Zuk txertatutako bibliografia ezabatu dut. Bi arrazoi: interes-gatazka eta, hau inportanteena, itzulpen automatikoari buruz ikuspuntu orokor batetik jakiteko esanguratsuak ez direlako, oso zehatzak baitira. - --Joxemai; (erantzunak) 14:30, 7 urtarrila 2015 (UTC)

Galdera batzuk ezabaketa horri buruz, Joxemai:
  1. Artikuluko bibliografia horretan zenbat dokumentu daude euskaraz? Ezertxo ere ez zegoela ikusi nuenean gai horri buruz euskaraz argitaratu diren dokumentu esanguratsuen bila jarri nintzen lehengo astean eta batzuk aukeratu nituen. Gorka Labakaren tesiaren erreferentzia ere jarri nuen, ez dago euskaraz, baina bere ekarpen hori funtsezkoa izan da euskararen itzulpengintza automatikoan. Ez daude testuan txertatuta, erreferentzia hutsak dira, eta hala ere kendu behar dituzu? Eta kentzekotan kendu behar dituzu guztiak?
  2. Begiratuko dituzu kendu dituzun erreferentzietako dokumentu guztiak? Dokumentu horietan ez dago atal bat euskaraz itzulpen automatikoari buruz ikuspuntu orokor batetik eta euskararen ikuspuntutik artearen egoera deskribatzen duena? Horregatik aukeratu ditut horiek eta ez beste batzuk.
  3. Ez da lehengo aldia, Joxemai, zuk "interes-gatazka" jartzen didazunean... esan nahi duzu erreferentzia horiek hor jartzen ditudala merituak lortzeko? Curriculum egiteko, ez da? Oso despistatuta zaude, Joxemai. Ixa taldeko artikuluen erreferentzia jarri badut irakurlearentzat artikulu horretan datu interesgarri eta aberasgarria izan daitekeelako jarri dut, edukia aberasteko edo. Euskal Wikipediak horrelakorik uste badu, kendu kendu ezazu. Baina ikuspegi hori murriztailea da, irakurlearentzat interesgarria izan daitekeen leiho bat ixten duzu eta.

Horrelako ezabaketa bat egitea ez da bide onena Wikipediako editoreen lana sustatzeko. Hala ere, inoiz, tarte luzeago bat izango dudanean, saiatuko naiz erreferentzia horiek berriro egiten, paragrafo berri baten barruan txertatuko nuke euskararako eskuragarri dauden itzultzaile automatikoak zeintzuk diren... Baina bakarrik agintzen badidazu ez duzula dena kolpe batez ezabatuko zerbait gustatzen ez bazaizu ;-) Ksarasola (eztabaida) 16:53, 16 urtarrila 2015 (UTC)

Asteko Argazkia aldatu

Kaixo, Joxemai. Irudi interesgarriagoei lekua kentzen dietela iruditzen bazaizu haiek bozkatzeko libre zara, bai eta zalantzarik gabe nireak baina askoz ere intetesgarriagoak diren argazkiak hautagai aurkezteko ere, nik neuk egin dudan gisa, alegia. -Euskaldunaa (eztabaida) 11:44, 31 urtarrila 2015 (UTC)

Kaixo, Joxemai. Hasieratik ongi ulertu dizut. Zuk zure iritzia eman duzu eta jada nik goiko mezuan nirea ere bai. Ez dut ezer gehitzekorik. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 07:55, 1 otsaila 2015 (UTC)

Asteko Argazkiak aldatu

Kaixo Joxemai. Ulertzen dut zure ikuspuntua, oso antzekoak baitira eta nik ere planteatu nion nire buruari zuk komentatu didazuna. Nik gehitu ditut hor eta baldin eta aukeratuak badira, ez dira zertan bata bestearen ostean argitaratuak izan behar (hau da, posible da hilabete uztea batetik bestera), beraz, horregatik jarri nituen biak. Dena den, beste norbaitek ere zure kezka berarekin jotzen badu nigana, erretiratuko dut horietako bat. --Janfri; bai esan? 07:55, 4 otsaila 2015 (UTC)

Inauteriak (eskaera) aldatu

Kaixo Joxemai! Eskaera "zahar" batekin nator berriz zuregana, Euskal Herriko inauteriei buruzkoa alegia. Ituren-Zubieta, Goizueta eta Altsasuko (ziur aski gehiago izango dira) inauteriei buruzko orriak egiteke daude oraindik. Animatzen bazara eta nahi izanez gero ni laguntza emateko prest nago. Bestalde, zorionak eman nahi nizkizuke sozialismo orrian egindako lanagatik. Ondo segi! --Aihotz; (eztabaida) 14:27, 16 otsaila 2015 (UTC)

Eskatu eta berehala egin, bejondeizula Joxemai, mila esker! Asteburuan jarri dudan bibliografia oinarri bezala hartuta Altsasuko inauterien orria luzatzen saiatuko naiz. Ondo izan! --Aihotz; (eztabaida) 23:59, 19 otsaila 2015 (UTC)

Eskerrikasko aldatu

...zure aholkuengandik.Lainobeltz (eztabaida) 20:10, 28 otsaila 2015 (UTC)

Wikiliburuak aldatu

Kaixo, Joxemai. Zurekin bat nator, denon artean wikiliburuak eta artikuluak burutzeko formatu amankomun bat adostu arte itxaron egingo dut. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:59, 21 martxoa 2015 (UTC)

Eneko Goia artikulua osatzen aldatu

Apa Joxemai. Barkatu artikulua osatzerakoan egindako hankasartzeak. Ea hurrengorako finago nabilen. --xeskisabel (eztabaida) 18:31, 23 martxoa 2015 (UTC)

Aulkiak kategoria aldatu

Aupa: Eserlekuek aulkien ordez ez lituzke sofak eta horrelakoak hartuko ere bai?-Hpholke (eztabaida) 19:48, 24 martxoa 2015 (UTC)

Egunon Joxemai: "Ingalaterra XV. mendean" artikulua borratzea komenigarria dela uste dut. "Bi Arrosen Gerra"rekin batu dut baliogarria zena eta gainerakoa balio handirik ez duela uste dut. Ondo izan. -Oraina (eztabaida) 09:32, 26 martxoa 2015 (UTC)

Oblaten zubia eta egoitza aldatu

Kaixo, Joxemai. Iruñeko Oblaten zubia eta egoitzaren izenak Oblatuen zubia eta egoitzara aldatzeko zertan oinarritzen ari zaren jakin nahiko nuke, Iruñeko Udaleko Arga Ibaiko Parkeko webgunean Oblaten zubia dela ofizialki jartzen baitu. Bestalde, artikulu bat sortzen ari naizenean bertan une berean aldaketa bat egiten duzunean jakinarazi diezaidazu, bestela zuk zure aldetik eta nik niretik ari baigara, jai baidugu. -Euskaldunaa (eztabaida) 14:25, 29 martxoa 2015 (UTC)

Nik emandako erreferentzia Iruñeko Udalaren webgune bat da, hori ofiziala ez bada... -Euskaldunaa (eztabaida) 14:43, 29 martxoa 2015 (UTC)
Ados. Hortaz, Oblatuen egoitza eta zubia bezala gelditzen dira.
-Euskaldunaa (eztabaida) 10:13, 30 martxoa 2015 (UTC)

Translating the interface in your language, we need your help aldatu

Hello Joxemai, thanks for working on this wiki in your language. We updated the list of priority translations and I write you to let you know. The language used by this wiki (or by you in your preferences) needs about 100 translations or less in the priority list. You're almost done!
 
Itzulpenetarako, erabil ezazu translatewiki.net, MediaWiki proiektuan.

Please register on translatewiki.net if you didn't yet and then help complete priority translations (make sure to select your language in the language selector). With a couple hours' work or less, you can make sure that nearly all visitors see the wiki interface fully translated. Nemo 14:06, 26 apirila 2015 (UTC)

Euskal Herriko esperientziak "Software librea hezkuntzan" sarreran. aldatu

Kaixo Joxemai:

"Software librea hezkuntza" sarreratik "Esperientziak Euskal Herrian" atala ezabatu duzu ez omen delako informazio entziklopedikoa. Ez dut ulertzen zergatik gai honen inguruko mundu mailako esperientziak informazio entziklopedikoa den eta Euskal Herrikoak ez. Informazio lokalak agian ez du mundu mailakoa duen garrantzi absolutua baina erlatiboa bai, nire uste apalean.

Alexgabi

Frankoren diktadura ala Francoren diktadura aldatu

Kaixo!

Barkatuko didazu atrebentzia... Artikulu horren izen aldaketa zeuk egin zenuela ikusi dut historian eta... bigarren izen hori ez ote lukeen behar galdetu nahi nizuke. Ez dugu Franko jartzen, Franco baizik... Francoren diktadura egokiagoa ikusten dut, ez?-Koro (eztabaida) 18:31, 12 maiatza 2015 (UTC)

  Egina, Koro - --Joxemai; (erantzunak) 05:39, 13 maiatza 2015 (UTC)

Salaberria artikuluaren izenburua aldatu

Kaleak José María Salaberria izena du Donostian, baina idazleak José María Salaverria zuen izena (v letraz). Horrela agertzen da gaztelerazko bertsioan. Eskertuko nuke zure laguntza.

Concha Chaos aldatu

kaixo Ikusi ditut zure ekarpenak. Jaiotzaren kokapena konprobatzen ari gara. Galdetu nahi nizun zein den zuk ematen duzun datu biografiko honen iturria hau da familia burgues batean jaio zela. Burgues hitzaren definizioa Rae hiztegian ikusita iruditzen zait balorazio subjetiboa emanten duela 5. azepzioa... (5. m. y f. Ciudadano de la clase media y dirigente acomodado que se caracteriza por un cierto conformismo social.

Amarako kronologia aldatu

Arratsaldeon, Joxemai. Oso egokia aurkitu duzun hitza esan anhi genuena esateko. Zurekin hitz egin ondoren bueltaka Data esanguratsuak edo gertakariak urtez urte... pentsatuta geneuka. Baina orain ikusita zurea egokiagoa iruditzen zait. Mila esker-Mailopete (eztabaida) 14:27, 2 ekaina 2015 (UTC)

Egile eskubideen urraketa aldatu

Kaixo, Joxemai. Ados, ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 18:21, 8 ekaina 2015 (UTC)

aNpere/aMpere, aNperImetro/aMperEmetro... aldatu

Kaixo Joxemai:

Pintza anperimetriko artikuluan aMperimetriko->aNperimetriko zuzenketa egin duzula ikusi dut. Unitatea anperea da, baina unitatearen izena André-Marie Ampèreren omenez da. Amperemetro artikulua egiteko Euskalterm-en begitaru nuen eta aMperEmetro zetorren. Zalantzak izan ditut, unitatea anpere bada anperemetro eta pintza anperimetriko deitu beharko genituzke, baina unitateari izena ematen diona Ampere bada amperimetro eta pintza amperimetriko deitu beharko genituzke. Kasu hauetan zein da erizpidea? Euskalterm eta beste hiztegi batzuk ez badatoz bat zein jarraitzen da? Egokiago n ala m? aNperemItro ala aMperemetro?

Zalantza hau argitutakoan beharrezko zuzenketak egingo ditut, artikulu guztiek kriterio bera jarraitu dezaten.

Eskerrik asko, Lainobeltz (eztabaida) 16:13, 12 ekaina 2015 (UTC)

Zestoako eraikina aldatu

Gabon Joxemai. Zestoako Baltzola jauregiari buruzko artikulu bat sortu berri dut eta Casas Solares de Guipuzcoa (Roke Aldabaldetreku, 1979) liburuan agertzen den irudia eta zuk ateratako argazki honekin bat datorrela iruditzen zait, baina irudian zein eraikin den jartzen ez duenez, ziurtatzeko zugana jotzea otu zait Baltzola jauregia ote den, eskertuko nizuke hala den ala oker nabilen baieztatuko bazenidake. -Euskaldunaa (eztabaida) 22:25, 26 abuztua 2015 (UTC)

Kaixo, Euskalduna. Bai, hala da, Baltzola jauregia da, argazki honekin alderatuta ikus daitekeenez. Argazkia egin nuenean, baserri eder bati egiten niola uste nuen. Orain, badakit jauregi esanguratsua dela, mila esker. Bide batez, fitxategiaren izena aldatzera noa, oraingo izena ez baita oso zehatza. Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 06:07, 27 abuztua 2015 (UTC)
Ederki. Eskerrak zuri, argazkia zeuk atera baizenuen. Ongi izan.
-Euskaldunaa (eztabaida) 13:18, 27 abuztua 2015 (UTC)

Astoriako argazkiaren egiletza aldatu

Bai, ulertzen dut. Baina kontua da argazkia utzi digunak baldintza horrekin egin duela eta ulertuko al du?

Kaixo, Mailopete. Ulertu beharko luke: bere argazkia berez Commonsen dago eta han bai aitortzen zaiola egiletza. Wikipedietan ez da aitortzen egiletza, ez argazkiena ez testuarena (pentsa denok baldintza bera jarriko bagenu). Egiletza aitortzen zaigu baina artikuluaren historian. Hala eta guztiz ere, jatorrizko iturrian argazkiak ez du lizentzia komertzialik eta beraz, Commonsen elukete onartuko. Ikusi dut ohar bat jarri duzula emailez baimen berezia eskuratu duzula, baina ez dakit nik. Nik han ez dut ezer jarriko, ez ezer esango ere. Ea suertea dagoen eta argazkiak irauten duen. - --Joxemai; (erantzunak) 15:25, 19 iraila 2015 (UTC)

Bai, ni ere harritu naiz onartu duenean. Desagertuko balitz, pertsona horri CC lizentzia aldatzea eskatuko nioke eta mezuan erakutsi duen jarreragatik ez dut uste arazoa izango denik. Mila esker-Mailopete (eztabaida) 15:32, 19 iraila 2015 (UTC)

Mailopete. Ezabatu egin dute. --Joxemai; (erantzunak) 06:46, 10 urria 2015 (UTC)

Beraz, harremanetan jarriko naiz egilearekin baimenak alda ditzan. Eskerrik asko Joxemai adi egoteagatik--Mailopete (eztabaida) 10:18, 10 urria 2015 (UTC)

Historia, arraza, nazioa. razionalismo/arrazionalismo aldatu

"Razionalismo"-a kontzeptu tekniko gisa erabiltzen da filosofian. Zuzenkata egin duzu eta "arrazionalismo geometrikoa" ipini duzu Historia, arraza, nazioa artikuluan, ziur aski euskaraz arauren bat egongo delako horren inguruan. Txarrena, kasu honetan, arauak eta kontzeptuaren esanhaiak talka egiten dutela. Filosofian beharrezkoa da "razionala" (Rational), "Arrazionala" (Arrational edo ez-razionala, justu esan nahi denaren aurkakoa!!) eta "Irrazionala" (Irrational) bereiztea. Beste adibide bat "Morala" (morala duena), "Inmorala" (moral nagusiarekiko ezberdina duena), "Amorala" (moralik ez duena). Nola konpondu hori? Ez daukat erantzunik baina kontutan hartu beharra dago ez dela ortografia kontua. Filologia orokorra eta Jakintza eremu zehatzen arteko borrokak berriro ere... Ondo izan!

Ketxus. Mila esker zure interesagatik. Zuk aipatzen duzun bereizketa guztiz zentzuzkoa da, baina ingelesezko hiztegietan ere ez da arrational agertzen, eta filosofian bere erabilera berria eta mugatua da, Google orakuluan kontsultatu dudanez. Hiztegi Batuan arrazionalismo dakar, rationalism adieran. Irtenbidea arrational euskaraz ez-arrazional itzultzea izan liteke. (ez ahaztu zure iruzkinak sinatzea, tileta lau aldiz sakatuz, mila esker) - --Joxemai; (erantzunak) 06:45, 10 urria 2015 (UTC)

Artezgailua aldatu

Kaixo Joxemai:

Artezgailu artezketa artikulura zuzendu duzula ikusi dut. Artezgailu (argipena) sortu dut, izan ere, elektrizitatean artezgailua beste zerbait da -es:rectificador-, eta momentu honetan artezgailura daramaten bost loturak azken honi buruzkoak dira. Agian Artezgailu (mekanika) eta Artezgailu (elektrizitatea) desberdindu beharko genituzke. Elektrizitateko artezgailuari buruzko artikulua egiteko prest nago. Ondo izan, Lainobeltz (eztabaida) 15:50, 23 urria 2015 (UTC)

Ederki. Mila esker oharragatik, Lainobeltz. Artezketan lotura zuzena egingo dut. - --Joxemai; (erantzunak) 15:53, 23 urria 2015 (UTC)

Ziklomorphosia aldatu

kaixo joxemai! wikipedia erabltzen hasia naiz, eta nahiko lan daukat tresnarekin aklaratzen, baina uste dut konpontzen ari naizela artikulua... (Nagore Vega lankideak idatzita, 2015-11-11)

Kaixo. Wikipediako lana borondatezkoa da, baina horrek ez du esan nahi edonolako lana onartzen denik. Badirudi interes profesionala duzula Sorkunekin eta artista horren azken diskarekin, Interneten arakatu izan dudanez, Sorginetxe Kooperatibaren bitartez. Wikipedian ez dira onartzen horrelako jokabideak, hemen jokabide horiekin zer egin erabaki ez badugu ere. Ikus Wikipedia:Advocacy ingelesezko wikipedian argibide gehiago izateko. Oraingoz editatzen jarraitu dezakezu, baina gutxienez eskatuko nizuke estilo neutral eta artistaren goraipamen eta handinahirik gabea izatea idazketan. Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 13:36, 12 azaroa 2015 (UTC)

Ziklomorphosia aldatu

Uste dut ez dudala inolako handinahia erakutsi artikuluan, are gutxiago goraipamenik, eta informazioa bakarrik ematen dela: diskoaren izenburua nondik datorren, abestien zerrenda, musikariak, beste musikariak, letrak nork idatzi dituen...

Asteno artikuluaren ezabameta aldatu

Kataluniako independentziaren artikulua asteko artikulu gisa ezabatu duzula ikusi dut, hortaz ez utzi gauzak erdizka eta amaitu egin duzuna: artikulu horri ere nabarmendutako artikuluaren izarra ere kendu diezaiozu. -Euskaldunaa (eztabaida) 07:07, 26 azaroa 2015 (UTC)


Bai, hala da. Nabarmendutako artikulua izateko prozesua ez du ohi bezala jarraitu. Hori da arrazoia. Artikulua, eta orain bai nire iritziz, ez da inondik ere kalitatezkoa: gertakarien bilduma besterik ez da. Oraintxe noa nabarmendua txantiloia ere kentzera.- --Joxemai; (erantzunak) 07:11, 26 azaroa 2015 (UTC)

Haur Literaturaren wikia aldatu

kaixo Joxemai irudigilearen infotaula proposamena begiratu aldaketak wikian, zalantza batzuk sortu zaizkit eskerrik asko... aurrera goaz

Kaixo, Marta, zuzenketak eta konponketak egin ditut, irudigileen biografia-artikuluen egitura osatze aldera. - --Joxemai; (erantzunak) 12:32, 2 abendua 2015 (UTC)

Haur Literaturaren wikia aldatu

kaixo zeozer gaizki egin dut eta aurrekoa ezabatu... enfin ... barkaidadu

Ikusi ditut aldaketak. Informazioa argi eta laburbilduta geratu da. Guri, liburuzainen ikuspuntutik, garrantzitsuak iruditzen zaizkigun edukin batzuk ezabatu duzula ikusten dut. Hau da: autoritate kontrola eta datubasei erreferentzia zehatzak. Egileen kasuan beharrezkoak iruditzen zaizkigun datuak dira. Zentzu horretan Kataluñako liburuzainen wikiak begiratu ondoren gehitu nituen elementu hauek: Kataluñako liburuzainen wikiak begiratu ondoren gehitu nituen elementu hauek Autoritate erregistroak eta Informazio datubaseak. Bi atal hauen garrantziari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, azalduko dizuegu. Catwikipedian adibide interesgarria Joan Miró ren artikulua duzue. Eskerrik asko

Autoritateen kontrol aldatu

Hi Joxemai, thanks for the article about Autoritateen kontrol. Can you give an example? An eu translation for Integrated Authority File / Gemeinsame Normdatei (d:Q36578) would be helpful. Cheers --Kolja21 (eztabaida) 17:06, 5 abendua 2015 (UTC)

  Egina, Kolja21. - --Joxemai; (erantzunak) 07:07, 6 abendua 2015 (UTC)

Awesome. Thanks! --Kolja21 (eztabaida) 12:21, 6 abendua 2015 (UTC)

Etor entziklopedia aldatu

Iepa! Gaia nola dagoen jakin nahiko nuke. Argazki batzuk igotzea falta zait historiaren atalera, baina orokorrean bukatuta dago. Informeren bat pasa behar da? Nola jasoko dugu dena? -Theklan ·   ·   11:57, 30 abendua 2015 (UTC)

Kaixo, Theklan. Wikipediatik bidalitako e-postaz erantzun dizut. - --Joxemai; (erantzunak) 16:55, 30 abendua 2015 (UTC)

Domine hoteleko argazkia aldatu

Lehen aldia ez denez eta gaia behingoz akitzeko, modu onean eta behin bakarrik esango dizut: Asteko argazkiaren atalean aurkeztu dudan eta 2015‎eko abenduaren 30an zeuk ezabatu duzun Domine Hoteleko argazkia berrezarri ezazu. Administratzaile izateak ez dizu besteok aurkezten ditugun argazkiak zeure nahiera kentzeko inongo eskubiderik ematen: horretarako bozketak daude, egokia ez dela iruditu edota gogokoa ez baduzu, ezezkoa bozkatu eta kitto. Bestelakoan atal honetan irudiak aurkeztetik behin-betiko utziko dut, irudiak aurkeztu eta beste norbaitek bere gustuaren arabera eta ixilpean ezaba ditzan gogo gutxi eta alferrik xahutzeko denbora gutxiago baitut. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:17, 1 urtarrila 2016 (UTC)

Oraintxe argazkiaren historian arakatuz ezabaketaren zergaitia jada 2013an asteko irudia hautatua izan zela ikusi berri dut. Mesedez, hurrengo batean nik aurkeztutako irudiren bat ezabatu ezkero ohar diezaidazu mezuz nire eztabaida orrian zein den zergatia, bestelakoan gaizki ulertuak sor baidaitezke.

Kaixo, Euskaldunaa. Ezabaletan zehaztu zen arrazoia, zerorrek egiaztatu duzunez. Bestalde, ez da zentzu hertsian ezabaketa bat, baizik eta edizio bat desegitea, arrazoitua gainera, arestian adierazi dudanez. - --Joxemai; (erantzunak) 06:44, 2 urtarrila 2016 (UTC)

Kaixo, Joxemai. Lehenbiziko irakurketa azkarregi batean ezabaketaren historia irakurtzean beste noizbait lekua berberako irudi bat jada aukeratua izan zela eta leku edo eraikin berbera irudia errepikatzeagatik ezabatu zenuela ulertu nuen, hots, Domine Hotela. Gerora irudiaren datuetan arakatuta irudi berbera 2013an asteko irudia hautatua izan zelako zuzenki ezabatu zenidala ikusi nuen. Hortaz, nire errua balorazio-epaiketa azkarregi egiteagatik. -Euskaldunaa (eztabaida) 14:06, 2 urtarrila 2016 (UTC)

Familia artikulua: egile eskubideen urraketa aldatu

Kaixo Joxemai! Artikulu horretan txertatu dudan testua lizentzia egokiarekin hartu zela uste dut. Open data Euskaditik hartu nuen,Lur Entziklopedia Tematikotik, eta horren arabera CC:BY-SA lizentzia du. Artikuluaren azpian LUR txantiloia sartu nuen aitortza erakusteko. Familia, Gizarte Gaien atalaren barruan dago

Erabilpena egokia da, ezta? -Xabier Cañas (eztabaida) 09:13, 12 urtarrila 2016 (UTC)

Kaixo, Xabier Cañas. Copyvio txantiloian agertzen den loturan ez dago lizentzia egokirik, eskubide intelektualak (ez du zehazten noraino) Eusko Administrazioarenak direla jartzen baitu ([1]). Sinesten dizut, noski, eta haien akatsa da, askeak diren edukiak bereganatu dituztelako webgune horretan, jatorria aipatu gabe. Txantiloia kentzera noa. - --Joxemai; (erantzunak) 09:27, 12 urtarrila 2016 (UTC)

Oinuts aldatu

Egunon, Joxemai. Ongi, eskerrik asko ohartzeagatik. Iruñeko Alde Zaharreko kale baten izenean eta bi komentuen izenetan gaizki jarria dut, horretaz gain haiek aipatzen diren kale, plaza eta eraikin artikuluetan ere aldaketa egin beharko dut, hortaz, astia dudanean zuk esandakoaren arabera aldaketak egingo ditut. Ondo izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 09:54, 24 urtarrila 2016 (UTC)

Bestalde, eta hatzaparrak berriz ere ez harrapatzekotan, oraintxe mapetan kalearen euskarazko izena ere "Descalzos kalea" dela ikusi dut, baina Moja Karmeldar Oinutsien komentua (Iruñea) artikuluaren izen zuzena Moja Karmeldar Oinutsen komentua al litzateke?
-Euskaldunaa (eztabaida) 09:59, 24 urtarrila 2016 (UTC)
Hala da, Euskaldunaa. Zure esku uzten ditut aldaketak, beraz. Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 16:32, 24 urtarrila 2016 (UTC)
  Egina - -Euskaldunaa (eztabaida) 08:21, 25 urtarrila 2016 (UTC)

Galdera aldatu

kaixo joxemai

ez naiz ni kontuotan aditua baina, galdera bat: Legazpiko Oilar Jokuaren sarreratik irabazleen zerrenda ezabatu duzula ulertu dut. hala al da? informazio ez entziklopedikoa delako? beste sarrera batzutan, Frantziak Tourra edo, palmaresa jartzen den gisan ez al luke baliorik izango?

Kaixo, Josebabarandi. Legazpiko oilar jokoaren errelebantzia ezin da Frantziako Tourraren parean jarri, entziklopedia batean. Kontuan hartu Wikipedia ez dela informazio bilduma bat (ikus, [2]), ez da egunkari bat, entziklopedia bat baizik. Horregatik ez dugu informaziorik ematen azken egunotan izandako auto istripuei buruz, horiek egunerokotasunaren parte direlako, baina bai hurakanei buruz, hildakorik eragin gabe ere, ikerketa meteorologikoarentzat interesgarriak direlako. - --Joxemai; (erantzunak) 13:39, 25 urtarrila 2016 (UTC)

Ados (edo). Errelebantzia erlatiboa da, noski; beti. Ez nukeen esango irabazle zerrenda bat lekuz kanpo legokenik sarrera horretan (lehiaketa bati buruzkoa da, azken finean). Milesker azalpenengatik, dena den.

Asteko irudia aldatu

Egunon. Ez gaizki hartu baina badirudi niri bakarrik kargua hartzen didazula. Aurreko bi asteetan gutxienez asteko bi irudiak ez ziren prozedura horiek jarraituta hautatu (adibidez Txantiloi:2016-4 Nabarmendutakoa eta Txantiloi:2016-2 Nabarmendutakoa, neu nahitan egon nitzaien begira eta ez zuten eztabaidan inongo artikuluari buruzko txantilorik.)

Orain dela bi aste Asteko nabarmendutako artikulua eta irudia eztabiada ireki eta aste bat aurretik irudia aukeratua egon behar zuela proposatu eta Xabierrek eta Janfrik ez beste ez zuten erantzunik eman. Orain igandea iritsi eta irudi aukeraturik ez badago, zer egin behar da? Atalan hutsean utzi? Jada aurreko urtean aukeratu zen artikulu bat errepikatu?

Bestalde, asteko irudia izateko proposatuak dauden artikulu hautagai zerrenda ere badago, baina inork ez dio begirik bota, eta hor daude zokoratuak. Ez al litzateke hobe horietako bat aukeratu edo lantzea, aurreko asteko nabarmendutako artikulu bat errepikatzea baino?

Gauzak ongi egin behar dira, zuri prozedurak zorrotz jarraitzea arduratzen dizun bezala, niri asteko artikulu nabarmendua garaiz aukeratua egotea arduratzen dit, atal hori hutsa edota aurreko urteko nabarmendutako artikuluak aurten errepikatzea ez zait serioa iruditzen, beharbada bai Wikipedia txiki batean, asteko artikulu eta irudia urte osos berbera dena, ez ordea 200.00 artikulutik gora dituen eta fundamentuzko itxura dinamikoa eman beharko lukeen Euskarazko Wikipediaren azal nagusiak.

Asteko irudia igandea iritsi aurretik aukeratua egon beharra dagoela iritzi dut (aste bat lehenagotik proposatu nuen), igande-astelehen gauerdia iritsi eta asteko irudiaren atala hutsik dagoela eta arazoa konpontzera doan lehenbizikoari prozedurarengatik belarritik tiratzea alfer-alferrik dela uste dut, arazoa ez baita prozedura haustea ala ez, hori aurretik aukeraketa garaiz ez egitearen ondorioa da: arazoa asteko irudia bere garaiarako aukeratua egotean datza: igandeko 23:59.

Ordurako irudi bat prozedurei dagokionez aukeratua badago, inor ez dago haiek hausteko derrigortua, bestelakoan betikoan gaude. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 10:19, 1 otsaila 2016 (UTC)

Kaixo, Euskaldunaa. Zuk aipatzen dituzun bi horien kasuan batean (Zuberoa) erreposizioa izan zen, aste honetakoan bezalaxe, eta bestea aspalditik da artikulu nabarmena (gutxienez, ez dakit inoiz jarri zen). Zuk besterik gabe jarri diozu nabarmenduaren txantiloia Euskal Herriko garaiak artikuluari, jakinda nabarmendua aukeratzeko prozesu bat dagoela aspalditik indarrean, tazituki artikuluaren egile nagusia ez den beste wikilari esperientziadun batek berrikusten duena. Inork ez badu ezer proposatu, aurreko artikulu nabarmendu bat jartzea guztiz zilegi eta egokia iruditzen zait. Ez dakit zergatik ez den serioa izan behar: nabarmendutako artikuluak dira, kalitatezkoak eta ziur egon orain dela bi urteko publikoa ez dela egungo berdina Wikipedian. Zuzena ez da artikulu bat hartu, nabarmendu txantiloia jarri (guztiz zalantzazkoa kasu horretan, gainera) eta azalean jartzea. Frogatutako kalitaterik ez duten artikuluak azalean jartzea bai dela kezkagarria kanpora begira. Gauzak ongi egin behar badira, artikulu onak idatzi eta prozedurak jarraitu behar dira (portzierto, badaude ebaluatzeko zain dauden artikulu batzuk, zuk diozun bezala, bada zure esku dago). Ni ere igandean biharamuneko azala egotearen aldekoa naiz, hemen ez gara horretaz ari, baizik eta nolako artikuluak egon behar diren azalean eta uste dut nabarmenduen zerrenda zabala daukagula, zuk hortik bat aukeratzeko eta ez zuk idatzitako bat zuzenean txertatzea. Zuk badakizu badagoela prozedura bat, ilaran daudenen barri daukazunez, eta hala ere saltatu egin duzu. Jarri zure artikulua zerrendan eta eskatu baten bati ebaluatzea. Zerrorek ebaluatzea orain egin duzun bezala ez da oso txukuna, nire iritziz. - --Joxemai; (erantzunak) 12:59, 1 otsaila 2016 (UTC)
Arratsaldeon, Joxemai. Ba zergatik ez den serioa asteko irudia errepikatea? Nire iritzia: Euskarazko Wikipediak gaur egun 240.000 artikulu ditu, biribilduz. 200.000 artikuluetatik gora dituzten Wikipidietatik zenbatek errepikatzen dituzte asteko artikulu edo irudi nabarmenduak? Zenbatek dute zurian atal hori igandeko 23:59etan?
Asteko nabarmendutako artikulua Iruñeko zitadela, neronek sortu, idatzi eta sakondu nuen... orain dela 5-6 urte, orduko artikulu nabarmendua da... 2016ean asteko artikulu nabarmendu gisa errepikatzea ba, zer nahi duzu esatea, idatzi nuenean 2016ean errepikatua suertatuko zenik ere ez nuke amestu, ezta nahiko ere.
Adibide bat jartzearren: maila jakin bateko jatetxe batean serioa al litzateke astero iazko denboraldiko plater errepikatuak zerbitzatea? Lantegi pabilioi bateko autozerbitzu batean eguneko platera edota iazko denboraldiko platerak zerbitzatea ohikoa da, lau xoxetan ezin eskatu diseinuko platerrik, Wikipedia txiki batean artikulu edo irudi nabarmendua urte osoz mantentzea bezala, baina Wikipedia nabarmenetan, eta euskarazko Wikipedia nabarmena izatea nahi baldin badugu, artikulu nabarmenduak errepikatzea ezohikoa beharko luke, ez dut esango egunero aldatu behar direnik, ingelesezko Wikipedian bezala, baina astero ezberdin bat jartzea geurean ohikoa izan beharko litzatekela uste dut.
Adibidez, ikus galizierazko Wikipedia, geurea baina tamainaz txikiagoa, 127.000 artikuluekin. Eztabaidetan irakurritakoaren arabera artikulu eta irudi nabarmenduen prozesuan jada aurrez urte erdi edota urte osorako artikulu eta irudi nabarmenduak boizkatu eta aukeratzen dituztela irakurri liteke, horrela hutzune eta etenak ekidinez. Hori da proposatzen dudan konponbidea.
Artikulu batek asteko artikulua izateko behar adina kalitaterik ez izatea bezainbesteko garrantzia ematen diot nik asteko artikulua (edota irudia) ez errepikatzeari: Wikipedia batek, geurea kasu, handituz doan einean, bere buruari ere kalitatearekiko ere gehiago exijitu behar diola ikusten baidut, bai artikuluen kalitatearekiko, nahiz errepikapenetan ez erortzean ere, hori ere Wikipediaren kalitatearekin loturik doala iritzi baidut.
Zer pentsatzen dugu beste Wikipedia bateko Azal Nagusian asteko irudia edo artikulua urte osoz berbera denean eta inork aldatzen ez duenean, edota birritan errepikatzen baldin bada? Ba, inkoszienteki utzikeria edo erosokeria dagoela.
Zuk esandako prozesuari buruzko guztiarekin ados nago, baina artikulu eta irudi nabarmenduen errepikakortasuna bai eta atal horrek maiz hutsa ez egotea ere zaindu beharko genukela gehituko nuke, xehetasunak dira bai, batzuei beharbada ez zaie axolako, baina xehetasun horiek Azal Nagusi bati buruz asko diote, eta ondorioz Azal Nagusia horrek Wikipedia horri buruz, pertsona baten itxurak pertsona bati buruz asko esaten duen bezala, onerako eta txarrerako, beharbada pertsonarekiko aurreritzi injustua izango da, baina gaztelaniaz esan ohi den bezala: la primera impresión, es la que queda.
Prozesua jarraitu beharra dago, bai, noski, baina prozesuak helburu bat du: aste oro artikulu eta irudi narbarmendu bat jada aukeratua izatea, helburua ez da prozesua bera, prozesua helburua lortzeko bidea da. Asteko artikulu nabarmenduaren atala hutsa badago, zeratarako balio dit preozesuak? Hor kalitatezko prozesu horrek konpontzen ez duen arazoa dago: igandero 23:59etan behar adinako kalitatezko asteko artikulu nabarmendurik ez dagoela, ia astero jazotzen den arazoa, arazo horri konponbidea eman behar zaio, nire iritziz eta astero ikusitakoarekin arazo horri ez zaio prozesu horrekin konponbiderik ematen, konponbidea eztabaidatuz dator, eta behar diren aldaketak eginez, prozesu horrekiko edota orokorrean, baina astero artikulu narbamendu eta ez errepikatu bat izan dezagun ziurtatzen duen konponbidea, atal horrek etenik edo hutsunerik izan ez dezan.
Barkatu, gehiagi luzatu banaiz, baina hori da gai honekiko egiten dudan gogoeta. Ongi izan.
-Euskaldunaa (eztabaida) 13:32, 1 otsaila 2016 (UTC)
Arratsalde on, Euskaldunaa. Zer ikusirik dauka artikulu kopuruak Wikipedia baten kalitate orokorrarekin? Egia esatea nahi baduzu, nahiago nuke euskal wikipedia kalitatezko 2400 artikulurekin. Hori gutxienekoa da, ordea. Nire azken iritzia hau da: kalitatezko artikulurik ez badago aukeran eta bozketa egin ez bada, soluzio egokiena (egoera ikusita) errepikatzea da, optimoa izan ez arren. Noski gustatuko litzaidakeela kalitatezko berriak izatea, baina kalitatezkoak badira betiere. Izan ere, definizioz azaleko artikuluak kalitatezkoak izan behar dira. Jartzen dituzun adibide bati helduko diot, analogiak atsegin ez baditut ere: jatetxe batek karta bikaina badu, zalantzarik gabe aldiro errepikatu behar duela, nik behintzat gustura errepikatzen ditut platerak. Ez errepikatzearen aukera plater txarra jatea bada, nahiago dut betiko babarrun goxoak jatea. Ez zait iruditzen orain dela bi urteko artikulu bat errepikatzea, euskal wikipediaren irudiari kalte egiten dionik, zalantzazko kalitatea duen artikulu bat jartzeak ordea bai. Nire azken hitza da gaiari buruz, nire iritzia garbi geratu denez gero. Txokoan agian haria abiatu nahi duzu honi buruz edo beste administratzaile bati adierazi arazoa pertsonalki, ea zer pentsatzen duen. - --Joxemai; (erantzunak) 15:47, 1 otsaila 2016 (UTC)
Ez dut esan artikulu nabarmendua jartzea plater "txarrik" edo "onik" denik, hori zeuk diozu, esan dudana plater errepikatua dela baizik. Betiko babarrunak goxoak dira: Bai, moski, eta zer ondorio ditu babarrun platera bera birritan, hirutan... errepikatzean? Ba gauza bera jada iraganean artikulu edo irudi nabarmenduak errepikatzean.
Bestalde, Wikipedia batean artikulu kopurua badu zerikustekorik, hori baita Wikipedien zerrendaren sailkapeneko baremoa, ez kalitatezko artikuluen kopurua, "kalitatea" kontzeptu subjektiboa da, norbaren ikuspuntuaren araberako, gure Wikipedian, adibidez, Iruñeko zitadela artikulua kalitatezkoa da, bai, baina ingelesezko Wikipedian artikulu sotil bat besterik ez litzateke ordea. Aldiz, artikulu kopurua (edota Wikipediaren sakontasuna) ez dira kontzeptuak, datu matematiko objektiboak baizik, eta guk nahi ala ez, gaurko egunez eta ikuspuntu pragmatikotik horiek dira Wikipediaren handitasu edo maila ezartzen dutenak, bestela ez genuke ingelesezko Wikiepdia eredutzat hartuko: artikulu kopuru eta sakotasun gehiena duena da, ez ordea "kalitate", "neutraltasun" edo "zinezkotasun" geiena duena, horiek norberaren arabera kontzeptuak baidira.
Nahiago zenuke 2.400 artikulu kalitatezko bagenitu euskarazko Wikipedian 240.000 artikulu baino, eta nik aldiz nahiago nuke 1.500 lankide aktibo bagenitu katalan Wikipediak bezala, orain ditugun 60.000 lankide baino, horrelako diesel motorrarekin (1.500 lankide aktibo) euskarazko Wikipediaren garapen edo bilakaera geldiezin, azkar eta egonkorra litzatekelako, baina horiek gure nahiak dira, ni ez naiz ari gure nahietaz, datu hotzetaz ari naiz: artikulu kopurua eta sakontasuna. Aio.
-Euskaldunaa (eztabaida) 17:22, 1 otsaila 2016 (UTC)

Lur argitaletxea aldatu

Kaixo Joxemai, "Wikipedia ez da direktorio bat" -askoz ere gehiago da- baina kasu askotan era horretako informazioak biltzeko baliagarria izaten da. Batzuetan, informazio mota horrekin eranskinak eta horrelakoak sortzen dira. Dagokigun kasuan, Lur-ek argitaratutako lanen zerrenda, hain zuzen, informazio honi zein forma eman eta nola jaso daitekeen erabakitzen dugun bitartean, eskertuko nizuke egindako lana ez ezabatzea. --M.heda (eztabaida) 14:47, 7 otsaila 2016 (UTC)

Eztabaida artikulura. - --Joxemai; (erantzunak) 14:50, 7 otsaila 2016 (UTC)

Erreferentzia bikainak aldatu

Eskerrik asko Joxemai, zure orrian dauden erreferentzia hauengatik, Oso onak dira eta nirean kopiatuko ditut berehala

Ksarasola (eztabaida) 17:38, 8 otsaila 2016 (UTC)

Abesti baten hitzak nola lerrokatu zutabetan aldatu

Kaixo, Joxemai! Galderatxo bat: nola lerrokatzen dira bi edo hiru zutabetan abesti baten hitzak? Bereterretxen khantoria abestiaren hitzak horrela lerrokatu nahi nituzke, bisualki hobeto geratzen baita. -Aihotz; (erantzunak) 12:29, 28 martxoa 2016 (UTC)

Itzulitako artikuluak aldatu

Arratsaldeon, Joxemai. Ados, ez nekien txantiloia jartzea derrigorrezkoa zenik. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 12:26, 28 martxoa 2016 (UTC)

Alcaldes de San Sebastián aldatu

Hola! No hablo euskera, pero podrías hacer una página de los alcaldes de San Sebastián en castellano?--85.194.208.203 07:11, 29 martxoa 2016 (UTC)

Itzulia aldatu

Kaixo Joxemai. Eskerrik asko hori jakinarazteagatik eta ondo jartzeagatik. Itzulpena Wikipediak betan eskaintzen duen itzulpen tresna berria erabiltzen egin dut, eta orria sortzerakoan "Millennials" orrialdearen itzulpena eginez sortua" agertzen da. Hori agertu arren, zuk esandakoa ere jarri behar da? Mila esker berriro ere zure laguntzagatik. -Artaburu (eztabaida) 16:34, 23 apirila 2016 (UTC)

Bai, Artaburu. Jarri behar da, gehienbat jatorriko egiletza aipatu behar delako. Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 08:41, 24 apirila 2016 (UTC)
Primeran Joxemai, horrela egingo dut. Eskerrik asko.-Artaburu (eztabaida) 17:22, 25 apirila 2016 (UTC)

Zutabe-zerrenda txantiloia aldatu

Kaixo. Arazoak ditut txantiloi batekin. Ezin dut Txantiloi:Zutabe-zerrenda aplikatu orrialdeetan. Ba al dakizu arazorik dagoen txantiloi horrekin? Pixka bat aditua zarelako (edo hori uste dut behintzat, jeje) galdetzen dizut zuri. Eskerrik asko! Edizioak (eztabaida) 17:47, 9 maiatza 2016 (UTC)

Kaixo, Edizioak. Gomendatzen dizut, aurrena, txantiloiaren orrian, ezkerraldean "Honanzko lotura duten orriak" sakatzea, ikusteko txantiloi hori duten artikuluetan nola txertatu dagoen. Adibidez, Oiartzun artikuluan. - --Joxemai; (erantzunak) 12:58, 10 maiatza 2016 (UTC)

1960ko ekaineko DRILen atentatuei buruz aldatu

Aupa Joxemai:

Aurrekoan nire ustez datu garrantzitsu batzuk ezabatu zenituen "irrelebanteak" zirelakoan. Niretzat, Soraya Sáenz de Santamariak 2012an Begoña Urrozi hil eta geroko domina eta, gehienbat data horretan Espainiako komunikabide gehienek ETAren atentatua zela baieztu izana guztiz funtzezkoa den datu bat da.

Gaur egun, Internetez alderatu ditzakegu egunkariek idatzi zutena eta den-denek berdina idatzi zuten. Hau da, baten batek ETA izan zela iradokitu eta gero, denek hori ziurtatu zuten.

Frogarik ez daude baina Espainiako Barne Ministerioaren "diktaketa" bat dela ematen du. Berriro diot, jakina denez frogarik ez daude baina denek berdina idatzi zuten eta ezer ere ez zuten zalantzan jarri. Dena egun berean eta estilo berean. Niretzat aipagarria da zalantzarik gabe. Dena da ETA eta komunikabideen kontrola begibistakoa den kasu bat da hau.

Beraz, goikoa berriro idaztea komenigarria delakoan nago. Hau da, Espaniako komunikabide gehienentzat Begoña Urrozen hilketa ETAri egotzi ziotela 2012an.

Ondo segi. Oraina. (Ezin dut sinatu ordenagailuarekin, teknologiaren misterioak)

Kaixo, Oraina. Saenz de Santamaría dekretuaren sinatzaile hutsa da, BOEn bertan ikus dezakezunez, erabakia gobernuarena baita. Hori mantentzen badugu, Espainiako lege guztiak erregeak egiten dituela ere adierazi beharko genuke, hark sinatzen dituelako boletinean. Beste alde batetik nik kendutako pasartea hau da: "Nahiz eta aurretik komunikabide askok hori esan, 2012ko apirilean da Espainiako komunikabide gehien-gehienek bat egin zutenean ETAri Begoñaren aurka egindako atentatua leporatzearekin, nahiz eta Espainiako Gobernuak zeharka hitz egin ETAri buruz". Kentzearen arrazoia sinplifikatzea da, aurrez esaten baita jada komunikabide nagusiek (zerrenda emanez) hipotesi hori egiazkotzat hartu zutela. 2012 urtea iritzi orokor horren data horrekin zehaztea ausarta iruditzen zait (zergatik ez 2011?); izan ere, "gehienek" hitz lausoa da eta ez da ongi uztartzen data jakin batekin. Hurrengo ekarpenetan alderdi horiek denak zehazten joan daitezke, ordea. - --Joxemai; (erantzunak) 11:55, 28 maiatza 2016 (UTC)
Kaixo, Joxemai: "Gehienek" hitz lausoa da eta batzuetan ez da ongi uztartzen data jakin batekin. Hala eta guztiz, niretzat begibistakoa den gauza bat da. Beraz, hurrengo ekarpenetan alderdi horiek denak zehazten joango naiz, hainbat erreferentzia ipiniz. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 15:46, 29 maiatza 2016 (UTC)

Aipuak aldatu

Ados nago Joxemai. Baina baina batzuetan, testu literalek entziklopedia bati indarra ematen diote, izatez lehen iturriko informazioa direlako. Hala eta guztiz, kontuan izango dut. Ondo izan.-Oraina (eztabaida) 16:33, 20 ekaina 2016 (UTC)

Pictures of mayors of San Sebastián aldatu

Hi! This is a site, where i think you can take pictures to put them into the articles of the mayors: http://www.ingeba.org/liburua/donostia/46contem/.htm--194.30.48.180 14:46, 11 uztaila 2016 (UTC)

Itzulpenak aldatu

Eskerrik asko Joxemai, ez nekien itzulpenak egiterakoan jatorria jarri behar zenik. Oraintxe zuzenduko ditut orain arteko egindako itzulpenak. Denbora gutxi daramat hemen baina pixkanaka zuen laguntzarekin wikipediaren nondik norakoak ezagutzen ari naiz.

Aipatutako

  Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Artikuluaren izena gaztelaniaz» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

non jarri beharra daukat, artikuluaren hasieran edo bukaeran?

Mila esker berriro ere laguntzagatik.

Beraz, berriro hemen idatzita ere jakinaren gainean jartzen zaituzte ezta? Dagoeneko egin ditudan itzulpenetan jatorria jarri dut. Sinadurari dagokionez --Iñigoo (eztabaida) 07:43, 10 abuztua 2016 (UTC) jartzearekin nahikoa ezta? Eskerrik asko berriro ere.

Artikulu nabarmenduak eta lotura gorriak aldatu

Kaixo Joxemai, zer moduz uda? Aizu, artikulu nabarmenduez eta oro har, zein da esteka/lotura "gorri"ez euskal WPn aplikatu beharreko politika? Ingelesezko WPn, saihestu beharrekoak dira, nahiz eta batzuetan artikuluari modu adierazgarrian lotuta dagoen gaia izanik, gehitu ere egin daitezkeen jendea artikulu hori sortzera animatzeko. Agur bero bat -Iñaki LL (eztabaida) 11:22, 20 abuztua 2016 (UTC)

Kaixo,Inaki. Oker ez banago, ez dugu hemen horrelako politikarik. Dena den, zurekin bat nator: ez dago gaizki esteka gorriask jartzea, zuk aipatutako arrazoiengatik. Ongi izan eta mila esker zure konfiantzagatik. - --Joxemai; (erantzunak) 14:47, 23 abuztua 2016 (UTC)

Aldaketak desegitea aldatu

Egun on, Joxemai. Ikusi dut joan den astean orrialde honetan egin nituen aldaketak desegin dituzula. Oker ez banago, aldaketok Euskal wikipediako eta Euskaltzaindiko 'Euskal Onomastikaren Datutegiaren' arabera egin nituen. Beraz, eskertuko nizuke desegitearen zergatia azaltzea. Eskerrik asko aldez aurretik.-Urtar (eztabaida) 12:36, 20 urria 2016 (UTC)

  Egina, Urtar. Barkatu eragozpenak (nola artikulu nagusiak ez ziren aldatu pentsatzen nuen ez zirela izen egokiak). Mea culpa. - --Joxemai; (erantzunak) 15:29, 20 urria 2016 (UTC)
Lasai, ongi dago. Gero arte.-Urtar (eztabaida) 12:31, 21 urria 2016 (UTC)

Autofikzio aldatu

Kaixo Joxemai,

Aurreko batean Autofikzio artikulua aldatu zenuen. Nik jarritako 10 adibideetatik 8 ezabatu zenituen. Zergatik? Erreferentzia falta? -GorkaAzk (eztabaida) 18:02, 22 urria 2016 (UTC)

kaixo, GorkaAzk

Arrazoia hau izan zen, laburpenean jarri nuenez: ez du zentzu handirik autofikzioari buruzko entziklopedia-artikulu batean euskal literaturan agertu diren autofikzio lan guztien (edo askoren) zerrenda jartzea. Autofikzioan interesatuta dagoenak beste zerbait bilatzen du, ez al zaizu iruditzen? Hori bai, agian Euskal literaturako autofikzio lanen zerrenda batean onargarria litzateke. Ikus, gainera: [3], bereziki "Excessive listings of statistics" atala. - --Joxemai; (erantzunak) 08:59, 23 urria 2016 (UTC)

Itzulpenak aldatu

Arratsaldeon, Joxemai. Ez dakit zehazki zein artikuluz ari zaren. Zehaztu ezaidazu zein den edo zeintzuk diren. Ondo izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 14:23, 5 azaroa 2016 (UTC)

Asteko artikulu nabarmendua aldatu

Arratsaldeon, Josemai. Aste honetarako artikulu nabarmendu gisa jarri nuen Baztan artikuluak kalitatzezko baldintzak betetzen ez dituela baieztatu duzunez, zeuk epaitutakoaren harira, ezabatu egin dut eta aukeratzeke dago. Zeure esku.
Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 14:01, 8 azaroa 2016 (UTC)

  Egina! - --Joxemai; (erantzunak) 17:08, 8 azaroa 2016 (UTC)
Ohar bat: Azal nagusiko irudi eta argazkiak ekainean denon artean bozkatu eta adostu genuen bezala irudi arruntekin jarri beharrean honako irudi itzaleztatu eta izkin biribilduekin ipintzen dira (Azal Nagusiko gainontzeko argazki eta irudiak bezala).
-Euskaldunaa (eztabaida) 19:26, 8 azaroa 2016 (UTC)
  Egina! - --Joxemai; (erantzunak) 06:45, 9 azaroa 2016 (UTC)

Itzulpenak aldatu

Kaixo. Inork ez dik nire atzetik jarraika ibiltzera derrigortzen, nik hiri akats bat egiten ikusten hauten aldiro hire atzetik ibiltzen ez nauken bezala. eta ikusi dizkiat ugari asteko irudiak azal nagusian ipintzean. Hortaz, baretu hadi. -Euskaldunaa (eztabaida) 09:48, 13 azaroa 2016 (UTC)

Kaixo, Euskaldunaa. Lehenengo, guztiz bare nago. Asteko irudiei dagokienean, zertaz ari zara? Eta zure lanari dagokionean, akatsak baino utzikeriaz ari naiz. Eztabaida hau hasi zenetik, zuk oker (eta noizbait, zital) egindakoen zerrenda luzea da, hain luzea egindako lana ikusita, non banan-banan aipatzeko gogorik ez duen ematen. - --Joxemai; (erantzunak) 07:12, 14 azaroa 2016 (UTC)

Joxemai, "eztabaidaz, utzikeriaz, akatsez eta zitalkeriaz" ahobetez ari haizen bitartean: gutxienez Wikipediaren lankideen arteko errespetuzko araudia bete, eta niri zuzendutako mezuak nire eztabaida orrialdean idatzi hitzak, ez hirean. Eskerrik asko, aldez aurretik.

P.D: Asteko irudiekin "zertaz ari naizen"? Hortxe gai honen goiko "Asteko artikulu nabarmendua" jartzen duenaz ari naiz.

Denbora luzez asteko artikulu nabarmendua jartzen duzun aldiro irudiak gaizki jartzen dituzula, ekainean irudi itzaleztatuak jarri behar zirela adostu genuenaren berri baduzula uste dut, aurreko astean zeure atzetik zeure akatsak zuzentzen ixil-ixilik eta zeuri ezer esan gabe (zeuk egiten ez duzun bezala) ibiltzeaz gogaituta ez banizuke irudi itzaleztatua jarri behar zela esango, irudi arruntak jartzen jarraituko zenukela. Hori zer da zure ustez "utzikeria", "akatsa"....? Zu besteei inork garrantzirik ematen ez dizkien akatsak aurpegiratzeko bai oso "zorrotza" zara, baina besteok zeure akatsak ikusi eta eztabaida ekiditeko ixilik egoteaz aspertzen garenean, zeuri zeure akatsen bati buruzko aipamena egiten bazaizu, orduan besteok "zitalak" gara.

- Euskaldunaa (eztabaida) 07:45, 14 azaroa 2016 (UTC)

Kaixo, Euskaldunaa. Asteko artikulu nabarmendua 2016ko ekainetik aldiro akatsak egin ditudala diozu. Akatsa behin bakarrik egin dut, aurreko astean, zuk asteko artikulu nabarmendua ezabatu eta nik beste bat berrezartzean. Neronek zuzendu nuen, zuk eskatuta. Frogatu behar duzu diozuna: ekainetik, aurrekoa kenduta, ez dut ikutu ere egin, artikulu nabarmendua. Beraz, ez da egia nire akatsak ixil-ixilik zuzentzen eta ibili zarela asteko artikulu nabarmenduari dagokionean. Bestalde, nik ez dut esan zu zitala zarenik, baizik eta noizbait zital jokatu duzula: desberdinak dira bi gauzak, eta bigarrena mantentzen dut. Garrantzirik gabeko akatsei buruz, beste nonbaitetik edukia hartzea aipamenik gabe lizentziaren urraketa da, ez putzaren hurrengoa. - --Joxemai; (erantzunak) 09:51, 14 azaroa 2016 (UTC)

Joxemai, ekainetik hona nik jarri ditudan artikuluak kalitatea ez zutela eta zeuk ordez jarri dituzun artikuluetan irudi okerrak jarri dituzu, hori hala da. Nik horiek zuzentzen aritu naizela, baita ere, eta "ez behin bakarrik" zuk diozun moduan, oraintxe frogatuko dizut: duela bi aste {{2016-45 Nabarmendutakoa}} eta duela aste bat {{2016-44 Nabarmendutakoa}} (ikus historialetan). Horrekin lehen esaten nuenara gatoz: zeuk ere akatsak egiten dituzula, eta neu zeuri ezer esan gabe akatsak aldatzen ibiltzen naizela. Zergatik? Zeuk egiten ez duzun moduan, oraingo eztabaidak ekiditzearren.

Ez didazu zitala naizela esan, baina norbaiti zitalkeriz jokatzen ari dela esaten diozunean, zeharka, ez zara zintzoa dela esaten, aurkakoa baizik, horretan ados egongo zara. Zeuk jakingo duzu zertan jokatu dudan "zitalkeriz", hitza bota bai, baina azalpenik eman ez.

"Lizentzia urraketa" egiten dudala diozun artiluak 6 artikulu labur dira: rock progresibo, musika psikodeliko, lambada, bonba zikin, electronicore eta Waylon Smithers, hain zuzen ere, denetan luzeenak ere 10 lerro dituzten artikuluak. Esango al didazu zein "eduki lizentzia urraketa" egin ditzazketen neuk neure eskutik eta informazio arrunt eta orokorra duten ondorengo testu hauek?

"Musika psikodelikoa, batzutan soilik psikodelia deitua, kultura psikodelikoaren eraginpean dauden musika estilo zabala barne hartzen duen generoa da, maiz droga psikodelikoen eraginpeko bizipena erraplikatu edo goraipatzen saiatzen da. 1960ko hamarkadaren erdialdera AEBetako eta Erresuma Batuko folk rock eta blues rock taldeek sortu zuten.", "Waylon Smithers, Smithers jauna edota Smithers The Simpsons marrazki bizidun telesaileko fikziozko pertsonaia bat da. Zentral nuklearreko jabea den Montgomery Burns jaunaren laguntzaile pertsonal eta morroi leiala da." edota "Rock progresiboa (prog rock edota prog bezala laburtua ere) rock musikaren azpigenero bat da. 1960ko hamarkadaren amaieraldera Erresuma Batuan eta AEBetan rock psikodelikotik eratorrita sortu eta 1970eko hamarkadaren erdialdera bere urrezko aroa bizi izan zuen."

Ikusten denez, oso informazio espezializatu eta teknikoa, inork gutxi dakiena. Zeuk gaia aurkezten duzun moduan Larousse entziklopediaren testu osoak kopiatu ditudala dirudi, eta hori ez da horrela. Neuk beste Wikipedietan irakurri eta nire hitzekin jarritako lerro eskasetako artikulu laburrak dira, hortaz zuk diozun "eduki lizentzia urraketa" gezurra da, ez baita liburu edo entziklopedia edo lizentziadun materialetaik ateratako informazioa. Eta gainera atzoko mezuan jarri zenidana pastelaren ginda: "Eta kontuan hartu ez garela zure atzetik denbora guztian ibiliko, hemen nahiko esperientzia duzu eta.".

-Euskaldunaa (eztabaida) 12:44, 14 azaroa 2016 (UTC)

Kaixo, Euskaldunaa. Bale, bat ez baizik eta bi akats egin ditut. Baina aitortu egin ditut. Zuri gauzak nola egin behar diren esaten zaizu eta ez duzu kasurik egiten. Zurearekin jarraitzen duzu. Bi lerro kopiatzea lizentzia urraketa den ala ez ez dagokizu zuri, baizik eta eduki horiek egin dituenari. Hitzez hitz itzuli dituzu, ez zure hitzekin diozun bezala, eta egileak salaketa jarri dezake horregatik. Harluxet hiztegiak berak, bere definizio laburrekin, RAE hiztegiak, eta abarrek eskubideak atxikitzen dituzte, batzuetan ez bi edo hamar lerroko, baizik eta sei hitzetako definizioekin. Egiten duzuna lizentzia urraketa da, eta kitto. Nolanahi ere, gauzak nola egin behar diren esaten zaizu, eta ez duzu kasurik egiten, zuk baino esperientzia txikiagoa duten beste lankide batzuek ez bezala. Eta zital jokatzeari buruz, galdetu zure kontzientziari, hark lehenago esan zizun nik baino. - --Joxemai; (erantzunak) 13:05, 14 azaroa 2016 (UTC)

Nik artikulu horiek ez ditut inondik kopiatu, hori gezurra da, beste Wikipediatik irakurri eta neure hitzez sortu eta idatziak dira. Bestela, esaidazu "nondik" kopiatuak diren: artikulu guztietan "gaztelaniazko" Wikipediatik kopiatuak direlako txantiloia jartzen ari zara, aldiz ingelesezko eta galizierazko Wikipediako artikuluak irakurri ondoren neure hitzez moldatuak izan dira: adibidez, Zerrenda honetatik. Galizierazko artikuluek adibidez batek ere ez du zuk diozun "edukien lizentzia txantiloirik", Wikipediako edukiak lizentzia librekoak baidira. Hortik atera kontuak, zeure "sinisgarritasunaz", neuri ezer galdetu gabe jada "gaztelaniazko Wikipediatik kopiatu" ditudalako asmakuntza atera duzula.

Ikus adibideak: Garage punk (galizieraz), Garage punk (euskaraz), electronicore (galizieraz), electronicore (euskaraz), eta abar.

Bestelakoan, aipatzen dituzun, "kontzientziarena" eta bestelako zeure umekeriak... zorionak eman beharrean nago, atzotik gaur arte paperak nola galdu eta administrari bat zer izan behar ez den ongi erakusten ari baidiguzu. Hortaz, hemendik aurrera zurekin dudan tratua akitu dut. Aio. -Euskaldunaa (eztabaida) 13:22, 14 azaroa 2016 (UTC)

Barkatuko didazue eztabaida honetan sartzen banaiz, baina irakurri ditudan esaldi batzuk ezin dira onartu Wikipediako lankideen arteko harremanean: Zeure jarrera eta zeu lotsagarriak zarete, zorionak modu ironikoan ematea... eta abar. Lan kolektibo batean ezin da besteekin harreman akitu. Administratzailearen funtzioa denon artean adostu diren arauak betearaztea da, ez beste, eta hori da hain justu Joxemaik egiten saiatzen dena. Euskaldunaa, gaiaren gainean erantzun mesedez (egiten duzuna itzulpena den ala ez; arauak betetzen ote diren eta abar), argudioak eman, eta mesedez, zuzendu idatzi dituzun hitz poloto horiek; beroaldian ulertzen dira, baina ez dira ez justuak ez onargarria.-Xabier Cañas (eztabaida) 14:56, 14 azaroa 2016 (UTC)
Joxemaik kargu hartu dizu, Euskaldunaa, eta arrazoia garbi agertu du: erabilitako testuaren iturria aipatu egin behar da, iturri hori Wikipedia denean. Izan ere, iturria aipatzea da Wikipediako edozein testu baliatzeko baldintza bakarra. Artikulu guztien oinean argi jartzen du (letra lodi eta etzanarekin nabarmenduko dut): «Testua Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziari jarraituz erabil daiteke». Iturria aitortzen ez baduzu, artikulua ez dago ongi egina.
Iturriaren aitortza egiteko, hainbat bide daude. Txukunena, Joxemaik esandakoa da. Hala ere, korapilatsuegia egiten bazaizu, aski duzu artikulua sortzeko edizioan (edo hor ahazten bazaizu, bigarrenen edo hirugarren edizio batean) laburpeneko eremuan aipatzea, adibidez: «Galizierazko Wikipediako "Rock progresivo" artikuluan oinarrituta sortua».
Horrela, artikuluaren historian iturria gordeta geratuko da, eta kito arazoa. Baina sistematikoki jabetza intelektualaren eskubideak urratzen jarraitzea ez da onargarria. Errespetatu arau hori, mesedez, eta ez gaiztotu wikipedia honetako lan giroa. --Xabier Armendaritz   2016-11-14, 15:31 (UTC)

Nik zeuek bezala, eztabaida honetatik kanpo gelditu eta ez nuke inoren alde egingo: maiz otzanena dirudienak, gero atzetik azpijokoan ari zaizuena baita. Hori badaki norbaiten "kontzientziak".

Ez nago besteen atzetik trikimailuetan eta aurretik bere burua zurituz dabilen norbaitek ahobetekerian niri "zitalki jokatu" dudalako "lezioak" edota norberaren kontzientzia bezalako atal pertsonalean sartzen den "zital jokatzeari buruz, galdetu zure kontzientziari, hark lehenago esan zizun nik baino" bezalako esaldiak inolaz ere onartzeko prest: akaso, WIKILIBURUEN lantegian jada finkatua zegoen liburukien komisioaren kopurua bere nahiera aldatuarazteko helburuz Euskal Wikipedialarien Elkartearengana edonork egingo lukeen bezala eskaera bat zuzenean eta zintzoki zuzendu ordez ezkutuan hariak mugitu asmoz elkarteko kidea ez naizenez aurrez nire babes eskean etorri zen baten-batek, hain "zintzoki jokatu" izanaz, "bere kontzientziari galdegiten" lehenbizikoa izan beharko lukeelako, jakin nahiko nuke haren erantzuna, honela benetan nor den nor, eta nork "zitalki jokatu" duen azaleratuko litzateke. Orduan bai, "Elkartearen inguruko muntaia gustatu ez" eta baja eman ondoren, ni ere elkarteko kidea ez naizenez berak nahi zuen kuota kopurua onartzeko nire babesaren beharra baitzuen. Bestalde, EUSKARAren alde lankide xume eta apal gisa lan egiteko sartu nintzen hona, ez administrari izateko merituen bila, ezta botere piska bat bereganatu duela eta jainkotu den norbaitek artikulu bat sortzen dudan aldiro oztopoak jarri eta gogaitu nazan. Euskarazko Wikipediatik behin betiko nire lankidetza eteten dut. Kontzientzia garbi eta lasai asko, euskararen alde lan ona egin izana eta gauzak argi eta garbi esanaren duintasun eta satiskazioaz. Hortaz, gaur lankide bat galdu duzue. Aio. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:45, 14 azaroa 2016 (UTC)

Aupa, arratsaldeon. Euskaldunaak esan duen moduan nik ez dut inoren ez alde ez aurka egingo. Egitekotan bai Euskaldunaa eta baita Joxemairen alde hitz egingo nuke zalantzarik gabe, biak direlako wikipedia honetako langile on, fin-finak eta nekaezinak.

Baina nik gauza baten aurka hitz egin nahi dut: Idazteko erak, edo beste era batean esanda gauzak esateko formak. Berdina esan ahal da edo behintzat antzekoa esan ahal da beste era batean idatzita. Ziuraski neska edo emakumeen falta sumatzen da idazteko eran eta gauzak esateko eran Euskal Wikipedi honetan. Zer egingo diogu ba! Osasuna, Euskaldunaa eta Joxemai. -Oraina (eztabaida) 16:55, 14 azaroa 2016 (UTC)

Bakea egiteko modurik, Euskalduna, Joxemai (eta luzapenez Xabier Armendaritz eta Xabier Cañas)? Ni mediazioa egiteko prest. -Theklan ·   ·   19:57, 15 azaroa 2016 (UTC)

Aspaldi honetan hona arrimatzeko betarik gabe ibili naiz... eta izutu naiz gaurkoan... Emakume gutxi omen da Wikipedian, baina... gizonezkoak ere ez dira asko eta denok gara preziatuak. Pena handia hartzen dut betiko lankide baten falta sumatzen dudanean... eta ez dut Oraina lankideak esaten duen emakumeren baten hitz egiteko erak ekar dezakeen balizko bakean sinesten... Emakumeok ere badakigu ondo zital eta maltzurrak izaten!... Baina... badaezpada ere... hemen nire hitzak. Yiyossss! Gauza handi bat egiten ari gara denon artean. DENONTZAT! Nik, normalean, gaizki idazten dut, akats berberak errepikatzen ditut behin eta berriro eta... yalosientooooo!, baina lasai nago, lankide batek zuzenduko nauelako. Nik nire ahalegina egin dut eta hark berea. Dena denontzat! Halako batean, konturatzen naiz gaizki egindakoaz eta, halako batean, porelmismoprezio, zuzentzen hasten naiz... eta, bestela, zuzendu gabe geratuko da..., baina -kreida ella!- zerbait aportatzen dudan ustean nago. Eta zuek ere gauza bera pentsatu beharko zenukete. Estimatu beharko zenukete nork bere lan propioa eta baita bere ondoan lanean ari denarena ere... Eta apologia guzti honen ondoren, a las andadas nator berriro: pena handia hartzen dut betiko lankide baten falta sumatzen dudanean... Berriro ere hemen ikustea espero dut, euskaldunok nahikoa arerio badugu-eta, gure artean muturjoka ibili gabe. Larga vida al rock&roll!!-Koro (eztabaida) 18:31, 18 azaroa 2016 (UTC)
Axaletik jarraitu dut hau, eta ez nuke gauza astunagoa egin nahi. Joxemairen kexuari dagokienez, ez dut bere WPko jarduna edo Euskaldunaarena osoki ezagutzen noski, baina arauak daudelako, norbaiti gauza batez ohartarazten bazaio, ez dut uste haren atzetik ibili behar denik zerbait bete dezan, eta kasu honetan, Nabarmendutako artikuluaz ari naiz. Gabon -Iñaki LL (eztabaida) 21:59, 18 azaroa 2016 (UTC)

Bozketa formalerako deialdia aldatu

Kaixo Joxemai, zer moduz? Bozketa formal bat da martxan eta artikuluen egiturari dagokio. Ona izango litzateke albait jende gehienak parte hartzea. Gaiari buruzko komentarioak hemen eta, bozkatzeko, hemen. Ondo segi, eskerrik asko -Iñaki LL (eztabaida) 14:54, 25 azaroa 2016 (UTC)

Request aldatu

Hello.

Could you create the article of the prominent Turkish-Jewish economist Dani Rodrik in Basque Wikipedia?

Thank you.


Nola aitortu Berria-k artikulu batzuk CC-BY-SA lizentzia ? aldatu

Kaixo, zer sinatu beharko luke eta zer idatzi beharko luke Berria-k bere artikulu batzuk erabil daitezkeela Wikipedian. Honelako zerbait?

Berria egunkariko zuzendari moduan, eta honako hiru artikulu hauen egile eskubideen jabe moduan, artikuluen testua Wikipedian CC-BY-SA Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin erabiltzeko baimena ematen dut, hau da, egilea nor den aipatuta, zabaltzekotan lizentzia honekin berarekin egin beharko da, eta erabilera komertziala ez da baztertzen. -Ksarasola (eztabaida) 11:47, 24 apirila 2017 (UTC)
Horrelako zerbaitekin nahikoa, nik uste. - --Joxemai; (erantzunak) 07:48, 24 apirila 2017 (UTC)
Eskerrik asko, Barkatu. lehengo galdera sinatu gabe joan zaidalako. Zuzendu dut -Ksarasola (eztabaida) 11:47, 24 apirila 2017 (UTC)
Azken galdera, Josemai. Hitzez baimena konfirmatu didate. Zer egin behar dute orain? Paperean sinatu eta nora bidali? Wikipedian kontu bat sortu eta artikuluaren eztabaidan jarri testu hori? -Ksarasola (eztabaida) 14:37, 25 apirila 2017 (UTC)

Egokiena, nire iritziz, haiek agiri bat bidali (logoarekin, zigiluarekin eta sinadurarekin) eta eztabaida orrian txertatzea lizateke, Commons-era igo eta gero. Baina horrela kontraesana sortuko litzateke Berria webgunean jartzen duenaren eta agiriak dioenaren artean, baina hala ere agiriarekin soilik nik enuke oztoporik jarriko. Beste aukera bat online artikulu horietan lizentzia aldatzea litzateke - --Joxemai; (erantzunak) 15:04, 25 apirila 2017 (UTC)

Berria egunkaritik bidali dute agiri bat hiru artikulu horiei CC-BY-SA lizentzia emateko. Horrekin nahikoa izango dela uste dut. Artikularen eztabaidan ere badago (Eztabaida:Bakearen_artisauak) -Ksarasola (eztabaida) 07:34, 3 maiatza 2017 (UTC)

 
Berria egunkariak bere hiru artikuluri CC-BY-SA lizentzia emateko idatzitako agiria

Translating Ibero-America is back! Come and join us :) aldatu

Hi!

Iberocoop has launched a translating contest to improve the content in other Wikipedia related to Ibero-American Culture.

We would love to have you on board :)

Please find the contest here

Hugs!--Anna Torres (WMAR) (eztabaida) 00:38, 12 ekaina 2017 (UTC)

Kontsulta aldatu

Kaixo, Joxemai. Gaztelaniazko Wikipedia orrialdean hainbat aldiz erabiltzen da "Anexo" formatua zenbait artikuluren inguruan informazio gehiago emateko (adibidez, Anexo:Episodios de La que se avecina orrialdean telesail horretako atalen informazio guztia aurki dezakegu). Euskal Wikipedian "Anexo" bat nahi dut sortu, baina... Euskarazko Wikipedian erabiltzen al da "Anexo" delakoa? Horrela bada, nola da euskaraz? Eskerrik asko, aldez aurretik. Edizioak ·   17:32; 05 abuztua 2017

Joxemairen omenez aldatu

Bertsoaren doinuaː Exkixu, "Lokal txiki batetan"

Joxemai wikipedian

zen txit ezaguna

Muxutruk lan eginez

ez zen diruduna.

Milaka gauza idatzi

gizon sentzuduna.

Ezkontzaren ondorioz

bekoki iluna.

Bi mila laukua

seigarren postua,

euskalduntasuna,

seriotasuna.

Niretzat gutxienez

da txapelduna

ta opa diot zinez

zoriontasuna.



Doinuaː Xalbadorren "Anai-arrebok ez otoi pentsa"

Hamengo batek esan ei eban

bera zala lar zantarra.

Gauzak aurrez aurre esan baña

ez ete zan ba makarra.

Irmo ta zorrotz,

gizon azkarra,

bihotzian eukan garra.

Neuk poztasuna opa deutzut ta

osasuna barra-barra.

-Oraina (eztabaida) 13:08, 7 urtarrila 2018 (UTC)

Translation request aldatu

Hello.

Can you translate and upload the article es:Observatorio Astrofísico de Şamaxı/en:Shamakhi Astrophysical Observatory in Basque Wikipedia?

Yours sincerely, Multituberculata (eztabaida) 19:52, 9 abuztua 2021 (CEST)Reply

 

You have been a medical translators within Wikipedia. We have recently relaunched our efforts and invite you to join the new process. Let me know if you have questions. Best Doc James (talk · contribs · email) 12:34, 6 August 2023 (UTC)