Dofinerria

Dauphiné» orritik birbideratua)

Dofinerria


Dauphiné

Ez da estatua
armarria
Armarria
Hiriburua Grenoble
Hiri nagusiak Vienne, Valence, Die, Gap, Briançon
Eremua 19.931 km²
Biztanleria 2.265.267 (2007)
Dentsitatea 114 biztanle/km²
Dirua euroa
Herritarra okzitaniar
Hizkuntza(k) frantsesa, frankoproventzera, okzitaniera
Ofiziala(k) frantsesa

Dofinerria[1] (frantsesez Dauphiné; okzitanieraz Daufinat) hego ekialdeko Frantziako eskualde historikoa da, gutxi gorabehera egungo Isère, Drôme, eta Alpe Garaiak departamenduak hartzen zituena. Grenoble da hiriburu historikoa eta hiri nagusiak Vienne, Valence, Die, Gap eta Briançon.

Historia aldatu

Mendebaldeko Erromatar Inperioa desegin ondoren, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean ezarian ezarian gero eta burujabetza handiagoa eskuratu zuen. Burgundiarrak (V. mendea) eta frankoak (VI. mendea) bizi izan ziren bertan. Proventzako eta Proventza-Burgundiako Erresumaren barnean egon ondoren, Inperio Santuaren mendeko lurraldea izan zen.

XI. mendean sortu zen Dauphiné izeneko jaurerria, Viennois izeneko eskualdean. XII. mendean, Guigues IV.a Albongoak (1095-1142) bere armarrian izurde bat (frantsesez dauphin) zeukan, eta le Dauphin goitizena jaso zuen. Ondorengoek titulua aldatu zuten familiako egoitza Vienne hirira eraman ostean. 1349an, Humbert II.ak bere jaurerria Filipe VI.a Frantziakoari saldu zion. Baldintzetako bat izan zen Frantziako tronurako oinordekoak dofin titulua jaso behar zuela. Hala gertatu zen Frantziako Iraultza arte. Titulu hori eraman zuen lehenengoa Karlos V.a Frantziakoa izatekoa zen Filipe VI.aren biloba izan zen.

XIV. mendean oso lurralde indartsua zen, ekonomia eta kultura arloan, kartusiar eta zistertar erlijio ordenek bultzatuta. Dauphiné lurraldeak autonomia mantendu zuen Luis XI.aren erreinaldira arte (1470). Italiako gerren (1494-1559) eta Frantziako Erlijio Gerren (1562-1598) ondoren, urte oparoak izan zituen Dofinerriak XVIII. eta XIX. mendeetan. Bertako burgesia 1789. urteko eta 1830eko mugimendu iraultzaileen alde azaldu zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu