This Month in Education: January 2022 aldatu

Txertoekiko aurkakotasuna aldatu

Kaixo! Aurreko aldian aurkeztu nuenean, txertoekiko aurkakotasuna nabarmen izatearen alde bozkatu zenuen. Hala ere, ez zuen aurrera egin. Arazoak konpondu ditudala esango nuke, eta bihar da azken eguna botoa emateko. Nahi baduzu, berriro eman dezakezu: Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko_artikuluak. Eskerrik asko! Theklan (eztabaida) 23:51, 30 urtarrila 2022 (CET)Reply

This Month in Education: February 2022 aldatu

This Month in Education: March 2022 aldatu

This Month in Education: April 2022 aldatu

This Month in Education: May 2022 aldatu

This Month in Education: May 2022 aldatu

This Month in Education: June 2022 aldatu

This Month in Education: July 2022 aldatu

This Month in Education: August 2022 aldatu

This Month in Education: September 2022 aldatu

Neuroaniztasuna aldatu

Eskerrik asko neuroaniztasunari buruzko artikulua sortzeagatik! Oso garrantzitsua da horretaz hitz egitea eta idaztea. Zuk iradokitako hiru terminoei buruzko iruzkin bat daukat. Agian 2014an ez zegoen euskarazko terminorik beste biak baino maizago erabiltzen zenik, baina orain badago. Neuroaniztasuna erraz aurki daiteke Interneten eta baita Elhuyar hiztegian. Beste biak ez dira ia inoiz erabiltzen, eta neurobestelakotasuna ez dut inon aurkitu. Erreferentziarik ez badago, agian ez da beharrezkoa artikuluan? Mesedez, ez ezazu pertsonalki hartu. Gainera, artikulu hau hobetzen saiatzea gustatuko litzaidake, uzten badidazu. Mapatxea (eztabaida) 13:42, 11 azaroa 2022 (CET)Reply

Mila esker, Mapatxea iruzkinagatik. Zure arrazoiak nire eginda, kendu ditut lehen lerrotik gaur egun erabiltzen ez diren bi termino horiek.
2. erreferentzia, agian zaharkitua, ez dut kendu. Kendu zuk nahi baduzu. Kontu horiek nahiko ahaztuta ditut eta. Erref. horretan ikus daitezke nik bere garaian kopiatu nituen terminoak. Gutxi erabiliak izatetik ahaztuak izatera igaro dira, zuk diozun legez.
>'Mesedez, ez ezazu pertsonalki hartu'. Lasai horrekin. Pozik hartu ditut zure ekarpenak. Zure arrazoiak ez dira eztabaidatzeko modukoak. Eztabaidatzeko modukoak izango balira, (hurrengo batean), zure iradokizunak artikuluaren Eztabaida orrian bertan idaztera animatzen zaitut. Artikuluaren edozein konturi buruzko balizko debateak irekiagoak izateko.
>'Gainera, artikulu hau hobetzen saiatzea gustatuko litzaidake, uzten badidazu'. Nigatik primeran! Bere garaian artikulua amaitu gabe zegoela adierazteko ezarri nuen, goi-goian, Lanean txantiloia. Edizioak atzo goizekoak izango balira agian edukazio onekoa izango litzateke, txantiloi hori ikusita, azken editoreari baimena eskatzea. Baina artikulua, bere garaian, oso abandonatuta geratu zitzaigun... Zure ekarpenen zain! ;-)
Aldez aurretik, mila esker egingo dituzun hobekuntzengatik. GorkaAzk (eztabaida) 10:53, 12 azaroa 2022 (CET)Reply

This Month in Education: End of the 2022 aldatu

This Month in Education: January 2023 aldatu

This Month in Education: February 2023 aldatu

This Month in Education: March 2023 aldatu

lepoan eraman ≠ bizkarrean eraman aldatu

Kaixo, Gorka! «Lepoan hartu ta segi aurrera» artikuluan txertatu duzun irudi hau kendu dut, irudi horretan ez baitarama lepoan, bizkarrean baizik.

Lepoan eramatea, adibidez, hau edo hau litzateke; baina ez dut irudi horietako bat ere txertatu, artikulurako egokiak ez direlakoan...

Ea irudi egokiren bat agertzen den.

Besarkada bat. -- Xabier Armendaritz   2023-04-28, 20:54 (UTC)

Kaixo Xabier! Zuk arrazoi. Banekien Lepoa = Bizkarra dela bakar-bakarrik mendebaldeko zenbait tokitan[1] baina, Orotarikoan begiratuta, zurekin ados; Bergara aldean, Telesfororen sorterrian, nik ere uste dut lepoan eraman zuk diozun horixe dela.
Mila esker! GorkaAzk (eztabaida) 11:26, 29 apirila 2023 (CEST)Reply
  1. «Lepo - EH - 6. adiera» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).

This Month in Education: April 2023 aldatu

This Month in Education: June 2023 aldatu

This Month in Education: July 2023 aldatu

This Month in Education: September 2023 aldatu

This Month in Education: October 2023 aldatu

This Month in Education: November 2023 aldatu

This Month in Education: January 2024 aldatu

This Month in Education: February 2024 aldatu