Tánaiste
Tánaiste (pluralean Tánaistí), edo formalki An Tánaiste, Irlandako Errepublikako gobernuaren lehen ministrorde edo presidenteordea da (Lehendakariordearen parekidea gutxi gorabehera). Taoiseachak (lehen ministroa) hautatzen du Tánaistea eta Irlandako Presidenteak izendatzen du.
Tánaiste | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen ofiziala | Tánaiste | |
Mota | kargu publikoa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika | |
Jarduera | ||
Honen parte | Irlandako Gobernua | |
Karguaren titularra | Leo Varadkar | |
Historia | ||
Sorrera | 1937ko abenduaren 29a |
Tánaisteak Taoiseacha falta den kasuetan bere ordez jarduten du, bai eta azken honen heriotza suertatu ezkero bere ondorengo bat izendatu arteraino edota bere ezgaitasuna bide delarik. Tánaistea ministro-ohia izana derrigorrezkoa da eta Estatu Kontseiluaren kide ere bada (Council of State).
Praktikan izendapen hau ohorezkoa da. Koalizio Gobernu bat egon ezkero, kargu hau bigarren alderdiko buruari eskaini ohi zaio, honek zuzendu nahi duen sail edo departamendua hautatzen duelarik. Alderdi batek zuzenduriko gobernu batean ordea, Tánaistea estatu gizon bat izan ohi da, gainera gehigarri bezala garrantzi gutxiko ministerio baten baten ardura ere izan ohi du.
Kargu hau 1937ko Irlandako Konstituzioak sortu zuen, betiere Zuzendaritza Kontseiluko Presidente-ordearen kargua ordezkatuz (Vice-President of the Executive Council), azken kargu hau Irlandako Estatu Askearen Konstituzioarenpean (1922-1937) sortua izan zen.