Finlandiako futbol selekzio nazionala

Finlandiako futbol selekzio nazionala (finlandieraz, Suomen Palloliitto; suedieraz, Finlands Bollförbund) Finlandia herrialdea nazioarteko futbol-txapelketetan ordezkatzen duen taldea edo selekzioa da. Europako UEFAren parte den Finlandiako Futbol Elkarteak kudeatzen du eta konfederazioak antolatzen dituen txapelketetan parte hartzen du.

Finlandiako futbol selekzio nazionala
Huuhkajat logo.svg
Herrialdea Finlandia
IzengoitiaHuuhkajat (hontzak)
ElkarteaFootball Association of Finland (en) Itzuli
SelekzionadoreaFinlandia Markku Kanerva
KapitainaNiklas Moisander (en) Itzuli
Partida gehienJari Litmanen (137)
GoleatzaileaJari Litmanen (32)
FIFA kodeaFIN
FIFA sailkapena54
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Historiala
Lehen partida
Finlandia Finlandia 2 – 5 Suedia Suedia
(Helsinki, Finlandia, 1911ko urriaren 22a)
Emaitzarik onena
Finlandia Finlandia 10 – 2 Estonia Estonia
(Helsinki, Finlandia, 1922ko abuztuaren 11)
Emaitzarik okerrena
Hirugarren Reicheko bandera Alemania 13 – 0 Finlandia Finlandia
(Leipzig, III. Reicha, 1940ko irailaren 1a)
Parte-hartzailea
1912ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen taldea.

Futbol selekzio nazionalaren barruan hainbat sail bereizten dira: Emakumezkoena, Gizonezko nagusiena, 21 urtez azpiko gizonena, 19 urtez azpiko gizonena eta 17 urtez azpiko gizonena. Sail arrakastatsuena emakumezkoena da, 2005eko eta 2009ko Europako txapelketetan, hurrenez hurren finalaurrekoetara eta final-laurdenetara iritsi zirelako. Gizonezkoen taldeak aldiz, ez du inoiz Europako, ez Munduko futbol txapeleketa bakarrean parte hartu.

Europako futbol selekzio pattalenetako bat izan zen kontinenteko herrialde txikiak sortu ziren arte; izan ere, futbola kirol nagusia ez den Europako herrialde bakarrenetakoa dugu Finlandia.

HistoriaAldatu

Finlandiako Futbol Elkartea 1907. urtean sortu zen eta 1908. urtean, UEFA konfederazioko partaide bilakatu zen. Nahiz eta, Finlandia orduan, Errusiar Inperioko Dukerri Handia zen, gizonezkoen selekzioak jokatutako lehen partidu ofiziala, Suediaren aurka jokatu zuen Helsinkin 1911. urteko urriaren 22an. Dukerri Handiak 2-5 galdu zuen estreinako partidu hura.

1912ko Udako Olinpiar Jokoetan, laugarren postua lortu zuen taldeak. Italiaren eta Errusiaren aurka irabazi ostean, Britainia Handiaren aurka galdu zuen final-laurdenetan. Brontzezko domina irabazteko partidua ere galdu zuen Herbehereen aurka, 0-9 hain zuzen.

2020an aurreneko aldiz sailkatu zen Europako Txapelketa jokatzeko eta aurreneko partida 1-0 irabazi zuen Danimarkaren aurka.

PalmaresaAldatu

Munduko Futbol TxapelketaAldatu

  • Ez da inoiz sailkatu.

Europako Futbol TxapelketaAldatu

  • 2020an sailkatua. Oraindik jokatzen ari da txapelketa.

Joko Olinpikoetako Futbol TxapelketaAldatu

  • Lau aldiz sailkatu da, 1912, 1936, 1952 eta 1980an, eta emaitzarik onena 1912ko laugarren postua izan zuen.

Iparraldeko Futbol TxapelketaAldatu

  • Txapeldun (1): 2001.
  • Hirugarren (1): 1967.

UniformeaAldatu

     
 
 
 
2010
     
 
 
 
2012
     
 
 
 
2014
     
 
 
 
2016
     
 
 
 
2018
     
 
 
 
2020

Jokalari aipagarrienakAldatu

 
Jari Litmanen da partida gehien jokatu eta gol gehien sartu dituen futbolaria.

2021eko ekainaren 16an eguneratua

Parte hartzeakAldatu

Jokalaria Parte hartzeak Urteak
1 Jari Litmanen 137 1989–2010
2 Sami Hyypiä 106 1992–2010
Jonatan Johansson 106 1996–2010
4 Ari Hjelm 100 1983–1996
5 Joonas Kolkka 98
6 Teemu Pukki 93 2009-
7 Mikael Forssell 87 1999–2014
8 Erkka Petäjä 84 1983–1994
9 Tim Sparv 82 2009-
10 Arto Tolsa 77 1964–1981

GoleatzaileakAldatu

Jokalaria Golak
1 Jari Litmanen 32
2 Teemu Pukki 30
3 Mikael Forssell 29
4 Jonatan Johansson 22
5 Ari Hjelm 20
6 Mika-Matti Paatelainen 18
7 Verner Eklöf 17
8 Aulis Koponen 16
Gunnar Åström 16
10 Alexei Eremenko 14

Emakumezkoen selekzioaAldatu

Finlandiako emakumezkoen futbol selekzio nazionala
Herrialdea   Finlandia
Sorrera 1973
Entrenatzailea   Anna Signeul
Izaera Ofiziala
Lehen nazioarteko
partida
  Finlandia 0 - 0   Suedia
(Mariehamn, Finlandia, 1973ko abuztuaren 25a)
Emaitzarik onena   Finlandia 7 – 0   Armenia
(Helsinki, Finlandia, 2009ko azaroaren 21)
Emaitzarik okerrena   Danimarka 9 – 0   Finlandia
(Vejen, Danimarka, 1975eko uztailaren 26a)
Golegile onena Laura Österberg Kalmari (41)
     
 
 
 
Etxeko koloreak
     
 
 
 
Kanpoko koloreak

PalmaresaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu