Dormitaleria kalea
Dormitaleria kalea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko kale bat da. Izendapen hori izan zuen bertan bizi zelako Katedraleko abade edo apaizen gelez edo bizitokiez arduratzen zena, dormitalero zeritzana.
Kokapena | |
---|---|
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Kokalekua
aldatuIruñeko katedralaren aurrealdean hasten da, bertan Nabarreria kalea eta Kuria kalearekin bat egiten du, eta ipar-mendebalde / hego-ekialdeko norantza jarraituz Joanes Albretekoa kalean amaitzen da, Labrit pilotalekua aurrez-aurre duela.
Gutxi gorabehera Compañia kalea, Merced kalea eta Barbazan Apezpikuaren ingurubidearekiko paraleloki doa. Xabier kalea, Merced kaleko adar batek eta Santa Maria plazako kalexka bat elkartzut ditu.
Ondarea
aldatu
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |