El Encinal trikuharria

El Encinal Arabako Elvillar herrian kokaturik dagoen trikuharria da, Kalkolitoan eta Brontze Aroan eraikia.

El Encinal trikuharria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaElvillar
Koordenatuak42°34′14″N 2°32′21″W / 42.570591°N 2.539246°W / 42.570591; -2.539246
Map
Ondarea

Deskribapena

aldatu

Trikuharri handia da, ganbera poligonal batez eta korridore batez osatua. Ganbera (2,96 m x 2,50 m, eta 2 m garai) hareharrizko sei lauzaz osaturik dago. Korridoreak lau lauza ditu, eta hiru metro luze eta metro bat zabal da. Ez dauka estalki-lauzarik. Askorik nabarmentzen ez den eta inguruko hareharriz eginda dagoen tumulu batez estalita dago.[1]

Monumentu kalifikatua

aldatu

2011ko uztailaren 26ko, 183/2011 dekretuan, Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo kategoriako kultura-ondasun gisa sailkatu ziren[2].

Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharrien monumentu-multzoa hemen daude: Arabako Lautadan, Arabako Errioxan gehienbat, Lantaronen eta Kuartangon. Egitura, kronologia eta material aldetik Iberiar Penintsulako mesetako antzeko beste batzuekin izan dezake loturarik. Monumentu-multzoan sartzen diren trikuharriak hauek dira: Sorginaren Txabola eta El Encinal (Elvillar); Lazaya, San Martin, Alto de la Huesera eta Los Llanos (Guardia); El Sotillo (Leza/Guardia); La Mina eta La Lastra (Lantaron); Sorginetxe (Agurain); Aizkomendi (Donemiliaga); San Sebastian Hegoa, San Sebastian Iparra, Gurpide Hegoa eta Gurpide Iparra (Kuartango) eta El Montecillo (Villabuena Araba).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.