Añorga Kultur eta Kirol Elkartea

Añorga Kultur eta Kirol Elkartea Donostiako Añorga auzoko kirol kluba da. Futbol, ehiza, mendia, pilota, saskibaloia, xake, tiro eta txirrindularitza sailak ditu. Gainera Arkaitz Añorgako dantzariak dantza taldea ere baditu, Euskal Herriko zaharrenetariko bat dena.

Añorga Kultur eta Kirol Elkartea
Sorrera1922 (100 urte)
Futbol zelaiaRezola
Donostia
inaugurazioa: 1949
Webguneaanorgakke.eus
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Oraingo sailarik arrakastatsuena futbolarena da, emakumezko saila Euskal Herriko klub nagusienetariko bat delako.

Emakumezkoen taldeaAldatu

Añorga Kultur eta Kirol Elkartea
(Emakumezkoak)
Sorrera1922
Futbol zelaiaRezola
Donostia
inaugurazioa: 1949
PresidenteaEneko Sierra
LigaLehen Nazionala
2020-212.a
Webguneaanorgakke.org
     
 
 
 
Etxekoa
     
 
 
 
Kanpokoa

Añorga KKEk Espainiako Ligako talderik nagusienetako bat da. Hiru Espainiako Liga (1991-92, 1994-95, 1995-96) eta hiru Kopa ere baditu (1990, 1991, 1993).

Taldeko jokalari ezagunenak Bakero ahizpak (Itziar eta Ainhoa) eta Arantza del Puerto izan ziren.

PalmaresaAldatu

  • Lehen maila:
    • Txapelduna (3): 1991-92, 1994-95, 1995-96.
    • Bigarrena (3): 1992-93, 1993-94, 1996-97.
  • Erreginaren Kopa:
    • Txapelduna (3): 1990, 1991, 1993.
    • Bigarrena (4): 1984, 1987, 1989, 1995.
  • Bigarren maila:
    • Txapelduna (1): 2013.
    • Bigarrena (4): 2004, 2005, 2006, 2007.
  • Euskadiko Federazioaren Kopa:
    • Txapelduna (2): 2012, 2016.
    • Bigarrena (3): 2014, 2015, 2018.

Azken denboraldiakAldatu

Denboraldia Maila Emaitza
2003-04 2. maila 2.a
2004-05 2. maila 2.a
2005-06 2. maila 2.a
2006-07 2. maila 2.a
2007-08 2. maila 5.a
2008-09 2. maila 10.a
2009-10 2. maila 6.a
2010-11 2. maila 6.a
2011-12 2. maila 5.a
2012-13 2. maila 1.a
2013-14 2. maila 5.a
2014-15 2. maila 7.a
2015-16 2. maila 4.a
2016-17 2. maila 5.a
2017-18 2. maila 7.a
2018-19 2. maila 5.a
2019-20 Lehen Nazionala 1.a
2020-21 Lehen Nazionala 2.a

B taldeaAldatu

Urtea Maila Postua
2012-11 Euskal Liga 11.a
2013-14 Gipuzkoako Erregionala ?
2014-15 Gipuzkoako Erregionala 1.a (igo)
2015-16 Euskal Liga 9.a
2016-17 Euskal Liga 11.a
2017-18 Euskal Liga 15.a
2018-29 Gipuzkoako Erregionala 3.a
2019-20 Gipuzkoako Erregionala 4.a
2020-21 Gipuzkoako Erregionala 2.a

Gizonezkoen taldeaAldatu

Gizonezko sailan, Añorgak harrobiko lana egin izan du. Historian zenbait jokalari ezagunak izan ditu, tartean Igor Gabilondo, Silvestre Igoa edo Jose Mari Bakero. 2014an talde nagusia atera zuen eta 2016-17 denboraldian Gipuzkoako Erregional Preferentean txapelduna izan da.

Añorga Kultur eta Kirol Elkartea
(Gizonezkoak)
Sorrera1922
Futbol zelaiaRezola
Donostia
inaugurazioa: 1949
PresidenteaEneko Sierra
LigaGipuzkoako Ohorezko Erregionala
2020-213.a/4.a
Webguneaanorgakke.org
     
 
 
 
Etxekoa
     
 
 
 
Kanpokoa
Denboraldia # Maila Emaitza
2014-15 7 Gipuzkoako Lehen Erregionala 1.a (igo)
2015-16 6 Erregional Preferentea 4.a
2016-17 6 Erregional Preferentea 1.a (igo)
2017-18 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 14.a
2018-19 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 15.a
2019-20 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 5.a
2020-21 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 3.a/4.a
2021-22 6 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala

Kanpo estekakAldatu