Sean Thomas O´Kelly
Sean Thomas O´Kelly irlandar politikaria izan zen (1882ko abuztuaren 25a, Dublin – 1966ko azaroaren 23a, Dublin). Kazetaria zen lanbidez. Arthur Griffithekin lan egin zuen, eta harekin eta beste zenbait kiderekin Irlandako burujabetasunaren alde borrokatzen den Sinn Féin alderdia sortu zuen. Kartzelara eraman eta deportatu egin zuten 1916ko Pazkoko matxinadaren ondoren. 1921ean Anglo-Irlandar Itunaren kontra agertu eta errepublikazaleekin elkartu zen. Fianna Fáil alderdia sortu zuen 1927an Eamon de Valerarekin batera, eta alderdi horretako lehendakariorde izendatu zuten. 1932an hauteskundeetan garaipena lortu ondoren behin baino gehiagotan izan zuen ministro kargua, eta bi aldiz izan zen Irlandako Errepublikako lehendakari (1945-1952 eta 1952-1959).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sean Thomas O´Kelly |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.