Sorginaren Txabola

Sorginaren Txabola (Chabola de la Hechicera gaztelaniaz) Arabako Elvillar herrian kokaturik dagoen trikuharria da.

Sorginaren Txabola
Hechicera trikuharria Bilar 2006-09-15.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Elvillar
Koordenatuak 42° 34′ 03″ N, 2° 33′ 13″ W / 42.5676°N,2.5536°W / 42.5676; -2.5536Koordenatuak: 42° 34′ 03″ N, 2° 33′ 13″ W / 42.5676°N,2.5536°W / 42.5676; -2.5536

Álvaro de Gortazarrek eta Carlos Saenz de Tejadak aurkitu zuten 1935ean. 1936an Jose Migel Barandiaranek indusi zuen; eta 1974an, Juan Maria Apellanizek.

Bederatzi harlauzez eta estalkia eratzen duen lauzaz osatua dago. Hiru harlauza handik estalkia egiten duen harlauzari eusten diote. Pasabidea bost harlauzez osatua dago. Trikuharria aurkitu zutenean estalkiz egiten duen lauza hirutan zegoen hautsita. Konpondu ondoren, ustez bere jatorrizkoa den tokira igo zuten berriz. Harrien azpian ehortzitako pertsonak gutxienez 39 dira eta tresna batzuk ere aurkitu dira: harrizko bi mailu, aizkora bat, buztinezko ontziak... Gaur egun, trikuharrian aurkitutako giza aztarnak nahiz tresnak Arabako Arkeologia Museoan daude, horietako batzuk erakusgai daudela.

Abuztuan, herriko festen aurretik, akelarrea ospatzen da trikuharriaren inguruan.

IruditegiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu