Irene Paredes

futbolari gipuzkoarra

Irene Paredes Hernández (Legazpi, Gipuzkoa, 1991ko uztailaren 4a) gipuzkoar futbolaria da. Espainiako eta Euskal Herriko futbol selekzioetan jokatu du pare bat aldiz. 2017an munduko defentsa nagusietako bat zela nabarmendu zen.[1][2]

Irene Paredes

(2023)
Bizitza
JaiotzaLegazpi1991ko uztailaren 4a (32 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad2008 / 2011
Athletic Club2011 / 201612821
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2011 / 779
Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioa2012 / 2022
Paris Saint-Germain FC2016 / 20218513
Bartzelona Futbol Kluba2021 /
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Altuera178 zentimetro

Twitter: Irene_Paredes4 Instagram: ireneparedes4 FIFA: 387133 UEFA: 250007458 Edit the value on Wikidata

Legazpiarrak 2023ko Munduko Txapelketa irabazi zuen Espainiako selekzioarekin, finalean Ingalaterra mendean hartuta 1-0 ko emaitzarekin.[3][4]

2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita.[5] [6]

Kirol ibilbidea aldatu

Legazpiko taldean hasi zenetik futbolagatik eta futbolerako bizi da, egun, oraindik ere. Egungo Euskal Herriko futbolari onena da. [7][4] Hala ere, tituluak irabaztea zail dauka, gertu-gertu aurkaririk gogorrena baitu, Lyon talde irabazlea, alegia.

Donostian eta Bilbon jokatutako Txapeldunen Ligan aritu zen.[8]

Hastapenak aldatu

Ilintxa Kirol Elkartean hasi zen 2003-04ko denboraldian, eta hainbat urtetan bere herriko taldeetan nabarmendu ondoren, 2007an Zarautz KE-k fitxatu zuen.[9] Bertan denboraldi bat jokatu ondoren, Real Sociedad taldeak fitxatu zuen, bere kirol bizitzako jauzi handiena eginez..

Real Sociedad aldatu

2008anReal Sociedad taldearekin fitxatu zuen. Urriaren 5ean egin zuen debuta lehen taldearen Superligan Malagan.[9] Errealean hiru denboraldi ikaragarri egin ondoren eta bertako kontratua amaituta, Athletic Clubekfitxatu zuen.[10][11]

Athletic Club aldatu

Hiru denboraldi Real Sociedadera igaro ondoren, 2011n 'euskal arerioarekin' fitxatu zuen, Bilboko Athleticekin. Bost denboraldi egin zituen han, eta lehen mailako txapelketa irabazi zuen azken denboraldian (2015-2016).[12] Hiru Euskal Herria kopa ere irabazi zituen bere aurreko klubaren aurka, Errealaren aurka 2011, 2013 eta 2015. urteetan. 2012ko ekainaren 10ean, lehen aldiz kanporatu zuten Espainiako Erregina Kopako finalerako, 1-2 irabazi baitzuen Espanyolek. Bilbon bost urte eman ondoren, 2016an Paris Saint-Germainera joan zen.[13][14][15]

Paris Saint-Germain aldatu

2016. urtean, Paredesek Paris Saint-Germain taldearekin sinatu zuen. UEFAko Emakumezkoen Txapeldunen Ligako lehen denboraldia jokatu zuen, PSGn sartu ondoren, eta finalera iritsi zen; han, taldeak 6-7 galdu zuen Olympique Lyonnnais taldearen aurka penaltietan.[16]

2018ko maiatzaren 31n, lehen saria irabazi zuen talde horrekin, PSGk Lyon 1-0 irabazi baitzuen 2018ko Frantziako Kopako finalean.[17] PSGko kapitain izendatu zuten 2018-19 denboraldia hasi aurretik.

2019ko maiatzean, Paredesek PSGrekin zuen kontratua berritu zuen beste bi urterako, eta bertan jarraitu zuen 2021eko ekainaren 30a arte.[18] Irailaren 21ean, Paredesek lehen finala jokatu zuen kapitain gisa: PSG 3-4 gailendu zitzaion Lyoni, Trophée des Championnesen.[19]

Pariseko egonaldia ezin hobeki amaitu zuen, Frantziako Liga irabazi baitzuen PSGrekin.[20] 2021eko ekainaren 4an, Lyonek 14 titulu jarraian irabazi ondoren, Paredesen taldeak, PSGk 1. mailako lehen titulua irabazi zuen.[21] Taldeak Txapeldunen Liga ere irabazi zion Lyon taldeari eta finalerdietara iritsi ziren, baina galdu egin zuten Bartzelona Futbol Klubaren aurka.

Bartzelona aldatu

PSGrekin zuen kontratua amaitu ondoren, 2021eko uztailaren 8an bi urteko kontratua sinatu zuen Bartzelonarekin.[22][23]


 
UEFA Emakumeen Champions League 2019, Paris Saint Germain, 2018.09.12. KPSGko Marie-Antoinette Katoto, PSGko Irene Paredes, PSGko Anissa Lahmaria, PSGko Anahita Zamanian Bakhtiari, Claudia Christinelliane

Taldeak aldatu

Taldea Herrialdea Urtea
Ilintxa Euskal Herria 2003-2007
Zarautz KE Euskal Herria 2007-2008
Real Sociedad Euskal Herria 2008-2011
Athletic Club Euskal Herria 2011-2016
Paris Saint-Germain Frantzia 2016-2021
F C Bartzelona Katalunia 2021-

Estatistikak aldatu

 
Emakumezkoen FC Barcelona taldeko jokalariek eta langileek Kataluniako eta Bartzelonako kontseiluen harrera jaso zuten Bartzelonako Plaça Sant Jaumen, 2023ko Txapeldunen Liga irabazi eta hurrengo egunean.

Oharra: 2022ko maiatzaren 29an jokatutako azken partidan eguneratua.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Kontinental Guztira
Part. Goles Part. Goles Part. Goles Part. ak
Real Sociedad

  Espainia

1.a 2008-2009 27 0 0 2 27 0
2009-2010 28 4 2 0 30 4
2010-2011 27 2 5 1 32 3
Guztira taldean 82 6 7 1 89 7
Athletic Club

  Espainia

1.a 2011-2012 33 3 2 0 35 3
2012-2013 19 2 2 1 21 3
2013-2014 30 2 5 0 35 2
2014-2015 21 3 1 0 22 3
2015-2016 25 8 1 0 26 8
Guztira taldean 128 19 11 1 139 20
Paris Saint-Germain

  Frantzia

1.a 2016-2017 18 2 2 0 9 3 29 5
2017–2018 20 3 5 2 25 5
2018–2019 12 2 3 0 4 0 19 2
2019–2020 14 0 5 2 5 0 25 2
2020–2021 21 6 6 2 27 8
Guztira 85 13 15 4 24 5 125 22
F. C. Barcelona
  Espainia
1.a 2021–2022 24 4 4 0 10 1 38 5
2022–2023 25 2
Guztira 24 49 6 0 10 1 38 5
Guztira ibilbidean 344 44 37 6 34 6 391 54
Denboraldiak Liga Taldea P G Eguneratzea
2011 - ...   Selekzio absolutoa 86 9 2022-07-31
2012 - ...   Selekzio absolutoa 4 0 2022-07-31

Nazioarteko selekzio txapelketetan aldatu

2011ko azaroan, Espainiar selekzioarekin bere lehen minutuak jokatu zituen Errumaniako selekzioaren aurka.[24]

2013an Espainiar selekzioarekin konbokatua izan zen Eurokopa jokatzeko.[25]

2017an Algarbeko Futbol Kopa irabazi dzuen eta txapelketako jokalari onena izendatu zuten.

2015eko eta 2019ko Munduko Kopan parte hartu zuen.[26] [27]

Munduko txapeldun izan zen 2023ko abuztuaren 20an, Espainiak Ingalaterraren aurka jokatu zuen partidan, 1-0 irabazita.[28] Paredesentzat Munduko hirugarren txapelketa izan zen Espainiako selekzioarekin. Australian eta Zeelanda Berrian jokatutako partida osoak jokatu zituen.[4] Gogor aritu zen Sydneyko estadioan defentsa lanean.[29] 4 zenbakidun Paredes atzelari txapeldunak hauxe esan zuen:

2015ean, Kanadan jokatutako mundialean oso urruti ikusten nuen titulua, baina gure kalitatea ikusita, posible zela ere pentsatzen nuen”.

“Lortu dugu, eta erakutsi dugu zer egiteko gai garen. Hau hasiera besterik ez da”[4]

Munduko Txapeldunak 2023 aldatu

2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita. Jokalari hauexek izan ziren munduko txapeldunak: finalean jokatu zuten Cata Coll, Ona Batlle, Irene Paredes, Laia Codina (73. min, Ivana Andrés), Olga Carmona; Teresa Abelleira, Aitana Bonmati; Jenni Hermoso, Alba Redondo (60. min, Oihane Hernandez), Mariona Caldentey (90. min, Alexia Putellas) eta Salma Paralluelo; baita Rocío Gálvez, María Pérez Rabaza, Esther González, Athenea del Castillo, Eva Navarro, Enith Salón, Irene Guerrero, Misa Rodriguez eta Claudia Zornoza ere.[30][6][5]

Bizitza pertsonala aldatu

2021eko apirilean jakinarazi zuen ama izango zela Lucía Ybarra hockeyko jokalari ohiarekin, haurdun baitzegoen.[31] Irailaren 12an, Mateo[4] semearen jaiotza iragarri zuten.[32]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2017an FIFPro World XI saria jaso zuen Espainiako Futbolarien Elkarteko lehendakari David Aganzoren eskutik.[1][2]
  • 2018an Norberaren lidergo eta arrakastarako Marka saria.[33]
  • 2020-2021 denboraldian UEFAk Irene Paredes izendatu zuenTxapeldunen Ligako atzelaririk onena. Final-zortzirenak jokatu zituzten taldeetako entrenatzaileek aukeratu dute Legazpiko (Gipuzkoa) atzelaria txapelketako onena.[34] Gainera, France Football aldizkariak jakinarazi zuen urrezko baloia eskuratzeko hautagaien artean dagoela. [35][36]
  • Legazpiko Udalak, 2022ko azaroaren 30ean, ordura arte Bikuña izena zuen herriko kirol-guneari izena aldatzea erabaki zuen, Irene Paredes izena izan zezan. Urola Garaiko kirolgunea honako hauek osatzen dute: futbol zelaia, atletismo pista, kirol anitzeko pista eta padel pista. Legazpiko kiroldegiak, berriz, jatorrizko Bikuña izena izaten jarraituko du.[37]
  • 2023an Australian Munduko Txapelduna Espainiako selekziarekin.[4]
  • 2023an Gipuzkoako Futbolaren Legenda saria jaso zuen, Gipuzkoako Futbol Ferderazioak emana.[38]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Fra, Amalia. (2018-04-03). «Irene Paredes recibió el FIFPro World XI» Diario AS (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  2. a b ISSN https://rfef.es/es/selecciones/seleccion-absolutavideo-irene-paredes-recibe-su-trofeo-como-integrante-del-fifpro-world-xi-201..
  3. «Irene Paredes eta Oihane Hernandez, munduko txapeldunak Espainiako selekzioarekin» EITB 2023-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  4. a b c d e Madinabeitia, Tere. (2023-08-20). «Munduko txapelketa irabazi du Irene Paredes legazpiarrak Espainiako selekzioarekin» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  5. a b «Irene Paredes eta Oihane Hernandez, munduko txapeldunak Espainiako selekzioarekin» EITB 2023-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  6. a b (Gaztelaniaz) Asenjo, Isaac. (2023-08-20). «Una España Mundial para la eternidad» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  7. SLU, Herritar Berri. (2021-01-18). ««Championseko finala jokatzeko aukera PSG-ko trena hartu nuelako iritsi da; erabaki ona izan zen»» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  8. Gascon, Ainara Arratibel. ««Eroso eta gustura nago Parisen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  9. a b (Ingelesez) «Real Sociedad» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  10. [1] El Diario Vasco
  11. [2] Athletic Bilbao
  12. Palmarés – Athletic Club. athletic-club.eus.
  13. (Frantsesez) «Actualité» PSG.FR (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  14. Zubeldia, Unai. ««Erosotasunari uko egitea erabaki dut»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  15. «Irene Paredesek Paris Saint-Germainen jokatuko du, eta Esti Aizpuruak, Athleticen» Berria 2016-06-26.
  16. Saffer, Paul. Bouhaddi gives Lyon fourth Women's Champions League title. UEFA.
  17. Gourdol, Nathan. (1 juny 2018). Le PSG s'offre la Coupe de France féminine devant Lyon au terme d'un scénario incroyable. L'Equipe.
  18. Paredes extends contract to 2021. en.psg.fr 6 maig 2021.
  19. Dupont, Régis. (21 setembre 2019). Trophée des championnes : l'OL domine le PSG aux tirs au but. L'Equipe.
  20. «Irene Paredes: Azkenean liga irabaztearen helburua lortu dugu, eta oso pozik nago» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-09 (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
  21. McVeigh, Niall. (4 juny 2021). PSG Féminines win French league for first time, ending Lyon’s run of 14 titles. The Guardian.
  22. Irene Paredes fitxa pel Barça. FC Barcelona.
  23. (Gaztelaniaz) «Irene Paredes» www.fcbarcelona.es (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  24. Lineups of the match UEFA
  25. [3] [Espainiar selekzioa]
  26. Etxeberria, Julen. ««Ez dut amets honetatik esnatu nahi »» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  27. Gascon, Ainara Arratibel. ««Hazten segitzeko aukera aparta da Munduko Kopa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  28. (Ingelesez) https://www.facebook.com/247NewsAgency.+«Irene Paredes and Oihane Hernández, world champions with the Spanish team - 247 News Agency» https://247newsagency.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  29. Alberro, Nerea Zusberro. (2023-08-27). «Errebelde izatetik txapeldun izatera» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  30. (Gaztelaniaz) Romero, Fernando. (2023-08-20). «Ante el partido de sus vidas: las 23 jugadoras de La Roja» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  31. La capitana del PSG y la selección, Irene Paredes, anuncia que será madre. Mundo Deportivo 23 abril 2021.
  32. Irene Paredes y Lucía Ybarra ya son madres y presentan a su hijo Mateo. El Diario Vasco 13 setembre 2021.
  33. (Gaztelaniaz) VAVEL.com. (2022-06-08). «Premio Selección al liderazgo y éxito personal de Irene Paredes» VAVEL (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  34. Garmendia, Jon Ordoñez. «UEFAk Irene Paredes izendatu du Txapeldunen Ligako atzelaririk onena» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
  35. «Irene Paredes eta Azpilicueta, 2021eko Urrezko Baloia irabazteko hautagaien artean» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-10-08 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  36. «Irene Paredes futbol jokalari legazpiarra Urrezko Baloia irabazteko hautagaien artean dago» Goierriko Hitza 2021-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  37. Irene Paredes dará nombre al complejo deportivo de Legazpi. Noticias de Gipuzkoa 2 desembre 2022.
  38. (Gaztelaniaz) N.G. (2023-08-31). «Irene Paredes, premio Leyenda del Fútbol de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).

Kanpo estekak aldatu