Bikuña jauregia Gipuzkoako Legazpi udalerrian dagon etxe bat da. Legazpiko herrigunean dago, Legazpiko gaztetxearen alboan.

Bikuña jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLegazpi
Koordenatuak43°03′N 2°20′W / 43.05°N 2.34°W / 43.05; -2.34
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura

Eraikina aldatu

XVII. mendearen bukaeran eraikitako jaunetxea. Oin karratua du, harlanduzko eta adreiluzko aurrekaldea, lau balkoi, hamarri bikaina eta hareharrizko losaz osaturiko sarrera plazatxoa ditu. Alde batean egurrezko barrenbide zabal bat du. Beste guztia harrihorma eta adreilua da. Bikuñatarrek 1212.urtean Tolosako Navasetan eta 1227-an Baezako harketan hartu zuten parte.

Beren Harmarria lekuko: Miramamolingo kataiak, ilgora batzuk eta Ander Deunaren gurutzeak.

Itxura berezia du, erdi jauregia, erdi baserria. Lau uretako teilatua du, harlandu eta adreiluzko aurrealdea, egurrezko beste aldea eta gainontzekoa harginlanez egina.

Eraikin honetan Aszensio Bikuña itsas eta lurreko almirantea eta Tomas Bikuña itsas intendente nagusia jaio ziren, biak ere XVIII. mendean bizi izan ziren.

1992an Lantegi eskola batek berregin zuen eta gaur egun LENBUR Fundazioaren egoitza da.

Ikus gainera aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Kanpo estekak aldatu