Zintzilikarioa apaingarri zizelkatu bat da. Ganga baten giltzarrian esekita egoten da edota arku baten erdiko dobelan, eta hedaduraz, edozein sabaian zintzilik dagoen apaingarri zizelkatua da.

Saint-Denisko kapera Senlis-eko katedralean zintzilikarioa erdialdean.

Ohikoenak arkitektura gotiko flamigeroaren gangetan jarritakoak dira. Mudejar estiloko sabaietan, orokorrean, anana itxurako apaingarri esekia izaten da, esate baterako, Zaragozako Aljaferiako Errege Katolikoen Jauregian daudenak. Errenazimenduan eta barrokoan ere erabili izan zen, esaterako, txandakako zutabeak arkuak eusten dutenetan, zintzilikarioak zutabe euskarririk ez duten arkuetan jartzen zen; horren adibide, Vic-eko Santo Domingoko klaustroa.

Zintzilikarioa (Ama Birjina eta Haurra) Santa Maria de la Oliva (Villaviciosa) elizako sarreran.

Kanpo estekak aldatu