Terma
Terma antzinako ur beroko herri-bainuetxea da, erromatarren garaikoa bereziki.
Termak garrantzi handia izan zuten erromatarren garaian eta pribatuak nahiz herrikoak izan zitezkeen. Denborarekin bilerak eta bizitza soziala egiteko gune bilakatu ziren.
AtalakAldatu
Termaren funtsezko parteak hauek ziren: frigidarium (ur hotzeko igerilekua), tepidarium (sala beroa) eta caldarium (ur beroko bainuak, lurrun-bainuak eta masajea hartzeko tokia); horiez gainera, apoditerium edo aldagela zegoen. Herri guztiek zuten termaren bat edo gehiago, eta batzuk arkitektura-obra handiak ziren; aipagarriak dira, besteak beste, Karakalarena Erroman (K.o. 206-217), Adrianorena Tivolin, eta Dioclecianorena (K.o. 298-306).
Terma garrantzitsuen zerrendaAldatu
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.