Graccurris[1] egungo Alfaron eratutako erromatar hiria izan zen.[2] Hiria antzinako Ilurcis izeneko zeltiberiar, beroi edo baskoi herrixkan sortu zuten.

Graccurris
Aztarnategi arkeologikoa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Hirugarren mailako herrialde azpibanaketaErrioxa Beherea
Errioxako eskualdeakAlfaroko eskualdea
Errioxako udalerriAlfaro
Koordenatuak42°11′N 1°44′W / 42.18°N 1.74°W / 42.18; -1.74
Map
Historia
GaraiaK. a. 179
KulturaErromatarrak

Hiri indigena

aldatu

Ilurcis hasieran herri beroia izan zen baina jada Sertorioren gerran baskoien eskuetan izan zen. Gerran, baskoiek Ponpeioren alde egin zuten eta Calagurrisek, berriz, Sertorioren alde egin zuen. Orduan Calagurrisen ekialdean zeuden eremuak, Cascantum eta Graccurris hirien menpean zeudenak, jada baskoiak ziren.[3]

Bertan Tiberio Sempronio Grakok k. a. 179an, bere burua omenduz, Graccurris izeneko hiria eratu zuen[4] Hirien arteko ondorengotza Sexto Ponpeio Festok adierazten du, Verrio Flako aipatzean:

« Gracchuris urbs Hiberæ regionis, dicta a Graccho Sempronio, quæ antea Ilurcis nominabatur
"Gracchuri, Ebro eskualdeko hiria, Grako Sempronioren omenez hala deitua, lehen Ilurci izena zuena"
»

De verborum significatione


Eduardo Aznarren esanetan, Ilurcis euskal-iberiar izena zen, ibar-baso edo sastrakadi esan nahi zuena.[5]

Erromatar hiria

aldatu

Julio Zesarrek edo Augustok erromatar udalerri izendatu zuten, Hispania Tarraconensis probintzian eta Caesaraugusta conventus iuridicusean zegoena.

Haren aztarnak egungo San Martín larrainetan daude. Alhama ibaiaren ertzean I. mendeko ninfeo bat topatu zuten.

Tiberio enperadorearen garaian, txanponak egin zituzten hirian. Asak eta brontzezko semisak topatu dituzte, alde batean enperadorearen irudia eta bestean zezen mitraduna zituztenak.

Hiria Antoninoren Ibilbidean mansio moduan agertu zen.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. (Gaztelaniaz) Schulten, Adolf. (1927). Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.. , 230-232 or..
  3. (Gaztelaniaz) Amela Valverde, Luis. (2002). «Calagurris y la fijación de nuevos límites territoriales en la antigüedad» Kalakorikos: Revista para el estudio, defensa, protección y divulgación del patrimonio histórico, artístico y cultural de Calahorra y su entorno (Calahorra: Amigos de la Historia de Calahorra) 7: 31-50. ISSN 1137-0572..
  4. (Ingelesez) Smith, William. (1854). Graccurris. in: Dictionary of Greek and Roman Geography. LLD, Ed..
  5. (Gaztelaniaz) Aznar Martínez, Eduardo. (2011). El euskera en La Rioja. Primeros testimonios. Iruña: Pamiela, 60-70 or. ISBN 9788476816684..
  6. (Alemanez) Tovar, Antonio. (1976). Iberische Landeskunde. Zweiter Teil. Die Völker und die Städte des antiken Hispanien. Baden-Baden: V. Koerner, 380-381 or..

Bibliografia osagarria

aldatu
  • (Gaztelaniaz) Delgado, Antonio. (1876). Nuevo método de clasificación de las medallas autónomas de España. III Sevilla: Imprenta de A. Izquierdo y Sobrino.

Kanpo estekak

aldatu