Sorginetxe
Sorginetxe Eneolitoko[1] trikuharri eta hilobi-monumentu bat da, K.a. 2500. urtearen ingurukoa, Arrizalan (Agurain, Araba) kokatua. Sorginetxen aurkitutako hondakin arkeologikoak Brontze Aroraino iristen dira. 1890ean Julian Apraiz Saenz de Elburgok induskatu zuen. Harri mugerrezko gezi puntak eta giza gorpuzkiak aurkitu zituen. Horiek guztiak leku ezezagunean daude[2]. Euskadin egoera onenean dagoen monumentu megalitikoetakoa da Sorginetxekoa. "Biluzik" dago, hau da, tumulurik gabe. Kareharrizko sei lauzek osatzen dute, ganbera poligonala (2,3 m x 1,90 m, eta 2,35 m garai) mugatzen dutenak. Horietatik bost bertikalean jarrita daude, eta beste bat horizontalki denak estaltzen [3]. Nabarmendu behar da estalkia kontserbatzea ez dela oso ohikoa. Ez dauka korridorerik eta ez dakigu ezer jatorriz egitura estaliko zuen tumuluaz[1]. Leiho bat dauka irekita mendebalderantz.
Sorginetxe | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Agurain |
Koordenatuak | 42°49′46″N 2°22′42″W / 42.829578°N 2.378267°W |
Monumentu kalifikatua
aldatu2011ko uztailaren 26ko, 183/2011 dekretuan, Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo kategoriako kultura-ondasun gisa sailkatu ziren[4].
Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharrien monumentu-multzoa hemen daude: Arabako Lautadan, Arabako Errioxan gehienbat, Lantaronen eta Kuartangon. Egitura, kronologia eta material aldetik Iberiar Penintsulako mesetako antzeko beste batzuekin izan dezake loturarik.Monumentu-multzoan sartzen diren trikuharriak hauek dira: Chabola de la Hechicera eta El Encinal (Elvillar); Lazaya, San Martín, Alto de la Huesera eta Los Llanos (Guardia); El Sotillo (Leza/Laguardia); La Mina eta La Lastra (Lantaron); Sorginetxe (Agurain); Aizkomendi (Donemiliaga); San Sebastián I, San Sebastián II, Gurpide Hegoa eta Gurpide Iparra (Kuartango) eta El Montecillo (Villabuena Araba).
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b «Sorginetxe trikuharria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
- ↑ «Trikuharriak Araban» www.euskalnet.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
- ↑ turismoa.euskadi.net
- ↑ Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 152 zk. 2011-08-11
Kanpo estekak
aldatu- Rivas, Daniel. 2012ko martxaok 12. Sorginetxeko trikuharriari buruzko orrialdea. Alava Camina (Gaztelaniaz)
- Sorginetxe trikuharria. Euskal Kultura Ondarea osatzen duten elementuen inguruko informaziorako eta geolokalizaziorako sarbidea. Eusko Jaurlaritza.