Ireki menu nagusia

Athletic (emakumezkoen taldea)

emakumezkoen futbol taldea

Athletic Bilboko (Bizkaia) emakumezko futbol taldea da. 2002an sortua, beti jokatu du Espainiako Emakumezkoen Futbol Superligan, eta bost aldiz irabazi du liga hori.

Athletic Club
Ezizena(k) lehoi emeak, zuri-gorriak
Sorrera 2002 (17 urte)
Futbol zelaia Lezamako kirol-instalakuntzak
(edukiera: 2.500 lagun)
Presidentea Euskal Herria Josu Urrutia
Entrenatzailea Euskal Herria Joseba Agirre
Liga Superliga
2018-19 5.a
Webgunea www.athletic-club.net
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak

HistoriaAldatu

1970 eta 1980ko hamarkadetan Bizkaiko emakumezkoen futbola taldeak sortzen hasi ziren. 2000. urtean, Leioa EFT sortu zen Sondika KE taldean aritutako jokalariekin. Leioa EFT mailak igoz joan zen Superligara iritsi arte. 2002an Athletic Clubeko presidentea zen Javier Uriak ituna sinatu zuen orduko Leioa EFT Athletic Clubeko emakumezko taldea izateko.

 
Taldeak laugarren Superliga ospatzen San Mamesen.

Taldeak 2001-02 denboraldian Superligara igotzea lortu zuen. 2002/2003 denboraldian Athletic Superligako euskal herritar talde bakarra izan zen, baina bere estreinaldia ohorezko mailan ezin hobea izan zen, txapeldun izatea lortu zuen eta. Apirilaren 27an lortu zuen txapelketa, Sevillako Hispalis gaindituz San Mames bete batean. “Lehoi emeek” hurrengo bi denboraldietan ere titulua lortu zuten, 2004-05 denboraldian partida bat ere galdu barik. Denboraldi hartako titulua jokalariek Bilboko kaleetan zehar ospatu zuten, milaka eta milaka zaleen artean.

2005-06 denboraldia hasi baino lehen, Iñigo Juaristik (hiru tituluak lortu zituen entrenatzailea) eta zenbait jokalarik taldea utzi zuten zuzendaritzarekiko desadostasunak zirela eta. Ondorioz Athleticek ezin izan zuen aurreko denboraldietako arrakasta errepikatu. 2006-07 denboraldian Juaristi itzuli zen taldera eta titulua berreskuratu zuten "lehoi emeek".

Superliga irabazteak Europako Txapeldunen Liga jokatzeko aukera eman zion taldeari, bigarren faseraino heltzea arrakasta handiena izanez. Futboleko Espainiako Erregina Kopako finala bi aldiz jokatu du baina bietan galtzaile atera da, 2012an Espanyolen aurka luzapenean eta 2014an Bartzelonaren aurka penalti jaurtiketatan.

Hurrengo denboraldietan bigarren edo hirugarren egin du beti eta 2015-16 denboraldian bosgarren aldiz lortu zuen liga irabaztea. 2016-17an apalago ibili zen eta bosgarren egin zuen. 2017-18 denboraldian hirugarrena izan zen, Atletico Madril eta Bartzelonarengadik nahiko urruti. Erreginaren Kopako finalerdietara iritsi zen baina Bartzelonak penaltietan kanporatu zuen.

2018-19 denboraldian ere aurreneko bi postuetatik urruti dabil. Errege Kopako final laurdenetan ikusle kopuru izugarria bildu zen San Mamesen, 48.121 ikusle. Europan emakumezkoen futbol partida batek izan duen kopuru handiena da eta mundu mailako bigarrena. Atlético Madrilek 0-2 irabazi zuen partida[1].

JokalariakAldatu

2013/2014 denboraldiko jokalariakAldatu

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Ainhoa Tirapu
2   ATZ Eztizen Merino
3   ATZ Joana Arranz
4   ATZ Irene Paredes
6   ERD Joana Flaviano
7   AUR Nekane Díez
8   ERD Arrate Orueta
9   AUR Irune Murua
10   ATZ Iraia Iturregi
11   ERD Silvia Ruiz
12   AUR Manuela Lareo
Zbk. Postua Jokalaria
14   ERD Eunate Arraiza
15   ERD Alazne Gómez
16   ERD Amaia Olabarrieta
17   ERD Elixabet Ibarra
18   ATZ Leire Landa
19   AUR Erika Vázquez
20   ATZ Saioa González
21   ATZ Vanesa Gimbert
23   ATZ Patricia de la Sota
25   ATE Jone Guarrotxena
28   ATE Ane Otxoa de Zuazola

2014/2015 denboraldiko jokalariakAldatu

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Ainhoa Tirapu
2   ATZ Eztizen Merino
3   ATZ Joana Arranz
4   ATZ Irene Paredes
5   ERD Maite Lizaso
6   ERD Alazne Gomez
7   AUR Nekane Diez
8   ERD Arrate Orueta
9   AUR Irune Murua
10   ATZ Iraia Iturregi
11   ERD Arene Altonaga
Zbk. Postua Jokalaria
12   AUR Yulema Corres
13   ATE Ane Otxoa de Zuazola
14   ERD Eunate Arraiza
16   ERD Amaia Olabarrieta
17   ERD Elisabeth Ibarra
18   ERD Izaskun Leoz
19   AUR Erika Vazquez
20   ATZ Saioa Gonzalez
21   ATZ Vanesa Gimbert
22   ATE Jone Guarrotxena
27   ERD Ainhoa Alvarez
29   AUR Jone Bilbao

2016/2017 denboraldiko jokalariakAldatu

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Ainhoa Tirapu
2   AUR Estibaliz Bajo
3   ATZ Ainhoa Vicente Moraza
4   ATZ Garazi Murua
5   ERD Maite Lizaso
6   ERD Alazne Gómez
7   AUR Nekane Díez
8   ERD Joana Flaviano
9   AUR Irune Murua
10   ATZ Iraia Iturregi
11   AUR Yulema Corres
Zbk. Postua Jokalaria
12   ERD Jone Ibañez
13   ATE Jone Guarrotxena
14   ERD Eunate Arraiza
15   AUR Lucía García
16   ERD Maite Oroz
17   ERD Elixabet Ibarra
18   ERD Ainhoa Álvarez
19   AUR Erika Vázquez
20   ATZ Estibaliz Aizpurua
21   ATZ Vanesa Gimbert
22   ATE Andere Legina


DatuakAldatu

  • Denboraldiak Superligan: 16 (guztiak)
  • Superligako emaitzarik onena (etxean): Athletic 11 - Pozuelo 0 (2008-09)
  • Superligako emaitzarik onena (kanpoan): Colegio Alemán 2 - Athletic 8 (2008-09)
  • Superligako emaitzarik txarrena: Athletic 1 - Espanyol 4 (2005-06)
  • Ligako posturik onena: 1.a
  • Ligako posturik txarrena: 5.a

IbilbideaAldatu

Denboraldia Superliga Erreginaren Kopa Champions
League
Maila Pos. J I B G GA GK Puntuak
2002-03 Superliga 1.a 22 17 4 1 90 16 55 1/4
2003-04 Superliga 1.a 26 19 3 4 80 29 60 1/2 1. erronda
2004-05 Superliga 1.a 26 20 6 0 77 15 66 1/4 1. erronda
2005-06 Superliga 5.a 24 13 2 9 52 46 41 1/4 1. erronda
2006-07 Superliga 1.a 26 20 4 2 82 27 64 1/4
2007-08 Superliga 3.a 26 17 2 7 72 31 53 1/4 1. erronda
2008-09 Superliga 3.a 30 21 2 7 100 43 65 1/4
2009-10 Superliga 3.a 14 9 2 3 30 22 29 1/4
2010-11 Superliga 3.a 14 9 1 4 32 15 28 1/4
2011-12 1. maila 2.a 34 29 4 1 118 25 91 Txapeldunorde
2012-13 1. maila 2.a 30 23 5 2 84 24 74 1/4
2013-14 1. maila 2.a 30 22 3 5 79 22 69 Txapeldunorde
2014-15 1. maila 3.a 30 19 8 3 73 24 65 1/4
2015-16 1. maila 1.a 30 25 3 2 75 15 78 1/4
2016-17 1. maila 5.a 30 16 5 9 64 44 53 1/4
2017-18 1. maila 3.a 30 18 2 10 51 41 56 1/2
2018-19 1. maila 5.a 30 14 8 8 48 33 50 1/4
Legenda
Txapeldun
Txapeldunorde

PalmaresaAldatu

Emakumezkoen B taldeaAldatu

Athletic Club B izenarekin jokatzen du eta Bigarren mailan ari da.

PalmaresaAldatu

Azken denboraldiakAldatu

Denboraldia Maila Emaitza
2003-04 2. maila 7.a
2004-05 2. maila 7.a
2005-06 2. maila 3.a
2006-07 2. maila 3.a
2007-08 2. maila 3.a
2008-09 2. maila 2.a
2009-10 2. maila 1.a
2010-11 2. maila 2.a
2011-12 2. maila 1.a
2012-13 2. maila 5.a
2013-14 2. maila 1.a
2014-15 2. maila 2.a
2015-16 2. maila 3.a
2016-17 2. maila 1.a
2017-18 2. maila 2.a
2018-19 2. maila 4.a

ErreferentziakAldatu

  1.   «Errekorrak hautsi ditu Athleticen partidak: 48.121 ikusle» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-02-10 .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Athletic (emakumezkoen taldea)  
  • [www.athletic-club.eus/eu/lantaldea/2014-15/emakumezkoena-jokalariak.html Athletic Clubeko webgunearen emakumezkoen taldea]