Caesaraugusta
Caesaraugusta edo Caesar Augusta egungo Zaragozan erromatar hiria izan zen. Salduie izeneko sedetanoen hirian K.a. 14an[1], erromatarrek Kantabriar Gerrak irabazi ondoren, sortu zuten eta Zesar Augustoren izena eman zioten.
Caesaraugusta | |
---|---|
Datuak | |
Eskualde historiko | Hispania |
Erromatar Inperioko probintziak | Hispania Tarraconensis |
Koordenatuak | 41°39′15″N 0°52′39″W / 41.65424659°N 0.87753582°W |
Historia | |
Garaia | K.a. 14 |
Kultura | Erromatarrak |
Bertan IV Macedonica, VI Victrix eta X Gemina legioetan izandako beterano lizentziatuak bizi ziren. Kolonia immune estatusa zuen, hau da, ez zituzten zergak ordaintzen eta txanponak egiteko eskubidea zuen.
Conventus Cesaugustanus-aren hiriburua zen eta Hispania Tarraconensis probintzia hiri garrantzitsuenetakoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Fatás, Guillermo. (2008). Guía Histórico-Artística de Zaragoza. (4. argitaraldia) Zaragoza: Institución «Fernando el Católico»-Ayto. de Zaragoza, 669-708 or. ISBN 978-84-7820-948-4..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Aragoiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |