San Sebastian Hegoa trikuharria
San Sebastian Hegoa, batzuetan El Montecillo ere deitua, Arabako Katadiano herrian kokaturik dagoen trikuharria da.
San Sebastian Hegoa trikuharria | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Katadiano |
Koordenatuak | 42°54′39″N 2°53′52″W / 42.9109659°N 2.8978423°W |
Ondarea | |
Kokapena
aldatuMegalito hau San Sebastian Iparraldekoa, Gurpide Iparraldekoa eta Gurpide Hegoa trikuharritik trikuharrietatik gertu dago.[1][2] Anda eta Katadiano herrien arteko zelai zabal batean daude, Baia ibaiaren ibilgutik gertu, eta Badaia mendilerroaren hondoko agertoki gisa. Lau eraikin megalitiko dira, benetan deigarriak.[3][4] Arabako trikuharri gehienak bezala, hego-ekialdera begira daude. Neguko solstizioan eguzkia irteten den lekua.[5][6]
Megalito hori Andatik 500 metrora dago, behinolako San Sebastian ermitaren orubetik 220 metro hegoaldera, eta Andatik Sendadianora eta Zuhatzu Kuartangora doan "Errege bidea" delakotik 30 metro ezkerretara, baseliza horretatik eta Marugai zubi eta udalerritik igarota. N.NE.ra 220 metrora San Sebastian Iparraldeko trikuharria dago, eta Gurpide Iparraldekoa eta Hegora 200 metro pasatxora.[7][8] 30 metroko diametroa du eta Euskal Herriko handiena da.[9]
Deskribapena
aldatuGanbera eta korridorea dituen trikuharria. Zaila da ikusten, tumuluaren zati handi bat erori eta korridorearen piezak estali dituelako. Kareharrizko zortzi lauzak mugatzen dute ganbera handia, oinplanta poligonalekoa; gaur egun oso hondatua dago, ortostato gehienak barrualdera okertuta baitaude eta, ondorioz, hilobi-gunea itxi egiten dute. Piezetako batzuk, gainera, ia alferrik galduta daude, erortzeko arriskuan, arraildura larriak baitituzte.[10]
Korridoreari dagokionez, badirudi bertako bi lauzak galeria banatu bat iradokitzen dutela. Multzoaren alderdi esanguratsuena haren tumulu handia da, nahiz eta, trikuharria eta bertako korridorea estaliko zituen tokitik aterea izan denez, sakonune bat geratu den. Ardatz luzeena (N-S) 32 m da, eta 3,50 bat metroko garaiera du. Ez du ematen zaharberritzerik egin denik.[10]
Arkeologia-lanak
aldatuDuela 5.500 urte ingurutik, Neolito eta Kalkolito garaietan, trikuharri hau bailara honetako paisaiaren parte da. Trikuharriak Araban ezagutzen diren arkitekturarik zaharrenak dira, eta historia bitxi bat partekatzen dute Europa gehienean banatutako milaka horiekin, gutxi gorabehera antzekoak.[6]
Obdulio Pereak, Ricardo Becerro de Bengoak eta Sotero Mantelik 1871. urtean aurkitu zuten.[11][8] Ladislao Velascok induskatu zuen (1878 edo 1879), baina gorpuzkiak baino ez zituen eman.[12] 2018an, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak lan arkeologiko berriak finantzatu zituzten.[11][13]
Aurkitutako objektuen artean, hauek nabarmentzen dira: objektu geometrikoak, ukiturik gabeko xaflak, pedunkulu eta hegats punta bat, ukitu-punta lau bat, lepoko zirkular batzuk, hezur eta maskor gainean zintzilikarioak, palmela motako metalezko punta bat eta zeramikazko zati ugari.[11][14][15] Jose Migel Barandiaranek eta Domingo Fernández Medranok triangelu puntak dokumentatu zuten, Euskal Herri mailan, La Lastrako trikuharrian, San Sebastian Hegoa trikuharrian, Ashorriganako trikuharrian eta Otsaairteko trikuharrian baino ez zirela agertu ordura arte.[8]
2021ean egindako indusketek monumentua bere bizitza baliagarrian berriztatu zela aurkitu zuten, une bakoitzean erabili zuten jendearen beharretara egokitzeko: hilobi ganbera itxi zuten, sarrera korridorea berreraiki zuten eta tumulua eraberritu zuten.[9] Eraldaketa mota horiek ohikoak izan ziren eskualdeko megalitismoan, eta, beraz, belaunaldi desberdinek haiei buruz izan zuten ikuspegia aldatu egin zen denborak aurrera egin ahala, baita hileta-liturgiek eta -erritoek ere.[11][6]
Monumentu kalifikatua
aldatu2011ko uztailaren 26ko, 183/2011 dekretuan, Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo kategoriako kultura-ondasun gisa sailkatu ziren[16].
Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharrien monumentu-multzoa hemen daude: Arabako Lautadan, Arabako Errioxan gehienbat, Lantaronen eta Kuartangon. Egitura, kronologia eta material aldetik Iberiar Penintsulako mesetako antzeko beste batzuekin izan dezake loturarik. Monumentu-multzoan sartzen diren trikuharriak hauek dira: Sorginaren Txabola eta El Encinal (Elvillar); Lazaya, San Martin, Alto de la Huesera eta Los Llanos (Guardia); El Sotillo (Leza/Guardia); La Mina eta La Lastra (Lantaron); Sorginetxe (Agurain); Aizkomendi (Donemiliaga); San Sebastian Hegoa, San Sebastian Iparra, Gurpide Hegoa eta Gurpide Iparra (Kuartango) eta El Montecillo (Villabuena Araba).
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Visita a la intervención realizada para poner en valor de los Dólmenes de Kuartango» socialistasalaveses.com.
- ↑ [https://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/1988113127.pdf Una aproximación territorial al Fenómeno Megalítico: La Rioja Alavesa y Cuartango. ], 122 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) EHU. Guggenheim y dólmenes en Kuartango. .
- ↑ BSAA-1989-55-DesdeOrtodoxiaEspacialHastaAlborMetodoArqueogeografico.pdf. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las colosales huellas del neolítico en el País Vasco» El Correo 2015-03-06.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) EHU. Guggenheim y dólmenes en Kuartango. .
- ↑ BSAA-1961-27-ExcavacionesDolmenesAlava.pdf. .
- ↑ a b c (pdf)Dialnet.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Albertus, Ramón. (2021-10-04). «El dolmen más grande de Euskadi sale a la luz» El Correo.
- ↑ a b Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema
- ↑ a b c d Arabako Foru Aldundia. Kuartango. .
- ↑ (Gaztelaniaz) SAN SEBASTIÁN. in: Auñamendi Eusko Entziklopedia..
- ↑ Europa Press. (2021-08-18). Diputación de Álava y Gobierno Vasco cofinancian la puesta en valor de las Termas de Arkaia y los Dólmenes de Kuartango. .
- ↑ Álava. .
- ↑ Cava, Ana. (1984). «La industria lítica en los dólmenes» (pdf) VELEJA (l): 51-145..
- ↑ Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 152 zk. 2011-08-11