Joxerra Garzia
Joxerra Garzia Garmendia[1] (Legazpi, Gipuzkoa, 1953ko apirilaren 14a) euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea da. Euskal Idazleen Elkartearen presidente izan zen 1993tik 1997 arte. Anaia du Juan Garzia idazlea.
Joxerra Garzia | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Legazpi, 1953ko apirilaren 14a (67 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Familia | |
Anai-arrebak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Doktorego ikaslea(k) | Estitxu Garai Artetxe |
Hizkuntzak |
gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 60 |
BiografiaAldatu
Gizarte eta komunikazio-zientzien fakultatea. Bertsolaritzaren munduan, bertsozale izateaz gain, gai-jartzaile eta ikertzaile moduan jardun du. Bertsolari eskoletako materialak argitaratu ditu eta tesia ere bertsolaritzaren inguruan egin zuen[2]. Hedabideen eremuan, hainbat lan egin ditu: Euskadi Irratian jardun zuen eta Euskal Telebistan Hitzetik Hortzera bertsolaritza saioa aurkeztu zuen hainbat urtez. Aldizkari eta egunkarietan artikuluak argitaratzen ditu eta Alberdania argitaletxeko Zerberri sailaren arduraduna da. Literatura sariak jaso ditu eta literaturgintzan hainbat arlo landu ditu.
LanakAldatu
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 40 lan baino gehiago azaltzen dira.[3]
SaiakeraAldatu
- Gaur egungo bertsolaritzaren baliabide poetiko-erretorikoak (2020, EHU).
- Bat-bateko bertsolaritza. Gakoak eta azterbideak (2001, Bertsozale elkartea): Jon Sarasua eta Andoni Egañarekin elkarlanean.
- Kurrin-kurrun vitae. Maisu baten ikarak eta ostikadak (2004, Alberdania).
- Jendaurrean hizlari (2008, Alberdania).
PoesiaAldatu
- Dena depla (Bezperaren kronika) (1988, Baroja)
- Zotal egunak (1991, Kutxa)
Haur eta gazte literaturaAldatu
- Malen laberinto madarikatuan (1986, SM)
- Gau bat gauekoen artean (1988, Erein)
- Tunelaz bestaldean (2000, SM)
AforismoakAldatu
- Egonean doazen geziak. Metaforismoak (2000, Alberdania)
ElkarrizketaAldatu
- Jon Sarasua. Bertso-ispiluan barrena (1998, Alberdania)
- Jose Elorrieta. Sindikalismoaren berri onak (2001, Alberdania): Nagore Izagirrerekin elkarlanean.
ItzulpenaAldatu
- Bertolt Brecht. Keuner jaunaren kondairak (1999, Alberdania)
SariakAldatu
- 2009ko Anton Abbadia Saria.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/03/18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Abizena Garzia idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Gartzia onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Muñagorri Garmendia, Lander. ««Eskoletan adizkiak irakatsi beharrean, hobe genuke jolas modura irakastea»» Berria Noiz kontsultatua: 2020-01-22.
- ↑ Joxerra Garziaren produkzioa, Inguma datu-basearen arabera (>40 produktu)
Kanpo loturakAldatu
- «Joxerra Garzia», Literaturaren Zubitegia.
- Elkarrizketa Argian