Aloze-Ziboze-Onizegaine

Zuberoako udalerria

Aloze-Ziboze-Onizegaine ([alos̻e s̻iβos̻e onis̻eɣaiɲe]) Zuberoako erdialdeko udalerri bat da, Basabürüko Ibarresküinekoa.

Aloze-Ziboze-Onizegaine
 Zuberoa, Euskal Herria
Alozeko eliza


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaPays de Morlaàs et du Montanérès
Izen ofiziala  Alos-Sibas-Abense
AuzapezaJean-Pierre Iriart
(2020-2026)
Posta kodea64470
INSEE kodea64470
Herritarraaloztar-ziboztar-oniztar
Geografia
Azalera5.78
Garaiera204 - 414
Demografia
Biztanleria323 (2018:  −15)
Dentsitatea52,77 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 32,91
Ugalkortasuna[1]‰ 75,23
Ekonomia
Jarduera[1]% 75,42 (2011)
Desberdintasuna[1]% 2,46 (2011)
Langabezia[1]% 4,62 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 60,82 (2010)
Erabilera% 28,73 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1859. urtea
Webguneahttp://www.alos-sibas-abense.com/


Geografia

aldatu

Ingurune naturala

aldatu

Uhaitzandi ibaia, bere beste ibaiadar batzuekin batera udalerritik igarotzen da.

Udalerri mugakideak

aldatu

Herriak

aldatu

Historia

aldatu

Aloze eta Ziboze herriak 1843ko urriaren 23an batu ziren udalerri bakar bat osatzeko. Gerora, Onizegaine herriko lurren zati bat berenganatuz 1859ko apirilaren 16an, udalerriak Aloze-Ziboze-Onizegaine izena hartu zuen. Egun horretan, Onizegaineko lurrak Aloze-Ziboze eta Atharratzeren artean banatu ziren.

Demografia

aldatu

1859. urtean Onizegaine Aloze-Zibozeri batu zitzaionean, hiru herrien artean 680 biztanle zenbatzen zituzten. Ordutik, etengabeko galera demografikoa izan du udalerriak, eta XXI. mendearen hasieran 300 biztanle inguru besterik ez zituen.

Aloze-Ziboze-Onizegaineko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

aldatu

Alkateak

aldatu
Alkatea Agintaldia
Jean Iriart 1919-1929
Pierre Marmissole 1929-1939
Joseph Etchart 1939-1940
Pierre Marmissole 1940-1951
Bernard Aguer 1951-1953
Pierre Montjean 1953-1971
Pierre Luchillo 1971-1983
Pierre Clément Iratçabal 1983-2001
Anne-Marie Etcheberry 2001-2008
Jean-Pierre Iriart 2014-2020
Jean-Pierre Iriart 2020-2026

Azpiegiturak

aldatu

Hezkuntza

aldatu

Udalerriak ama-eskola bat[2] eta ikastola bat (Basabürüko ikastola) ditu.

Garraioa

aldatu

Udalerriko biztanleek Txik Txak autobus sareko eskaera bidezko garraioa erabili ahal dute astelehen, asteazken eta larunbatetan, Atharratze-Sorholüzera, Maule-Lextarrera edo Mendikotara joateko.

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Aloze-Ziboze-Onizegaineko euskaldunek Basabürüako azpieuskalkia erabiltzen dute[3], zuberotar euskalkiaren aldaera.

Pastorala

aldatu

Udalerriak Belagileen trajeria pastorala antolatu zuen 2009an, Dominika Rekaltek idatzia[4][5].

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Alozeko Jasokundearen eliza
  • Zibozeko San Martin Tourskoaren eliza
  • Onizegaineko San Julian Anazarbokoaren eliza, hiru puntako kanpandorrearekin
  • Zibozeko Sala etxea[6]
  • Zibozeko jauretxea[7], Madalena Jauregiberriren bizilekua izan zena
  • Zibozeko pilotalekua, 1882. urtean eraikia
  • Onizegaineko Etxandia etxea

Argazki galeria

aldatu

Aloztar, ziboztar eta oniztar ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. (Frantsesez) «Alos - Crèche» www.communaute-paysbasque.fr (kontsulta data: 2024-03-17).
  3. «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2024-03-17).
  4. «Pastorala bat 1609ko trajediaren ulertzeko» EKE (kontsulta data: 2024-03-17).
  5. [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20090727/149154/eu/Belagileen-trajeria-adimena-eta-sentipenak-pizten-dituen-pastorala?Hizk=es «�Belagileen trajeria�, adimena eta sentipenak pizten dituen pastorala - GARA»] gara.naiz.eus (kontsulta data: 2024-03-17).
  6. «MENDIA. ZIBOZETIK ZUNHARRERA. Sibasiako anderea gogoan» Berria 2009-12-18 (kontsulta data: 2024-03-17).
  7. Sokarros, Allande. (2000-07-02). «Pastoralaren mustra bat eman zen Maddalen Jauregiberriren bizilekuan» Egunkaria.


Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa