Richard Mulcahy
Richard James Mulcahy (Waterford, 1886ko maiatzaren 10a - Dublin, 1971ko abenduaren 16a) irlandar errepublikar bat izan zen.
1916ko Pazko matxinadan parte hartu zuen. Irlandako Independentzia Gerran zehar IRAko buruzagia izan zen, ondoren Irlandako Estatu Askearen sorrerarekin Irlandako Armadako ofiziala izatera igaro, eta Irlandako Gerra Zibilan, Michael Collinsen hilketaren ondoren, hura ordezkatu eta Anglo-irlandar Itunaren aldeko indarren buruzagi nagusia bilakatu zen, Itunaren aurkako iraganeko bere IRAko kideen aurka ekinez.
Gerora, Fine Gael alderdiko politikaria ere izan zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Mulcahy |