Josu Iriondo Zabaleta (Legazpi, 1938ko abenduaren 19a) gipuzkoar apaiz agustindarra da. 1968an New Yorkera joan zen eta bertan aritu zen parroko moduan. 2001etik 2014ra New Yorkeko apezpiku laguntzaile izan zen, erretiroa hartu zuen arte.

Josu Iriondo
apezpiku tituludun

2001eko urriaren 30a -
Elizbarrutia: Alton (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

2001eko urriaren 30a - 2014ko otsailaren 1a
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of New York (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLegazpi1938ko abenduaren 19a (85 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaGregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaCanons Regular of the Lateran (en) Itzuli

Biografia aldatu

Gaztaroa eta hezkuntza aldatu

Zazpi senideen artean laugarrena, Josu Iriondo Legazpi, Gipuzkoan jaio zen, Rufino Iriondo eta Maria Leona Zabaleta zituen gurasoak. Familia euskalduna zuen, hezkuntza gazteleraz jaso zuen baina.

Iriondok apaizgoa hatutau zuen eta seminario txikian sartu zuen 12 urterekin, agustindarren komunitatean. Oñatiko "Jesusen Bihotza" seminarioan eta Erromako "Collegio San Vittore"n osatu zituen ikasketak. 1958 eta 1962an Pontifical Gregorian Universityn ikasi zuen.

Apaizgoa aldatu

Iriondo Donostiako Gotzaitegian apaiztu zen, 1962ko abenduak 23an. Ondoren irakasle jardun zuen seminarioan eta Europan zehar bidaiatu. Institutu Nazionalean, eskola publikoa, idazkari ere ibili zen.

1968an AEBetara jo zuen, New Yorkeko artzapezpikutzaren gonbiteari jarraiki. Kapilau jardun zuen 1969ra arte, Sisters of the Servants of Mary monjen artean eta parrokiako bikario izan zen ondoren Middletowneko San Jose elizan. St. Lucy's Church (1973-1974) eta Holy Rosary Church (1974-1976) Manhattan auzoko elizetan ibili ondoren. 1976an parrokiako bikario eta parroko (1978) izan zen Bronx auzoko Our Savior Church elizan, Puerto Rico eta hegoamerikar jatorriko komunitate zabalekoa.

1990an, Hispanic Catholic Center eta the Charismatic Renewal Movementeko zuzendari izendatu zuen. 1996an New Yorkeko Artzapezpikutzara heldu eta hispanoentzako Bikario Orokor izendatu zuten 1997an. 2001ean San Antonio Paduakoaren elizako parroko izendatu zuten.

New Yorkeko Gotzain Laguntzailetza aldatu

2001eko urriak 30ean, Iriondo New Yorkeko Artzapezpikutzan Gotzain Laguntzaile eta "Alton"eko Gotzain Nagusi izendatu zuen Joan Paulo II Aita Santuak. Abenduak 12an jaso zuen Gotzain konsagrazioa Edward Cardinal Egan kardinalarengandik, Bishops Henry Mansell gotzaina eta Robert Brucato konsagratzaile zirela. Bere motto gisa aukeratu zuen '"Dominum et Vivificantem"

Iriondo gotzainaren erretiroa Frantzisko Aita Santuak onartu zuen, 2014ko otsailak 1ean.[1]


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


  1. http://press.vatican.va/content/salastampa/en/bollettino/pubblico/2014/02/01/0077/00160.html