Arranoaitz

Euskal Herriko mendia

Arranoaitz (899 metro) Satui mendilerroko mendietako bat da, Arrolamendi inguruan duela. Antzuola, Legazpi eta Oñatiko udalerriek partekatzen duten mugarria ere bertan dago; buzoia, berriz, zertxobait aldenduta dago, muino baten gainean, eta dagoeneko Legazpiko udalerrian.[1]

Arranoaitz eta mugarria.
Arranoaitz
Datu orokorrak
Garaiera878
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′31″N 2°18′50″W / 42.992°N 2.314°W / 42.992; -2.314
MendikateaAizkorriko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Satui mendilerroa Satui mendilerroa (By This image has been made by Zorion).

Aizkorri, Gorbeia, Udalatx, Andarto, Kurutzeberri, Anboto eta inguruko mendiak ikus daitezke Arranoaitzetik.

Oñati, Legazpi eta Antzuolatik ditu igoerak. Oñatitik posible da Koroso gaineraino joatea eta bertatik Arranoaitzera igotzea. Herrigunetik igotzeko, Larraña auzotik du igoera. Antzuolatik, berriz, herrigunetik Koroso gainera igota joan daiteke gailurrera, edo Deskarga gainetik. Legazpitik, berriz, Urtatzako urtegitik gora igo daiteke. Posible da Arranoaitzetik Arrola edo Gorostiaga gainetara ere joatea. Bertatik gertu dago Irikortako iturria, Arrola gainaren azpian.

Arrola elkarteak 1991eko urteberria (urtarrilak 1) ospatzen.

Eremu honetan Satui-Arrolamendiko estazio megalitikoa edo gune arkeologikoa aurkituko dugu, batez ere tumuluekin osatuta.

Garai batean, buzoia jarri aurretik, burdinazko gurutzea zegoen; gaur, baina, desagertuta dago. Arranoaitzen albotik gertu daude Argilekuko txabolak eta Korosoko lepoa eta baserri eraberritua. Lehena ezaguna da, bertan elkarte bat kokatzeaz gain, Arrolamendiko elkartekoek jaia ospatzen zutelako urteberrian, salda eta txorizoa eskainiz. Korosoko lepoan, berriz, finalista eguna ospatzen zuten.[2]

Lur eremu honetan ere 2007-8an Bergaratik Irunera doan gas bidea pasatzen da lurpetik. [3]


Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu