Ricardo Becerro de Bengoa
Ricardo Becerro de Bengoa (Gasteiz, 1845eko otsailaren 7a - Madril, 1902ko otsailaren 1a) arabar ikerlari eta idazlea izan zen. Zientzian doktorea eta Fisika eta Kimikako katedraduna izan zen Madrilgo San Isidro institutuan. Politika-kargu ugari izan zituen: Espainiako Irakaskuntza Publikoko eta Erresumako nekazaritza kontseilari, gorteetako diputatu eta senataria. Pisu eta Neurrien batzordeko behin betiko kide ere izan zen, bai eta San Fernandoko Arte Ederren Akademiako kide, idazle eta hizlari ospetsua. Zientzia zehatzak, Fisika eta Natura Zientziak ikasi zituen Valladolideko Unibertsitatean; Palentziako institutuko Fisika eta Kimika arloan katedraduna izatera iritsi zen.
Ricardo Becerro de Bengoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Gasteiz, 1845eko otsailaren 7a | ||||
Herrialdea |
![]() | ||||
Heriotza | Madril, 1902ko otsailaren 1a (56 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, kazetaria, iritzi-kazetaria eta marrazkilaria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Enplegatzailea(k) |
Instituto San Isidro (en) ![]() | ||||
Kidetza |
Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Alderdi Demokratikoa |
Gasteiz hiriari buruzko kronika ugari eta beste hainbat testu idatzi zituen, gai ugariri buruz: historia, biografia, literatura, artea, eta irakaskuntzaz, batez ere. Pentsamoldez errepublikarra eta foruzalea izan zen. El mentirón eta Aquello aldizkarien sortzaile eta lankide izan zen, eta La Naturaleza aldizkari zientifikoaren zuzendaria.
LanakAldatu
Liburu hauek idatzi zituen, besteak beste:
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |