Pompas de papel

Pompas de papel (euskaraz Paperezko punpuilak), Radio Euskadiko kulturari buruzko irratsaio bat da. Kulturaren inguruko arlo guztiak jorratzen ditu: literatura, zinema, antzerkia, komikiak, erakusketak, elkarrizketak eta abar. Félix Linares eta Kike Martín esatariek aurkezten dute.

Irrati kate honetako irratsaio beteranoetako bat da, 1987an sortua izan baitzen. 2012ko azaroaren 28an bere 25. urteurrena bete zuen, hori ospatzeko zuzeneko irratsaioa Bilbo hiriko Bidebarrietako Udal Liburutegian burutu zuten[1].

KolaboratzaileakAldatu

Bere ibilbide luzean zehar kolaboratzaile eta esatari ugari izan ditu: Roberto Moso, Jon Uriarte, Patricia Gaztañaga, Manu Narváez, Iñigo Lejarza, Txani Rodríguez, Goizalde Landabaso eta abar.

Emakumeen tertuliaAldatu

1990eko hamarkadan munduko bost hirietan bizi edo berriemaileak ziren bost emakumez osatutako orotariko gaiez mintzatzeko tertuliaz osatutako atala ere bazuen: Marili Martínez (Berlin, Berlingo Unibertsitateko irakaslea), Luisa Futuransky (Paris, idazlea), Jan Farley (Edinburgh. Eskoziako BBCeko kazetaria), Josebe Martínez (Kalifornia eta Mexiko, literatur tesiaren egilea) eta Marlene Mericaetxeberria (Erroma, kazetaria).

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu