Los Llanos trikuharria
Los Llanos Arabako Guardia eta Kripan herrien artean kokaturik dagoen trikuharria da, Neolitoan eta Kalkoliton eraikia. San Sebastian ermita du ondoan eta José Ignacio Vegasek 1982an aurkitu zuen.[1]
Los Llanos trikuharria | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Guardia |
Koordenatuak | 42°35′37″N 2°31′56″W / 42.593683°N 2.532344°W |
Ondarea | |
Deskribapena
aldatuKorridore erako trikuharria. Sei lauza ditu, hilobi-ganbera poligonala (3 m x 2,60 m) eta 103 cm zabalerako pasagunea mugatzen dituztenak. Azken horretan oraindik jatorrizko kokalekuari eusten dioten bost ortostatu daude. Ganberako lauzen altuera 1,62 metro da, baina korridorekoena 85 cm. Kasu gehienetan bezala, ez da gelditzen estalkiaren aztarnarik. Tumulua harri handiz eta lurrez eginda dago. Haren zati handi bat induskatu gabe eta sasiak hartuta dago.[2]
Monumentu kalifikatua
aldatu2011ko uztailaren 26ko, 183/2011 dekretuan, Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo kategoriako kultura-ondasun gisa sailkatu ziren[3].
Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharrien monumentu-multzoa hemen daude: Arabako Lautadan, Arabako Errioxan gehienbat, Lantaronen eta Kuartangon. Egitura, kronologia eta material aldetik Iberiar Penintsulako mesetako antzeko beste batzuekin izan dezake loturarik. Monumentu-multzoan sartzen diren trikuharriak hauek dira: Sorginaren Txabola eta El Encinal (Elvillar); Layaza, San Martin, Alto de la Huesera eta Los Llanos (Guardia); El Sotillo (Leza/Guardia); La Mina eta La Lastra (Lantaron); Sorginetxe (Agurain); Aizkomendi (Donemiliaga); San Sebastian Hegoa, San Sebastian Iparra, Gurpide Hegoa eta Gurpide Iparra (Kuartango) eta El Montecillo (Villabuena Araba).
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |