Foro (Antzinako Erroma)
- Artikulu hau Antzinako Erromako hirietako gune publikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Foro (argipena)».
Foroa (Latinez forum, "leku publikoa aire librean") Antzinako Erromako hiri batek, zela municipium edo civitas, zeukan plaza edo gune publiko bat zen, greziar kultura zuten inperioaren ekialdean zeuden agora eta akropolia elkartzen zituena.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/6c/Forum_of_Pompeii.jpg/220px-Forum_of_Pompeii.jpg)
Erroman bertan eraiki zen Erromako foroa izan zen egitura hauetan lehena eta entzutetsuena, baina foroak Erromako Errepublikako eta Inperioko probintzia erromatar guztietako hirietan garatu ziren. Adibidez
- Greziako Filiposko foroa edo Tesalonikakoa.
- Hispanian, Merida eta Tarragonan bina foro zeuden.
- Italiako Ponpeiako foroa oso ondo gorde da.
Hirietako foroak
aldatuHirietako bizimodu publikoaren erakusgarria zen, eta bertan aurki zitezkeen eraikin nagusiak hauek ziren: basilika, kuria, tenpluak...[1] Sinbolismo zibiko eta erlijioso guztiaz aparte, foroa nagusiki merkataritzarako erabiltzen zen, dendak kokatzen zirelarik eraikin publikoetan estoa izeneko egituretan.
Historia
aldatuHamabi Tauletako legeetan[oh 1], forum hitza hilobi baten atalondoa adierazteko erabiltzen da; erromatar kanpamendu batean, forua leku ireki bat zen pretorioaren ondoan, eta hasieran, terminoa, normalean, edozein eraikin edo sarbide publikoren aurreko espazioari aplikatzen zitzaion.
Erroman bertan, foro hitzak Palatino eta Kapitolino mendien artean zegoen espazio lauri esaten zitzaion, eta lur eremu hori antzina paduratsua zen, erregeren garaian ere Kapitolino muinoaren aldean egin ezin ziren bilera publikoak egiten ziren bertan. Forum Romanum ere deitu zuten eta lehen garaietan, gladiatore jokoetarako erabiltzen zen. Ikusleentzako galeriak zeuden kolonen gainean eta era askotako dendak ere baziren.
Erromatar Inperioaren garaian, foroa ikuskizun eta zeremonia erlijioso eta sekularren gune bihurtu zenean, hiriko tenplu eta monumentu handi askoren egoitzatzat hautatu zen. Bizirik dirauten egituren artean, Kastor eta Poluxen tenplua, Zesar Jainkotiarraren tenplua, Mamertinoko espetxea, Kuria (senatu-etxea), Saturnoren tenplua, Vestaren tenplua, Romuloren tenplua, Titoren arkua, Septimio Severoren arkuaa eta Cloaco Maxima daude.
Aldi berean, inperioaren garaian foro berri ugari sortu ziren, fora civilia (arlo judizialerako) eta venalia (merkataritzarako). Forum Romanum horrez gain, Zesarren eta Augustoren foroak judizialak ziren (fora civilia alegia), eta forum boarium (ganaduaren salerosketarako), forum holitorium (begetalen salerosketarako) eta bete batzuk merkataritzarako ziren.
K.a. I. mendeko arkitektoa zian zen Vitruviok zioen foro perfektua jendetza handi bat hartzeko bezain handia izan behar zuela, baina ez talde txikia bat txiki senti arazteko bezain handia. 3:2 luzera-zabalera ratioa proposatu zuen. Proportzio horretan eraiki zen, hain zuzen, Trajanoren foroa Erroman bertan, II. mendearen hasieran. Trajano enperadoreak enkargatua eta Apolodoro Damaskokoak diseinatua, gutxi gorabehera 920 eta 620 oin artean neurtzen du (280 eta 190 metro artean) eta 10 hektarea inguruko azalera dauka. Jendea ate hirukoitz batetik sartzen zen merkatarien postuez inguratutako zabalgune zutabedun batera. Foroaren alboetan bi exedra erdizirkular eta zutabedun daude. Ate aurrean Ulpia basilika dago, eta handik harago Trajanoren Zutabea, erliebean zizelkatua, Trajanoren garaipenak irudikatuz. Espazio horren harmonia estetikoak eragina izan du ondorengo hiri antolatzaile askorengan.
Forua, oro har, zolatua zegoen, eta, festa-garaian gurdiak garraiatzen baziren ere, ez zen pasabide libreko lekua, eta sarreretan itxi zitekeen ateak jartzen ziren; Pompeian hiriko forora sartzeko ate horietako batzuen aztarnak topatu dira.[2]
Oharrak
aldatu- ↑ Tradizioaren arabera, K.a. IV. mendean idatzi ziren legeak, antzinako foroan publikoki eskegi zirenak eta geroagoko erromatar corpus legearen oinarri izango zirenak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Arkitektura» www.anakel.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
- ↑ (Ingelesez) «Forum | Public Gathering Place, Marketplace & Political Hub | Britannica» www.britannica.com 2024-12-18 (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).