Caldereria kalea (Iruñea)
Caldereria kalea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko kale bat da.
Kokapena | |
---|---|
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Kokalekua
aldatuMercaderes kalea, Mañueta kalea, Kuria kalea eta Nabarreria kalearen arteko elkargunean hasi eta San Agustin kalea eta Xabier kalearen arteko elkargunean amaitzen da.
Estafeta kalea eta Compañia kalearekiko paraleloki doa.
Kalea
aldatuIbilbidearen erdialdean Compañia kalearekin eskailera batzuen bidez lotzen duen kalexka bat du, Compañia plaza eta Hizkuntz Eskolaren parean. Handik hurbil, kalearen 15. zenbakian, San Martin Tourskoaren kapera dago.
Bestalde, Caldereria kalea, Xabier kalea eta San Agustin kaleak elkarlotzen dituen bidegurutzean San Agustin eliza dago.
Kultura
aldatuKale honetan Gorosti Natur Zientzi Elkartearen egoitza dago.
Ondarea
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |