, Andramaixetan, soka-dantza. (Eskerrikasko Aitor)
  • Abuztuak 17, San Roke jaiak, marinelen soka-dantza.
  • Abuztuak 23, San Bartolome jaiak, Ibarra, sokadantza.
  • Abuztuak 24, San Bartolome, Elgoibar, soka-dantza udal-batzarekin.
  • Abuztuak 24, San Bartolome, Zegama, herriko agintarien soka-dantza.
  • Abuztuak 29, San Joan txiki, Olaberria, soka-dantza.
  • Iraila, Euskal Jaiak, Donostia, soka-dantza.
  • Iraila, San Nikolas jaiak, Lasturren, aurreskua.
  • Irailak 9, herriko jaiak, Zizurkil (behekoa), nesken soka-dantza.
  • Iraila, San Migel jaiak, Irura, gazteen dantza-soka.
  • Iraila, San Migel jaiak, Irura, ezkonduen dantza-soka.
  • Azaroak 10, San Martin jaiak, Billabona, Amasa, soka-dantza.
  • Azaroa, San Martin jaiak, Arama, Udal-batzaren aurreskua.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Araolaza, Oier. (2006). «Soka-dantzaren loraldiaz» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  2. dantzancom. «Soka-dantza» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu