Jean Jaurgain
Jean Jaurgain (Ozaze-Zühara, Zuberoa, 1842ko azaroaren 16a - Ziburu, Lapurdi, 1920ko martxoaren 18a) zuberotar historialari eta literatura-kritikaria izan zen. Zazpiak Bat armarria sortu zuen 1897an, urte hartara arte zazpi probintzietako armarriak bata bestearen ondoan ipintzen baitziren.
Jean Jaurgain | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ozaze-Zühara, 1842ko azaroaren 16a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Ziburu, 1920ko martxoaren 18a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, historialaria eta literatura-kritikaria |
Kidetza | Eskualzaleen Biltzarra |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Frantzia-Prusia Gerra |
Frantzia-Prusia Gerran parte hartu zuen. Hirugarren Karlistaldia zela eta, Nafarroara jo zuen Parisko kazeta garrantzitsu batentzat berriketari-lanak egitera. Iruñean egon zen bitartean (1885, 1886, 1891), hango artxiboak miatu zituen. Historia eta heraldika-gaietan jakintza handiko gizona izatera iritsi zen. La Gazette de France, RIEV, BSB, Revue de Gascogne eta Revue des Études Anciennes aldizkarietan eman zituen argitara historiari buruzko lanak. Euskaltzaleen Biltzarra erakundeko lehendakari izan zen.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.