Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa

Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa
Antolatzailea FIFA
Lehen ekitaldia 1991
Eremua Mundu mailako txapelketa
Parte hartzaileak 24
Garaipen gehien Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak (4)
2019ko txapelduna Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak

Munduko Futbol Txapelketa futbolean jokatzen den txapelketarik garrantzitsuena da Olinpiar Jokoetako Futbol Txapelketaren parean dago.

Estatu Batuek lau txapelketa lortu dituzte.

HistoriaAldatu

FIFAren lehendakaria izan zen João Havelangeek bultzatu zuen Emakumezkoen Munduko Txapelketa egiteko egitasmoa. Hamabi talde aurkeztu ziren 1991ean eta Txinan jokatu zen txapelketa. Estatu Batuetako selekzioa izan zen lehenengo txapelduna. 1995ean ere hamabi talde izan ziren Suedian eta europarren arteko finalean Norvegia nagusitu zen.

Hurengo bi ekitaldiak Amerikako Estatu Batuetan jokatu ziren, lehenengoan etxekoak nagusitu ziren Txinari penalti jaurtiketatan irabazita eta bigarrenean Alemaniak irabazi zuen urrezko golari esker.

2007an berriz ere Txinara itzuli zen txapelketa eta Alemaniarrek bigarren garaipena eskuratu zuten jarraian. 2011ekoa Alemanian jokatu zen eta etxekoak faborito ziren arren Japoniak eta Estatu Batuek jokatu zuten finala. Japoniarrek penalti jaurtiketetan lortu zuten garaipena.

2015ean Kanadan jokatu zen Munduko Futbol Txapelketa eta final ikusgarri batean Estatu Batuak nagusitu zitzaion Japoniari. 2019an Frantzian jokatu zen eta Estatu Batuetako selekzioak laugarren titulua eskuratu zuen, Herbehereen aurka jokatutako finalean.

PalmaresaAldatu

Urtea Egoitza Txapelduna Emaitza Finalista Hirugarrena Emaitza Laugarrena
1991 Txina   Estatu Batuak 2-1   Norvegia   Suedia 4-0   Alemania
1995 Suedia   Norvegia 2-0   Alemania   Estatu Batuak 2-0   Txina
1999 Estatu Batuak   Estatu Batuak 0-0 (pen:5-4)   Txina   Brasil 0-0 (pen:5-4)   Norvegia
2003 Estatu Batuak   Alemania 2-1 (u.g.)   Suedia   Estatu Batuak 3-1   Kanada
2007 Txina   Alemania 2-0   Brasil   Estatu Batuak 4-1   Norvegia
2011 Alemania   Japonia 2-2 (pen:3-1)   Estatu Batuak   Suedia 2-1   Frantzia
2015 Kanada   Estatu Batuak 5-2   Japonia   Ingalaterra 1-0   Alemania
2019 Frantzia   Estatu Batuak 2-0   Herbehereak   Suedia 2-1   Ingalaterra
  • (u.g.), "urrezko gola".
  • (pen), penalti jaurtiketan.

GaraipenakAldatu

PodiumaAldatu

     
 
 
 
  AEB
1991, 1999, 2015, 2019
     
 
 
 
  Alemania
2003, 2007
     
 
 
 
  Norvegia
1995
     
 
 
 
  Japonia
2011

DominakAldatu

Selekzioa       Garaipenak
  Estatu Batuak 4 1 3 1991, 1999, 2015, 2019
  Alemania 2 1 0 2003, 2007
  Norvegia 1 1 0 1995
  Japonia 1 1 0 2011
  Suedia 0 1 3
  Brasil 0 1 1
  Txina 0 1 0
  Herbehereak 0 1 0
  Ingalaterra 0 0 1

Jokalari onenakAldatu

 
Marta Vieira da Silva (Brasil) da historiako golegile nagusia.
 
Formigak (Brasil) ere zazpi txapelketa jokatu ditu.
 
Homare Sawak (Japonia) sei txapelketa jokatu ditu.
 
Kristine Lilly (Estatu Batuak) da partida gehien jokatu dituen futbolaria.
 
Birgit Prinz, Alemaniako selekzioko jokalari onena.
 
Hope Solo (Estatu Batuak) bi aldiz aukeratu dute txapelketako atezain onena, 2011 eta 2015ean.

Hauek dira Munduko Txapelketetako azke faseetan gol gehien sartu dituzten jokalariak:

Golegile nagusiakAldatu

Urtea Golegile nagusiak Golak Txapelketak
1   Marta Vieira da Silva 17 2003, 2007, 2011, 2015, 2019
2   Birgit Prinz 14 1995, 1999, 2003, 2007, 2011
  Abby Wambach 14 2003, 2007, 2011, 2015
4   Michelle Akers 12 1991, 1995, 1999
5   Cristiane Rozeira 11 2003, 2007, 2011, 2015, 2019
  Sun Wen 11 1991, 1995, 1999, 2003
  Bettina Wiegmann 11 1991, 1995, 1999, 2003
8   Ann Kristin Aarønes 10 1995, 1999
  Carli Lloyd 10 2007, 2011, 2015, 2019
  Heidi Mohr 10 1991, 1995
  Christine Sinclair 10 2003, 2007, 2011, 2015, 2019

Txapelketa gehienAldatu

Urtea Jokalariak Parte hartzeak Txapelketak
1   Formiga 7 1995, 1999, 2003, 2007, 2011, 2015, 2019
2   Homare Sawa 6 1995, 1999, 2003, 2007, 2011, 2015

Partehartze gehienAldatu

Urtea Jokalaria Partidak
1   Kristine Lilly 30
2   Abby Wambach 25
3   Formiga 24
  Julie Foudy 24
  Birgit Prinz 24
  Homare Sawa 24
7   Joy Fawcett 23
  Mia Hamm 23
9   Bente Nordby 22
  Hege Riise 22
  Bettina Wiegmann 22

SariakAldatu

Urrezko baloiaAldatu

Urrezko baloia txapelketako jokalari onenari ematen zaion saria da.

Urtea Urrezko baloia Zilarrezko baloia Brontzezko baloia
1991   Carin Jennings   Michelle Akers   Linda Medalen
1995   Hege Riise   Gro Espeseth   Ann-Kristin Aarønes
1999   Sun Wen   Sissi   Michelle Akers
2003   Birgit Prinz   Victoria Svensson   Maren Meinert
2007   Marta Vieira da Silva   Birgit Prinz   Cristiane
2011   Homare Sawa   Abby Wambach   Hope Solo
2015   Carli Lloyd   Amandine Henry   Aya Miyama
2019   Megan Rapinoe   Lucy Bronze   Rose Lavelle

Urrezko botaAldatu

Txapelketan gol gehien sartu dituen jokalariari ematen zaio.

Urtea Urrezko bota Golak
1991   Michelle Akers 10
1995   Ann-Kristin Aarønes 6
1999   Sun Wen
  Sissi
7
2003   Birgit Prinz 7
2007   Marta Vieira da Silva 7
2011   Homare Sawa 5
2015   Celia Sasic
  Carli Lloyd
6
2019   Ellen White
  Alex Morgan
  Megan Rapinoe
6

Urrezko eskularruaAldatu

Txapelketako atezainik onenari ematen zaio. 1999an eman zen lehen aldiz.

Urtea Urrezko eskularrua
1999   Gao Hong
  Briana Scurry
2003   Silke Rottenberg
2007   Nadine Angerer
2011   Hope Solo
2015   Hope Solo
2019   Sari van Veenendaal

Ikus, gineraAldatu

Kanpo estekakAldatu