Florencio Ansoleaga Elizondo (Iruñea, 1846ko urriaren 27a - ib., 1916ko abenduaren 21a) nafar arkitekto eta arkeologo bat izan zen.[1]

Florencio Ansoleaga
Bizitza
JaiotzaIruñea1846ko urriaren 27a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1916ko abenduaren 21a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta arkeologoa
Enplegatzailea(k)Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola
KidetzaNafarroako Euskara Elkargoa
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

San Fernando Arte Ederretako akademiako kidea, Nafarroako monumentuen batzordeko lehendakariordea, Bartzelonako Elkarte Artistiko-arkeologikoko kidea eta Frantziako Arkeologi elkarteko kidea izan zen. Telesforo Aranzadirekin elkarlanean Exploración de cinco dólmenes de Aralar liburua idatzi zuen (1915); baita Nafarroako arte eta arkeologiari buruzko beste zenbait obra ere. Iruñeko udal-arkitektoa izan zen. Alde Zaharreko zenbait etxeren proiektuez arduratu zen. Nafarroako Euskara Elkargoaren sortzaileetariko bat izan zen (1878).[2]

Kaleak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Florencio Ansoleaga. Nafar Ospetsuak (Gaztelaniaz)
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Ansoleaga Elizondo, Florentzio. .


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.