Ongi etorri, Aihotz, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Gainkategorizazioa

aldatu

Kaixo, Aihotz! Gauzatxo bat: ez da komeni gainkategorizatzea ere. Alegia, GAC enpresari buruzko artikulua "Eibarko enpresak" kategorian baldin badago, orduan ez da beharrezkoa "Euskal Herriko enpresak" kategorian ere sartzea, zeren eta "Eibarko enpresak" kategoria ja badago "Euskal Herriko enpresak" kategoriaren barnean. Ondo segi, eta galdetu lasai.--Unai (esan) 10:53, 16 ekaina 2013 (UTC)

Kategorien sorrera (eta beste)

aldatu

Kaixo, Aihotz!

"Anarkismoa Euskal Herrian" izeneko kategoria sortzeko, ezkerreko "bilatu" laukitxoaren barnean idatzi ezazu Kategoria:Anarkismoa Euskal Herrian, sakatu "joan", eta, ondoren, sakatu gorriz agertuko zaizun "Kategoria:Anarkismoa Euskal Herrian" gainean. Ondoren agertuko zaizun orrialde zurian goiko kategoria(k) sartu (kasu honetan, nik [[Kategoria:Anarkismoa]] jarriko nuke).

Beste kontuei buruz, ahal dudanean saiatuko naiz, lanez gainezka nabil eta. Ondo segi! --Unai (esan) 09:59, 2 urtarrila 2014 (UTC)

Inauteriei buruzko eskaera

aldatu

Azken aste eta egunotan bisita asko izan dira artikulu horietan, seguru asko ikastetxeetan horri buruzko lanak egin behar dituztelako. Orain, ospatzeko garaia da eta egun hauetan bisita kopurua murriztu egingo da. Beraz, dagoeneko ez dago presarik, olatua pasa baita, baina zure eskaera jaso eta hurrengo egunetan egingo dut baten bat. Mila esker zuri interesagatik eta laguntzeagatik. - --Joxemai; (erantzunak) 17:13, 1 martxoa 2014 (UTC)

Udal hauteskundeak

aldatu

Aupa Aihotz, udal hauteskundeen emaitzak txertatzeko badago txantiloi bat, horrela ez duzu taula osorik sortu beharko, Urduña artikuluan egin duzun bezala. Gero arte.--Assar; (erantzun hemen) 18:40, 5 apirila 2014 (UTC)

Bilboko eraikinak

aldatu

Kaixo Aihotz. Eraikin txantiloi hau sartu beharra daukazu:

{{eraikin infotaula
| izena = 
| irudia = 
| irudi-oina = 
| herria = 
| helbidea =
| herrialdea = ISO kodea
| lekua = Herrialdearena ez den mapa bat jartzeko
| lurraldea =
| dn =
| mn =
| sn =
| de =
| me = 
| se =
| garaia =
| garaiera =
| solairuak =
| arkitektoa =
| eraikitzailea =
| egitura ingeneritza =
| amaiera =
| jabea =
| webgunea =
}}

Adibidea Txantiloi:eraikin infotaulan ikusgai daukazu.

Nahi izan ezkero, datu guztiak sartzeko ez badauzkazu kendu ditzazkezu (garaia, garaiera, solairuak, etab...) txantiloiak berdin funzionatuko baitu. Koordenatuak sartzeko Google Earth programa erabiltzen dut, adibidez: Bilbo hiri topatu eta ondoren guk nahi dugun eraikina non dagoentopatu edota non dagoen ez badakigu interneten zein helbide edo kaletan dagoen jakin eta Google Eartheko bilaketan topatzen saiatu, eraikina non dagoen topatu ondoren Google Earth programaren eskuineko behealdean zein koordenatuetan dagoen azalduko da, koordenatu horiek txantiloiaren zati honetan sartzea besterik ez dago, adibide gisa:

Ahiotz
Kokapena
{{eraikin infotaula
| izena = Ahiotz
| lekua = Bilbo erdigunea
| dn = 43
| mn = 16
| sn = 03
| de = 2
| me = 56
| se = 19
}}

Adibidez, "lekua" atalean nahi dugun lekuaren maparen izen sartu behar da, mapa horiek aurretik guk sortu ditugu, hortaz Bilbo, Donostia (Donostia erdigunea), Iruñea (Iruñea errdigunea), Gasteiz (Gasteiz erdigunea), Baiona (Baiona erdigunea), Maule (Maule), Donibane Garazi (Donibane Garazi) hirienak badaude. bilboren kasuan bi mapa erabil ditzazkezu: bilbo erdigunea hiriaren erdigunea agertzen dena eta Bilbo Bilboren inguruak ere agertzen direnak. "kokapena" atalean beti "kokapenmapa" hitza joan beharra du, mapa aktibatzen baitu. Bestalde, eskerrik asko Bilboko eraikinen artikuluak sortzeagatik, nik ere eraikin eta plaza batzuen artikuluak sortu berri dut, Euskadi plaza kasu, giputxia naizenez bilbotar batek zeine eraikinen artikuluak sortu behar diren hobekiago jakingo du. Horretarako orrialde hau lagungarri suertatu liteke. Zeure zalantzak argitzea espero dut. Zalantza gehiago izan ezkero, galdetu lasai, Aio. -Euskaldunaa (eztabaida) 00:09, 9 iraila 2014 (UTC)

Udal hauteskundeak 2

aldatu

Egunon Aihotz, udal hauteskundeen txantiloia erabiltzen duzunean, kontuan hartu alderdi politiko bakoitzari kolore bat dagokiola: adib. PPren kolorea urdina da, PSOErena gorria, Bildurena berde argia, etab. Hurrengo arte!--Assar; (erantzun hemen) 06:18, 11 iraila 2014 (UTC)

Ba nik zuriz uzten ditut alderdi nagusiak ez direnak, baina tira, beste koloreren bat erabili nahi baduzu, nire partetik ez daukat arazorik, estetikoki ongi geratzen bada.--Assar; (erantzun hemen) 16:21, 12 iraila 2014 (UTC)

Dorretxeak

aldatu

Esskerrik asko zorionengatik. Lehengoa asteburuan Mutriku-Saturraran-Ondarroa arteko ibilaldi laburra egin nuen, hortik aste honetan Mutrikun ikusitako jauregien, dorretxeen eta futbol zelaiaren artikuluak sortzea, baina ez naiz Gipuzkoako jauregi eta dorretxe guztien artikulua osatu nahian hori sekulako lan erraldoia baita, horren adibide Gipuzkoako kultura ondasunak artikuluan agertzen direnak, eta ziur bertan sailkatu gabeko gehiago ere badaudela. Zeure kasuan Bizkaikoak egin nahi dituzunez, Bizkaiko kultura ondasunak artikulua baliagarria litzaizuke. Ongi bizi. -Euskaldunaa (eztabaida) 19:34, 24 urria 2014 (UTC)

Rap musika taldeak

aldatu

Iepa! Kategoria berria egin eta zaharrari {{ezabatu}} jarrita ezabatuko du administratzaileren batek -Theklan ·   ·   16:04, 31 abendua 2014 (UTC)

Artikulu bikoiztuak

aldatu

Batu egin beharko dira, bai. Eskerrik asko abisuarengatik. --Xabier Armendaritz   2015-12-23, 11:09 (UTC)

Udalerriak

aldatu

Kaixo Aihotz, norbaitek aspaldi udalerrietarako eredu bat sortu zuen, kontuan izan eredu hori jarraitu beharko genukeela Euskal Herriko udalerriak moldatzean. Adibidez, "Iruditegia" atalaren ordez, "Argazkien galeria" dago hor zehaztuta.--Assar; (erantzun hemen) 06:42, 26 urtarrila 2016 (UTC)

Futbol gaeliko artikuluko infotaula

aldatu

  Egina - Aurreko infotaula ezabatu dut, 2009an Euskarazko Wikipedian hasiberria nintzen garaian sortu nuen eta akatsa izan ala ez, ez zen egokia. NBA, NHL, NFL eta MLB artikuluetako infotaularengatik ordezkatu dut. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 21:11, 4 otsaila 2016 (UTC)

Arabako euskara ala Arabako euskalkia?

aldatu

Gai korapilatsua da, eta Arabako euskararen ezaugarriak kontuan hartuta Mendebaleko euskararen barruan sailkatzekoa da, bai. Arabako euskararen azpieuskalki kopuruari dagokionez, kontuan izan behar da euskalkien eta azpieuskalkien zerrendan euskara horri buruz jaso dudan sailkapena une jakin bateko argazkia dela, hau da, euskarak Araban hedadura zabala zuen azken garaikoa (XVIII. mendearen inguruan). Dudarik gabe, euskara horrek historian zehar hainbat banaketa izango zituen: dialektologiaren ikuspegi zorrotzena erabiliz, Arabako euskara azpieuskalki multzotzat, hizkera multzotzat, euskalkitzat... sailkatu beharko litzateke, historiako zein une hartzen dugun.

Baina, azken batean, Euskaltzaindiak esana du Arabako euskara eta Arabako euskalkia direla euskara batuan erabili beharreko izenak; eta gai hori lantzen duen artikulua ez da dialektologiako lan bat, baizik eta erabilera zabaleko entziklopediako artikulu bat. Beraz, egokiagoa dirudi izenburutzat izenik zabalena erabiltzea (Arabako euskara, izan ere, euskalki bat edo batzuk, azpieuskalki bat edo batzuk, hizkera bat edo batzuk... izan daiteke), eta definizioan ere euskalki zentzu zabalenean erabiltzea (euskararen aldaera geografiko bat, alegia).

Euskalkien eta azpieuskalkien zerrenda, berriz, dialektologia hutseko lana da, eta hor zorrotzago jokatu dut, albait bereizketa zehatzena eginez. --Xabier Armendaritz   2016-02-09, 19:24 (UTC)

Gaia berez aski korapilatsua da, baina uste dut «Arabako euskara» artikuluaren sarrera bera argigarri samarra dela. Ez dut uste askoz gehiago sinplifika daitekeenik hain gai korapilatsua (esan bezala, une jakin bateko ikuspegi dialektologikoa eta ikuspegi diakronikoa ere bateratu behar baitira) --Xabier Armendaritz   2016-02-09, 19:32 (UTC)
Urkabustaiz, Zuia, Zigoitia aldeko euskara sartuta dago «Arabako euskara» artikuluan (ikus artikulu horretako lehenengo mapan 1 zenbakia duen eremua), Aiaraldekoa da kanpoan geratu den bakarra. Koldo Zuazok ez du kontuan hartu Aiaraldeko euskara Arabako euskaraz mintzatzean.
Hala ere, gehiegi ere ez nau harritzen: Aiaraldeak Bizkairantz ditu harreman gehienak, eta dialektologiaren ikuspegitik Arabakoa ez, baizik Bizkaiko eskualdea dela jo daiteke.
Dialektologoren batek Aiaraldeko euskararen eta Arabako euskararen arteko harremana lantzen badu, jakina, artikuluan aipatzekoa litzateke, baina gainerakoan ez nuke ezer aipatuko, oraintxe oso-osorik dagoelako adituen lanean ondo oinarrituta. --Xabier Armendaritz   2016-02-09, 19:41 (UTC)

Foruzaletasuna

aldatu

Kaixo, Ahiotz. Lehenik eta behin eskerrik asko zorionengatik eta zure hitzengatik. Bigarrenik, zurekin bat nator Euskal Foruek geure herrialdean izan duten garrantzia dela eta Euskal Foruak edota Foruzaletasuna bezalako artikulu luze eta sakonak izan beharko genituzkela bai iraganean ez bezala aurten, eta ziurrenik etorkizunean ez dut geure Euskarazko Wikipedia den zaletasun honetan aritzeko lenen bezainbesteko astiril izango: nire aurtengo lankidetza Iruñea eta Iruñerriari buruzko artikuluak sortzea, AEBko Kau Liga Nagusien (Saskibaloikoa, Izotz Hockeykoa, Amerikar Futbolaren eta Beisbolekoa) talde eta estadioen artikuluak sortzea, eta filmeen artikuluak sortzea izango da. Bestalde,nire iritziz Foruzaletasuna ideologia bat bazen eta bada, bere barnean karlistez gain hainbat euskal liberal egon baiziren (Muñagorri kasu), eta euskal abertzaletasunaren hastapenean ezinbesteko garrantzia izan zuen, baina baita Nafarroako espainiar nazionalismoaren hastapenean ere, zehazki lurralde horretan foruzaleak bitan banatu baiziren: abertzaleak eta "nabarristak" (Nafarroa Garaiko eskuin-eskuin muturreko espainiar nazionalistak). Hain zuzen ere, Euskal Foruen edota Foruzaketasuna gaur egun oraindik puri-purian dagown auzia da Nafarroan. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:24, 23 otsaila 2016 (UTC)

Bi izenburu aldatzea

aldatu

Aupa Aihotz:

"Adolf Hitlerren botererako igoera" eta "Jakinaraziko Patua" tituluak aldatu ahal dituzu beraien eztabaida orrietan agertzen den moduan? Nik ez dakit zelan egiten den. Mila esker. -Oraina (eztabaida) 17:42, 1 martxoa 2016 (UTC)

Orrien izenburua aldatzea

aldatu

  Egina. Beste egun batean zeuk egin nahi baduzu, hemen dituzu azalpenak. Eutsi goiari. --Xabier Armendaritz   2016-03-01, 18:47 (UTC)

Nafarroako Erresumako Aldundia eta Nafarroako Diputazioa

aldatu

Epa! Bai, erakunde bera dela ematen du. Nahi baduzu, batu biak!. Ondo izan.--Marklar (eztabaida) 18:00, 9 martxoa 2016 (UTC)

Muxikaren kokapena Bizkaiko mapan

aldatu

Bai noski, aldatuko dut. Hurrengorako, begiratu Wikidatan aldatu behar dela, Muxikaren kasurako hemen.--Assar; (erantzun hemen) 16:09, 8 apirila 2016 (UTC)

Miguel de Unamuno BHI eta Merkataritza Eskola

aldatu

Gabon (edo egunon), Aihotz. Ongi, zeu bilbotarra zarenez jakinaren gainean zaude. Interneten institutuan eta merkataritza eskola erakunde ezberdinak zirela ikusi nuen baina biak eraikin berdinean zeudela uste nuenez, eta beste artikulu bat ez sortzeagatik, biak atikulu bakarrean jartzea pentsatu nuen. Hortaz, nahi dituzun aldaketak edota merkataritza eskolarentzako beste artikulu berri bat sortu nahi izan ezkero, lasai egin, aurrekoan esan nizun bezala nire Bilboko ezagutza oso gainekoa denez, zeuk esandakoak balio baitu. Bestalakoan, eskerrik asko zoriontzeagatik, ea euskal hiriburuak ahal den gehien euskaraz wikipediatzen ditugun, adibidez, katalanezko Wikipediak Bartzelona hiria duen gisa. Ondo izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 00:24, 19 apirila 2016 (UTC)

Ipar Euskal Herriko udalerrietako euskaldunen ehunekoak

aldatu

Kaixo, Aihotz. Infotauletan udalerri bakoitzeko euskaldunen ehunekoa txertatzeaz Xabier Cañas arduratu zen, Txokoan aipatu zenez behintzat. Udalbiltzaren datuak erabili omen zituen. Udalbiltza iturritzat erabiltzearen arrazoia da Euskal Herri osoko udalerri guztien datu eguneratu samarrak ematen dituztela. Udalerri guztien informazioa ematen duen iturri eguneratuagoren bat izanez gero, aldatuko genuke.

Beraz, infotaulako datua da eguneratuena. Tamalez, Ipar Euskal Herrian bat-bateko galera gertatzen ari da, bai (immigrazioaren eta euskaldunago ziren zaharrak hiltzearen ondorioz, batik bat), eta artikuluetan aipatzen diren kopuruak, duela ez hainbeste urtekoak, erabat zaharkituta geratu dira.

Ahal izanez gero, onena informazioa osatzea litzateke (adibidez: «halako urtetan, Biriatuko biztanleen % 47 ziren euskaldunak; 2010ean, berriz, % 8,55»). Baina datu zaharrenaren urtea ez dakigunez, datu eguneratua jartzea izango da errazena, urtea eta guzti, «Biriatu» artikuluan oraintxe egin dudan antzera. --Xabier Armendaritz   2016-04-19, 11:47 (UTC)

Mugitu beharreko kategoriak

aldatu

Kaixo, Aihotz. Artikuluak kategorizatzen lan bikaina egiten duzunez, laguntza eske natorkizu. Ikusi dut zuzendu beharreko bi kategoria genituela: «Kategoria:Lehen Gerra Karlistaren militarrak» eta «Kategoria:Hirugarren Karlistaldiaren militarrak». Biek zuten gramatikako akats bat (hor ez da egokia -ren atzizkia; -ko da erabili beharrekoa), eta bietako batek bakarrik erabiltzen zuen Euskaltzaindiak euskara baturako onartu duen Karlistaldia izena.

Kategoria horien izenak zuzendu ditut (orain «Kategoria:Lehen Karlistaldiko militarrak» eta «Kategoria:Hirugarren Karlistaldiaren militarrak» izenak dituzte), atzean birzuzenketa orria utzita.

Hala ere, lan handi bat dago egiteko: izen akastuneko kategoria zahar horietan dauden orri guztiak kategoria berrietara ekarri behar dira. Egin zenezake lan hori?

Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2016-10-08, 15:43 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan

aldatu
eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)

Asteko irudi nabarmendua

aldatu

Kaixo Aihotz! Kontxako hori datorren asteko nabarmenduan sartuko nuke zuzenean ({{2017-36 argazkia}}), nahiko adostasun baitago iritzietan, eta aste honetarako, Kontxakoa kenduta bozka gehien jaso duenak. Eskerrik asko egiten duzun lanagatik!-Xabier Cañas (eztabaida) 00:39, 28 abuztua 2017 (UTC)

WikiLovesMonuments

aldatu

Kaixo Aihotz! Jakin ezazu hilabete osoan zehar Wikipedia:WikiLovesMonuments 2017 lehiaketa irekita dagoela, ondareari buruzko artikuluak hobetzeko asmoz. Ni Bizkaiko Zubiarekin ari naiz, eta gero egindako lana kontabilizatuko dut. -Theklan ·   ·   00:13, 2 iraila 2017 (UTC)

Bizkaiko Zubiko argazki baten data

aldatu

Aihotz... bingo! Duda berdinarekin nengoen, Areetako etxea ez zitzaidan garaikoa iruditzen. Argazkia ikusi dut dokumentu batean eta ez zuen aipatzen noizkoa zen, baina "eraikuntza" atalean zegoenez... dagokion atalean jarriko dut. -Theklan ·   ·   22:01, 3 iraila 2017 (UTC)

Bai, ni ere flipatuta geratu naiz obra horrekin Aihotz. Erreferentziatan jarri dut nondik atera den, eta badago hortik blogen bat gaia aipatuz. Agian etorkizunerako ikerketa bat izan daiteke, artikulu polita osa liteke. -Theklan ·   ·   22:12, 3 iraila 2017 (UTC)
Oso interesgarria pasa didazun lotura. Bide batez... animatu eta parte hartu edizio lehiaketan! -Theklan ·   ·   09:25, 4 iraila 2017 (UTC)

Dorretxeen izenen inguruan

aldatu

Kaixo, Aihotz! Nahiago nuke aditua banintz, baina gai horien zalea besterik ez nauzu. Erdarazko izeneko torre de horretan dagoen de horrek hainbat esanahi izaten ditu, eta esanahia bilatu behar izaten da euskal baliokiderik egokiena aurkitzeko. Arabako dorreen izendegia azterketa sakonen ondorioz dago normalizatua (Arabako Aldundiaren Euskara Zerbitzutik aspaldi sakon aztertu baitzituzten kasu guztiak) aski normalizatuta dago, eta, segur aski xehetasunen bat hobetzeko modukoa izango duen arren, eredutzat erabil liteke:

Espero dut ohar hauek baliagarri izango zaizkizula. Dena dela, baliteke Bizkaiko Aldundiko nor edo nork gai hori dagoeneko jorratua izatea... --Xabier Armendaritz   2017-09-12, 11:14 (UTC)

Aurreko oharra idatzi nuenez geroztik jakin dut Arabako izendegi hori hain sakon-sakon ere ez dagoela normalizatuta, baina tira, txukun samarra delakoan nago. Dena dela, arrazoi osoa duzu: oikonimoak (etxeen eta bestelako eraikinen izenak) buruhaustez beteriko arloa dira normalizazioari dagokionez. Kasu bakoitza sakon aztertu behar izaten da forma egokiena zein den erabakitzeko, eta bereziki lan neketsua izaten da euskara bizirik gorde duten tokietan, egungo euskara bizian eta mendez mendeko dokumentuetan hainbat forma aurkitzea ohikoa izaten baita... Zein hartu egungo euskara estandarrerako? Ez da erraza izaten.
Horrelakoetan, nik Interneteko eta papereko dokumentu ahalik eta fidagarrienetan aurkitzen ditudan formetatik txukunena aukeratzen dut (goian adierazi ditudan irizpideak kontuan hartuta). Oxirandoko dorrea oikonimoaren kasuan, forma horixe hartuko nuke nik. Iturri fidagarrienetan hori ageri da (EAEko aldizkari ofiziala, Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunea...) eta gainera susmoa dut dorrea eta jauregia dauden inguruaren izena ote den... (ikus Oxirandoko zubia).
Esan bezala, ez da gai erraza; dokumentu zaharrak irakurtzen eta bertako euskaldunik zaharrenak elkarrizketatzen (edo, are hobeto, lehenago egin dizkieten elkarrizketak aztertzen, halako elkarrizketarik egin bada) jakintza arlo horretako jende ikasien ikerketa ordu ugari eskatzen dituen lana da oikonimo egokienak aurkitzea. Pixkanaka adituek lan hori guztia egingo dutelakoan nago, eta haien lanaren emaitza gisa etorriko zaizkigula formarik egokienak entziklopedia honetara. --Xabier Armendaritz   2017-09-22, 09:35 (UTC)

Handia filmaren inguruan

aldatu

Aupa Aihotz! Erabat egokia da esaten duzuna. Filmaren herena Karlistaldietan gertatzen da eta gainerako ataletan beti ageri da Karlistaldien eraginen bat. Dagoeneko sartu dut Karlistaldiei buruzko filmak kategoria. Bide batez, nere ustez film oso gomendagarria!-Xabier Cañas (eztabaida) 05:56, 5 urria 2017 (UTC)

Asteko irudi nabarmendua

aldatu

Kaixo Aiotz! Bai, gaur goizean sartu dut irudia beste inongo irizpidetan erreparatu gabe. Ondo dago zuk diozuna, berdinketa kasuan proposamen hurrenkerari kasu egitearena. Aldatu egingo dut! Eskerrik asko!-Xabier Cañas (eztabaida) 16:54, 30 urria 2017 (UTC)

Kategorien sorrera

aldatu

Uste det lortu dedala kategoria batzuk beste hizkutnza batzuekin lotzen, halere norbait ni baino azkarrago ibili da, ezen, zenbait kategoria-orrik, ni iristerakoan, jada bazuten lotura. -Draza Mihailovitx (eztabaida) 23:44, 19 urtarrila 2018 (UTC)

Bai, gauza batzuk Wikipedian oraindik ez ditut oso ondo kontrolatzen, eskerrik asko zure aholkuengatik.--Draza Mihailovitx (eztabaida) 15:56, 21 urtarrila 2018 (UTC)

Cat-a-lot

aldatu

Kaixo Aihotz! Cat-a-lot jartzea gomendatzen dizut, kategorizatze masiboak egiteko aukera ematen du: Berezi:Hobespenak#mw-prefsection-gadgets. Hortxe markatu, behean eskubian agertuko zaizu gero eta kategoria batetik beste batera mugitzeko aukera ematen dizu. Baita kopiatzeko ere. -Theklan ·   ·   21:03, 6 otsaila 2018 (UTC)

Ea ba... goian "Hobespenak" duzu menuan, Proba orriaren ondoan. Bertan klik egin eta bilatu "Gadgetak" jartzen duen leihoa. Hortxe "Editatzeko" jartzen duen titulua dago eta, azpian "cat-a-lot", justo asko gomendatzen dudan "Hotcat" tresnaren azpian. Horri klik eginda eta behean "Hobespenak gorde" sakatuta, gaituta izango duzu. -Theklan ·   ·   08:29, 7 otsaila 2018 (UTC)

Apirilaren/Apirileko azken igandean

aldatu

Euskaraz, hilaren une jakin bat adierazteko egituretan beti -aren atzizkia erabili izan da usadioan: apirilaren hasieran, apirilaren bostean, hilaren lehen egunean... Beraz, apirilaren azken igandean da tradizioak eskatzen duen egitura, nahiz eta azkenaldian apirileko ere erabili izan den era horretako egituretan. --Xabier Armendaritz   2018-03-12, 20:25 (UTC)

Foruen amaiera Ipar Euskal Herrian

aldatu

Arratsalde on Aihotz, Foruen amaiera Ipar Euskal Herrian sortu dut, ingelesezkotik gehienean, baina euskarak baditu iturriak gauza gehiago gehitzeko, eta itzultzen jarraitzeko aukera;) Ondo segi! -Iñaki LL (eztabaida) 16:03, 28 martxoa 2018 (UTC)

Kaixo Aihotz! Eskerrik asko interesagatik berriz ere. Oso ondo iruditzen zait. Garai hauek lantzea errazagoa da euskaratik, askoz bibliografia oparoagoa dugulako ingelesez baino, eta mugapen gutxiago erreferentziei buruz. Aipatzen duzun gaztelaniazko artikulua ondo dago bistadizo batean, baina aztergaia mendebaldeko hiru probintziak dira, eta ez Hego Euskal Herri osoa. Beraz, tratamendu partziala iruditzen zait, Nafarroako Foruak Eraldatzeko Legea ez du aipatu ere egiten, eta tentuz ibili beharrekotzat jotzen dut orduko gertaerak EH mendebaldeko hiru lurraldeetara ez lerratzeko. -Iñaki LL (eztabaida) 22:34, 28 martxoa 2018 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey

aldatu
WMF Surveys, 18:41, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey

aldatu
WMF Surveys, 01:39, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey

aldatu
WMF Surveys, 00:49, 20 apirila 2018 (UTC)

Euskal baladen inguruan

aldatu

Egun on! Eta eskerrik asko abisuagatik eta lanagatik. Ahal dudanean saiatuko naiz ikusten. --Koldo Biguri (eztabaida) 11:24, 20 martxoa 2019 (UTC)

Egun on, berriro. Lehen irakurrialdi batean, ez dut ezer garrantzizkorik botatzen faltan. Dena den, gaia erabat alboratuta daukat eta ez dakit ongo zer bibliografia berri dagoen. Nolanahi, lan ona! --Koldo Biguri (eztabaida) 10:59, 18 maiatza 2019 (UTC)

Bilintxen argazkia

aldatu

Kaixo Aihotz. Ikusi dut Bilintx eta bere familiaren argazkia jarri duzula Bilintx sarreran. Oker egon naiteke, baina uste dut hor trajez jantzita agertzen dena ez dela Bilintx, baizik eta haren semea (erdian eserita dagoen andrea Bilintxen alarguna izango litzateke, hau da, argazkiko gizonaren anma). Oker banabil, barkatu... baina ziurtatzea komeniko litzateke, okerreko informazioa ez emateko. Ondo segi --Mikel B. Sasikoa (eztabaida) 17:05, 29 martxoa 2019 (UTC)

Aupa Aihotz. Auspoa Bildumak Bilintxi eskainitako liburukia kontsultatu dut eta han jartzen du semea dela argazkikoa. Bai, beraz, onena argazkia kentzea, edo, argazki-oina aldatuta, haren familia dela jartzea (bera hor ez dagoela argituta). Eskerrik asko --Mikel B. Sasikoa (eztabaida) 10:40, 30 martxoa 2019 (UTC)

Oharrak infotaulan

aldatu

Aupa Aihotz: Erreferentzia eta oharrak berdin txertatzen dira infotaula barruan zein kanpoan (iturburu kodea editatzen behintzat, ez dut aproba egin ikusizko editorearekin). Oharra infotaulan bertan bukaeran jarri nahi baduzu <references group="oh" /> hori (edo jartzen diozun izena) kodea infotaularen bukaeran txertatu. -Lainobeltz (eztabaida) 19:06, 18 ekaina 2019 (CEST)Reply

Apirileko lehiaketako SARIA

aldatu

Kaixo Aihotz! ZORIONAK apirileko lehiaketako hirugarren saria irabazteagatik! Honen bidalketa kudeatzeko, idatzi mesedez zure izena eta helbidea hezkuntza@wikimedia.eus helbide elektronikora. Mila esker! --Edagit; (erantzun hemen) 08:22, 15 uztaila 2019 (UTC)

Onak nabarmen lehiaketa martxan da

aldatu

Jose Maria Goizueta

aldatu

Aupa Aihotz: Ensayo de un catálogo de periodistas españoles del siglo XIX (1903). Edonola ere, Wikidatan jada 2016an zegoen. -Marklar (eztabaida) 11:39, 17 martxoa 2020 (CET)Reply

Txetx Etxeberri

aldatu

Kaixo Aihotz, Ohartu naiz Txetx Etxeberriri buruzko artikulua arras laburra dela. Frantsesezko wikipédiakoa askoz luzeagoa da. Frantsesezkoa arazorik gabe itzul dezaket euskarara, baina ez nuke zure lana suntsitu nahi. Nola egin frantsesezkoaren itzulpena euskarazkoa txertatzeko? Laster arte,-Bankarra (eztabaida) 22:55, 28 urria 2020 (CET)Reply

Kontsulta

aldatu

Egun ona!

Artikulu hau itzuli al zenezake, mesedez?

—Aurreko iruzkin sinatugabea 23.106.56.52 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Bakean utzi jendea, bai?

aldatu

Kaixo Aihotz,

Hiruzpalau aste behar dizkiat artikulua amaitu arte.

Hire gaurko ekarpenak erabat soberan zeudek, erabat.

Heure lanetan sartu, bai?

Iñazio


Olaitturri (eztabaida) 23:25, 16 urtarrila 2024 (CET)Reply

Kaixo, @Iñazio Irizar. Euskal Wikipedia guztiona da. Ez zeurea. Ados? Zu baino askoz lehenagotik nabil ni hemen. Lekuz kanpo dagoena modu zakarrak erabiltzea da. Zuk goiko mezuan erabili dituzunak, alegia. Beraz, lasaitu hadi, egin eginbeharrekoak eta utz nazazu bakean. Adeitasunez.
Aihotz (eztabaida) 13:54, 17 urtarrila 2024 (CET)Reply