Janfri
Idatzi egidazu mezua hemen behean eta ahal bezain laster erantzungo deutsut...
Aurreko eztabaidak:
Ez naiz pasatu, ezta?
aldatuKaixo Janfri. Artikulu batean bizpahiru axaleko kontutxo aldatzen ibili naiz eta gero, ez ustean, honako txantiloia topatu dut:
Artikulu hau Iñaki Ugarteburu Saria 2011-eko lehiaketako artikulua da Hori dela eta, arauak betetzeko, artikuluaren egilea/osatzailea (Wolsky) ez den inork artikulua ez editatzea eskatzen da, lehiaketa bukatu arte. Zerbait larria gertatuz gero, jakinarazi Janfri lankideari, postaz zein eztabaida orria erabiliz. Mila esker. |
Txantxiloi hori 2011 urtekoa izanda, ondo kenduta, ezta?-GorkaAzk (eztabaida) 22:28, 27 urtarrila 2013 (UTC)
30 minutu?
aldatu30 minutuko zigorra, pasa den hilabetean hainbat aldiz Euskarazko Wikipedia hankaz gora jartzen ibili den IP helbideari? Zergaitik ez diegu IP bandaloei alfonbra gorria jartzen? Zariquiegui 22:23, 2 Azaroa 2009 (UTC)
Gazteluak
aldatuGabon Janfri.
Lehenik eta behin eskerrik asko zure zorion hitzengatik. Bestaldetik, EHko udalerrietan hauen irudiak txantiloian txertatu egin ditut baina ez naiz oroitzen zein herrialdetan dauden jarri dudanik (hala izan bada, barkatu), ni ere zurekin ados nago txantiloiak berez ongi adierazten duela EHkoak direla. Aldiz, gazteluen infotaulan bai, horiek zein herrialdetan dauden jartzea gustatzen zait, bai egin ditudan EHko gazteluena, bai Irlandakoena, bai Eskoziakoena, edo beste edozein herrialdetakoak... monumentua kokatzen den lekua ahal bezain ongien zehazten saiatu bainaiz (koordenatuak barne) eta gaztelu horien beste hizkuntzetako artikuluetan ere zein herrialdetan dagoen zehaztu egiten baita. Halere, azken puntu hori Wikipedia Entziklopediako gauza gehienak bezala eztabaidagarria da.
Pozten naiz zu bezalako erabiltzaile beterano batekin hitzegitea. Zuk ere lan oso ona egin duzula sarritan ohartu naiz hainbat eta hainbat artikuluetako historia ataleko aldaketa zerrendetan barneratu izan naizenetan, segi horrela. Ongi izan. Euskalduna 0:50, 2009ko azaroaren 6a (UTC)
Iñigo Perona
aldatuGabon Janfri! Zergatik ezabatu zenuen Iñigo Peronari buruzko artikulua, 20 urte besterik ez eta getxoztarra bazara? Agian zuretzat ez da pertsonaia interesgarria baina bai Orio eta Urola Kostan. Pertsona maitatua da eta gutxienekoa da halako sarrera bat, izan ere, informatika inguruan egin dituen lorpenak jendeak ez dakizki eta hemen zerrendatzen joateko asmoa nuen.
Beraz, hanka sartu duzu artikulua ezabatuta, eta nik inon ez gordeta! Erantzun hemen bertan arren!85.86.48.173 IPdun lankide anonimoak idatzita, sinatu barik
- Aupa, ekarpengile anonimo hori,
- Wikipedia ez da promozioa egiteko leku bat, hau da, ez da jendeak ez dakien zerbait promozionatzeko gunea. Ez da jendea ezagutzera emateko lekua, baizik eta gauza bat edo besteagatik jada ezagunak direnak bertan gordetzeko. Pertsona asko daude, hainbat alorretan, ekarpen oso interesgarriak egin dituztenak, eta ez daudenak wikipedian.
- Ezabatu baino lehen, Iñigo Perona googlen bilatu nuen, eta facebook-eko perfil bat, diario vascon eginiko elkarrizketa bat eta zenbait artikulu topatu ditut, gaur egunean unibertsitate irakasle batek izan ditzakeen moduan. Eta ez daude wikipedian; ez da aipatzen Euskal Herriko unibertsitate guztietan dauden katedradunak eta beraiek eginiko ekarpenak -ziurrenik oso garrantzitsuak- zerrendatu, nahiz eta eurek baduten aitorpen zabala (euren katedradun plaza).
- Egia da subjetibotasun puntua baduela erabakitzeak zein sartzen den wikipedian eta zein ez, baina kasu honetan, sentitzen dut, ez nauzu konbentzitu. Gainera, artikulua era entziklopediko batean idatzita baino, ipuin baten moduan zegoen idatzita.
Ipar EH
aldatuAupa Janfri! Mila esker, iritzi honek animoak ematen ditu. EH osoko udalerri-ohien aitzakian Iparraldean ere muturra sartuta, "bikote-udalerrietan" desglosatzeko aukera ikusi nuen eta kasu askotan informazioa osatzeko behar gorria ikusten da. Bestetik BABko 3 hirietako auzoei buruzko informazioa ordenatzen nabil, gero horri ekiteko...Zeuk diozun legez Iparraldeko kide gutxi badago (animatuko al da inor? Oso inportantea litzateke) eta horren atzetik ibili bazara, komentaidazu ea daukazun "eraso-planen bat" Iparraldeko informazioa osatzen joateko eta seguru ekarria hobe dezakegula. Nirekin kontatu, betiere gogoratuta...wikipedian zeu zarela beteranoa eta neu esperientzia gutxikoa! Laster arte, ondo izan.--Adrar; bai esan?
Ipar EH
aldatuUdalerri izan diren herriez, eskema orokor moduan lehen euskarazko nahiz frantsesezko wikipedian udalerrien gainean dauden informazioak hustu eta kokatzen ditut; gero euskomedia-n (Auñamendi entziklopedia internet-en) dagozkien sarrerak ere aztertu (hau nahiko baliagarria da eraikin eta historiako ataletan zer edo zer guztiei topatzeko); izen historikoena, fr-wikipediaz gain, Salaberriren lanarekin egiten dut (horrek ebitatzen du banan-banan iturri guztiak aztertu beharra eta zientifikoena da). Kokapena, orografia, auzoak...IGNko 1:25000 eskalako mapekin aztertzen ditut, hor beti "petrolioa" atera daiteke begiratuz gero eta orain arte dagoena (frantsesez ere) baino sakonago egiteko aukera egiten du. Azkenekoz sarea oro har arakatzen dut (edo lehendik nekizkien datu batzuk konfirmatzeko) herritarren bat topatzen saiatzeko, kanpo-lotura interesgarriren bat...Ahal bada euskarazko lotura edo erreferentzia lortzeko gehienetan Argian edo Berrian hainbeste lekuri buruz gauzak inoiz argitaratu izan dira. Ikusiko zenuen atal ahul bezala adibidez demografia dagoela, hegoalderako INEk baditu hainbat datu udalerri ez diren entitateentzat baina INSEEk (asko saiatuta ere, galdetuta ere) ez ditu datu horiek eskaintzen (edo ez naiz gai topatzeko) eta pena da; zuri ezer okurritu bai? Edo beste iradokizunen bat artikuluetako atalak hobetzeko, zeuk esan. Laster arte, ondo ibili.--Adrar; bai esan?
- Ieup berriro, mapekin "apur bat" maniatikoa naizenez banituen partzial horiek Iparralde osorako, batzuetan apunteak jarrita...Errepide-kodeak, kotak...zehatz identifikatzeko ondo. Bestela zeuk deskribatu duzu dagoena, hiru.com bezalakoak ederto daude...eta bestela arakatze "pelagikoa" eta beti topa daiteke erreferentzia "lokalen" bat. Kontuan izan adibidez "Herria" aldizkariak hamarkadak daramatzala euskaraz idazten eta herri askori buruzko datuak pilatu dira, literatura-artelan ugari daude...Beraz, zeuk esan duzu, elkarlanean segituko dugu eta topatzen dugunaren berri emango diogu; eta okurritzen bazaizu lehentasunezkoa izan daitekeen Ipar EHrekiko arlo baten garapena egin behar dela, esaidazu eta denborak lagun saiatuko gara! Ondo ibili.--Adrar; bai esan?
Berbideraketak
aldatuAupa Janfri! Udalerri-ohi batzuk bereizi nahian ikusi dut adibidez Izura tekleatuz Izura-Azmera berbideratzen duela; zelan kentzen da berbideraketa hau, "Izura" eta "Azme" artikuluak egin ahal izateko, beste "bikoteena" bezala? Eskerrik asko.--Adrar; bai esan?
Arazo bat
aldatuKaixo, arazo bat daukat commonsen. Irudi bat igotzeko orduna, beti file description, categories (hot cat-ekin), ... azaltzen zait eta azkenekoan file name, license eta summary bakarrik. Kategorizatu ere ezin dut egin (hotcat ez dabil). Zer dela eta izan daiteke? Eta konturatu naiz, hemen ere sinaduraren ikurra ez dabilela. Eskuz jartzen dut: --Joxemai; (erantzunak) 13:19, 19 Otsaila 2010 (UTC)
- Ordenagailua berriz ere abian jarri eta badabil ohi bezala. Dena primeran.--Joxemai; (erantzunak) 13:35, 19 Otsaila 2010 (UTC)
Question
aldatuHi Janfri, I saw you speak English and I wanted to ask for help in starting an article on the Basque Wikipedia about Ram Narayan. Perhaps you could translate the introduction? Thank you very much! Regards Hekerui 15:38, 7 Apirila 2010 (UTC)
IGN mapak
aldatuIeup Janfri! Egia esan mapa onak dira. IGNko webguneko orri honetan Sélectionner mon produit klikatuz gero udalerri baten izena adibidez ipini eta dagokion mapa ageri da. Ni oso adikto eta maniatikoa naizenez (Iparraldean zehar ibiltzeko tresna izugarri onak dira, zukua ateratzen zaie) Ipar EH osoa hartzen duten mapak ditut. Eskatzeko, internetez gain Baionako Mattinen aste batetik bestera ekartzen dute; Elkarreko liburutegi sarean eskatzea erraza da. Interneten ez dut gehiegi kontsultatu artikuluak egiten ibili naizenean paperezkoak nituelako baina asko kontsulta daiteke hemen, sartu Nom de la commune eta hainbat mapatara jo daiteke. Azalpen bat hemen, noski. Bien bitartean honekin lotuta entzun dut Euskaltzaindia prestatzen ari dela Ipar EHko 20.000 (!) toponimoren zerrenda, primeran etorriko zaigu ditugun artikuluetan araututzat joko liratekeen leku izenak sartzeko eta abar. Beti izaten dut gogoan orain dela hilabete batzuetako zeure eskaintza Iparraldeko edukiak hobetzen joateko, beraz badugu zer egin habndi baina goxo eta polita! Aizu, zenbat ordu sartu duzu Iparraldeko herrietako artikuluak egiten? Ondo ibili.----Adrar; bai esan? 12:14, 23 Apirila 2010 (UTC)
Arratia-Nerbioi
aldatuIepe, Janfri! Ba al dakizu Hego Uribe Arratia-Nerbioiko azpieskualde bat ote den? Horren inguruan eztabaida ireki dut hemen. Aio!--Unai (esan) 09:32, 30 Apirila 2010 (UTC)
Lantarón
aldatuAupa; udalerriekin interesatuta zaudenez, ea dakizun hau egiten, nik ez baitakit; Lantarónen erabiltzen dugun commonseko mapan huts txiki bat dagoela konturatu naiz. Alcedo herria Gaubean marraztuta agertzen da; arrazoia 1947 arte herri hori Gaubean egon zela izan daiteke, agian mapa egin duenak garai horretako iturriak erabili ditu. Ez dut sakonki aztertu ea Arabako mapa horretan beste antzeko huts txiki gehiago dagoen baina hau segurua da. Nola konpon daiteke? Honelako mapak nork daki egiten edo egiten ditu eu-wprako? Ondo ibili.--Adrar; bai esan? 18:33, 8 Maiatza 2010 (UTC)
Kaixo!
aldatuBuenos días, soy Claudi Balaguer (Capsot de la Viquipèdia catalana y occitana) espero que me perdonarás pero no sé hablar euskara. Te escribo para ver si puedes dar soporte a nuestra associación "Amical de la Viquipèdia" que está intentando ser un Chapter pero hasta ahora ha topado con diversos problemas y el principal por no representar un estado. Si nos quieres ayudar, puedes añadir la plantilla Txantiloi:Wikimedia CAT que me tradujo muy amablemente vuestro compañero Hegibeltz/Tuc negre, en tu página principal. Eskerrik asko/gràcies/gracias, cordialment, te deseo que tengas un verano estupendo, Capsot 21:44, 9 Ekaina 2010 (UTC)
Gabon
aldatuProvatzera goaz itzultzailea doan bezala. Funtzionatzen du? Haber si se entendio? Pues volvimos bien. Un poco tarde eso sí. No sé si lo hablaste con él, però como me comentates algo parecido a eso mira. Veo que habeis cambiado la foto del artículo de calidad de la portada. Ayer nos dejo impresionados. --KRLS 21:50, 13 Uztaila 2010 (UTC)
- Arratsalde On! Necesitamos la ayuda de la wikipedia en euskera desde Amical. Estamos a punto de cerrar un convenio con la [Sociedad de Ingeniería de Fabricación (SIF)] para tirar adelante un concurso para fomentar la edición de contenidos relacionados con la Ingeniería de Fabricación. En principio como también participaran profesores del estado español, se podrá editar contenido en cualquier lengua que se hable en territorio bajo administración española. Las bases dels concurso ja se pueden consultar aquí. Me gustaría pedirte que si pudieras traducirlo al euskera aquí y así tener la documentación en euskera para cuando se haga publico. No sé que impacto puede llegar a tener para wikipedia en euskera, pero a mi me parece interesante.--KRLS 16:56, 21 Uztaila 2010 (UTC)
Metako itzulpena
aldatuIkusi ditut egin dituzun aldaketak. Ni ere pozten naiz zu ezagutzeaz. Ea animatzen zaren wikiztegian ekarpenak egitera, azken aldian mugimendu gehiago dugu bertan eta zenbat eta gehiago izan kalitate hobeagoko wikiztegia lortuko dugu. Ondo izan. --Ikatz erantzun hemen 12:07, 9 Azaroa 2010 (UTC)
Euskara ikasten?
aldatuIepe, Janfri! Ikusi dut lankide berri bat euskara ikasten ari dela suposatu duzula. Niri iruditzen zait Google Translate erabili duela, eta hobe dugula haren ekarpenak ezabatzea. Ez zaude ados?--Unai (esan) 14:25, 16 Azaroa 2010 (UTC)
Translation Update
aldatuI want to thank you for your help translating throughout this year's fundraiser. The fundraiser has greatly benefited from all your contributions. Currently, the Kartika, Liliaroja, Abbas and Joan Gomà appeals need to be translated, as we are running appeals from editors. You can find all translation requests at the translation hub on meta and you can follow the progress of the fundraiser in real time by tracking the fundraiser statistics. It is important to check the Core Messages as many languages still need updating. Also if you haven't already, you can subscribe to the translators-l mailing list for all new requests and major changes. Many thanks for your help in truly making this a global fundraiser that you can edit.Klyman 18:45, 7 Abendua 2010 (UTC)
Thank you!
aldatuI would like to thank you for all of your help translating and organizing translators during this fundraiser. Every time I sent out a request, the translation was completed in record time. Your collaboration was paramount to the success of the campaign and personally, made my job a very pleasant one. I wish you well in the year ahead and hope our paths cross again.Klyman 20:11, 19 Urtarrila 2011 (UTC)
Kaixo y felices Navidades
aldatuKaixo Janfri, perdóname mi euskara es aún muy limitado desafortunadamente. Soy Claudi Balaguer/Capsot, nos vimos en Gdansk y quería reanudar los contactos con todos vosotros para saber cómo van las cosas. Dejé un mensaje a la ambajada pero supongo que no lo vió nadie (http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia_eztabaida:Enbaxada#Kaixo_a_todos.2C_cosas_diversas_y_sobre_todo_Felices_Navidades_y_Pr.C3.B3spero_A.C3.B1o_Nuevo.) Así que espero que algunos de vosotros vendréis y mejor aún participaréis al 10 aniversario de la Viquipèdia. Que os vaya todo perfectamente y que tú y tu familia tengais unas navidades felices con muchísima felicidad, prosperidad y salud. Hasta pronto, recuerdos, agur! Claudi/Capsot 17:08, 23 Abendua 2010 (UTC)
Iparraldeko monumentuak
aldatuIep Janfri!!! Ipar EH-an izendatutako monumentu nazionalen zerrenda osatu dut fr.wikiko Liste des monuments historiques des Pyrénées-Atlantiques zerrendatik. Nire helburua pixkanaka-pixkanaka zerrenda euskaratzea, artikuluak sortzea eta Ipar EH-ko probintziako bakoitzeko monumentu historikoen aurkibide txantiloiak sortzea da. Zerrendako monumentu dexente itzuli ditut, baina frantsesa ez dut menperatzen eta zure laguntza asko eskertuko nuke. Ondo segi!--An13sa ✎ 14:19, 18 Martxoa 2011 (UTC)
- Kaixo berriz!!! Monumentu gehienen izenak itzuli ditut (batzuk euskaratzea falta dira) eta hasi naiz pare bat artikulu sortzen. Pena da argazkirik ez dudala aurkitzen... Ondo izan!--An13sa ✎ 14:33, 22 Martxoa 2011 (UTC)
- Adibidez Bazkazaneko San Andres eliza artikulukoa artikulu hortako erreferentzia atalean azaltzen den loturatik, merimee dela uste dut. Gainera merimee-ko orriaren behealdean dossier d'inventaire loturari ematen badiozu informazio dexente gehiago azaltzen da. (Gauza da fr.wikipedian ez daudela artikulu hauek sortuta).--An13sa ✎ 14:46, 22 Martxoa 2011 (UTC)
- Txantiloi hori nik ez sortu!!! Frantsesezko wikipediatik copy-paste egin nuen taula eta fr.wikiko txantiloiak dira, horregatik zauden monumentuen izenak frantsesez. Hala ere, sortuko dut merimee-rako txantiloi bat.--An13sa ✎ 19:53, 22 Martxoa 2011 (UTC)
- Kaixo berriz!!! Monumentu gehienen izenak itzuli ditut (batzuk euskaratzea falta dira) eta hasi naiz pare bat artikulu sortzen. Pena da argazkirik ez dudala aurkitzen... Ondo izan!--An13sa ✎ 14:33, 22 Martxoa 2011 (UTC)
Botaren ajeak
aldatuBai noski, ez da oso zaila! Hala ere begiratu zuten guztiek ez zuten ezer ere esan.! -Theklan · · 12:08, 17 Apirila 2011 (UTC)
- Bai, horretaz ere ni konturatu nintzen aurrekoan, baina antza katalanek horrela egin zuten eta ez nuen aldatu. Egin daiteke, ez dago arazo handirik, baina gero bot batekin zuzendu beharko lirateke loturak. Hau da, Troyesko barrutia jar daiteke, baina horrelako deklinabidea ondo ez dagoen lekuetan... betiko arazoa. -Theklan · · 13:17, 17 Apirila 2011 (UTC)
- Bai, arazoren bat du datubasean nonbait. Gero aldatuko ditut guztiak, ez du ezer kostatzen! -Theklan · · 12:25, 19 Apirila 2011 (UTC)
Iñaki Ugarteburu sariak
aldatuKaixo Janfri!
Zuri galdetzeko esan didate, eta hementxe nator... Iñaki Ugarteburu sarietara aurkezteko propio sortu den komunitate bat omen dago, baina wikipedian berde xamar nabil oraindik, eta ez naiz aurkitzeko gai izan...
Nondik edo nora sartu behar naizen esango zenidake mesedez?
Boloak
aldatuAupa! Argazkiak bilatzen, hau aurkitu dut: http://www.bizkaia.net/Home2/Archivos/DPTO4/Noticias/Pdf/Bolos.A.pdf . Pentsatzen dut ezagutuko duzula, baina badaezpada... Aio!--Unai (esan) 18:53, 14 Maiatza 2011 (UTC)
Leiar
aldatuKaixo Janfri! Hasi berri duzun Fresnel lenteko "lentea" "Leiar" izan beharko luke... hala hobesten baitu Euskaltzaindiak. Ez du behartzen, baina tira. Gainera, Zehazki hiztegian hala agertzen da...--josugoni (erantzun hemen) 21:05, 30 Maiatza 2011 (UTC)
Txantiloiak
aldatuKaixo! Shout It Out Loud (Kiss abestia) artikulua egiten nabil, eta bi Single infotaula jarri behar ditut. Baina arazoa da biak altuera berdinean agertzen direla, ez bata bestearen azpian. Eta ez dakit zer egin. Lagundu ahal izango didazulakoan, Satanic5fab4. Esan 20:59, 31 Urtarrila 2012 (UTC)
Bandaloen txikitzailearen saria
aldatuHonen bitartez, bandaloak txikitzeko gailu honen saria ematen dizut, orain arte bezain fin bandalo aldrei aurre egiten segi dezazun. --Xabier Armendaritz 2012-03-28, 08:10 |
Nabarmentzeko txantiloia
aldatuEz naiz ni izan, baina zuzendu dut, eskerrik asko abisuarengatik. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2012-03-29, 17:14
IP bandaloei kontu berriak sortzeko aukera ez desgaitzea
aldatuArrazoi duzu, zentzuzkoa da aukera hori irekita uztea. Halaxe egingo dut aurrerantzean, eskerrik asko oharrarengatik. --Xabier Armendaritz 2013-01-15, 07:36 (Eguzk.)
Entziklopedia Enblematikoa
aldatuAupa, Mikel. Elhuyarkoekin egin genuen lantegi hartan parte hartu zenuenez, beste honetara elkartzeko gonbita bidali dizut posta elektronikoz. Hala ere, erantzunik jaso ez dudanez eta beharbada orduz geroztik helbide elektronikoa aldatuko zenuenez, hemen ere ohartxo hau uzten dizut, gonbita iritsi zaizula ziurtatzeko. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2014-12-30, 10:26 (UTC)
- Eskerrik asko erantzuteagatik, Janfri. Ea egia den itzultzen zarela, wikilari beteranoon ekarpenak gutxitzen ari direla ematen baitu.
- Ongi etorri, beraz, wikifacebook berri honetara (oso ona, karkarkar). --Xabier Armendaritz 2015-01-27, 15:33 (UTC)
Asteko argazkiak
aldatuKaixo, Janfri. Ikusi dut ondoz ondoko bi astetan Urduñako mendateko bi argazki oso antzeko proposatu dituzula uste dut. Ez al zaizu iruditzen batekin nahikoa litzatekeela? Horrela, gainera beste argazki interesgarri bat plazaratzeko aukera kentzen duzu, ezta? - --Joxemai; (erantzunak) 09:56, 31 urtarrila 2015 (UTC)
OK. Beraz, hilabeteko tarte batez gutxi gorabehera jarriko dira. Ados. - --Joxemai; (erantzunak) 07:57, 4 otsaila 2015 (UTC)
Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey
aldatuHello! The Wikimedia Foundation is asking for your feedback in a survey. We want to know how well we are supporting your work on and off wiki, and how we can change or improve things in the future.[survey 1] The opinions you share will directly affect the current and future work of the Wikimedia Foundation. You have been randomly selected to take this survey as we would like to hear from your Wikimedia community. To say thank you for your time, we are giving away 20 Wikimedia T-shirts to randomly selected people who take the survey.[survey 2] The survey is available in various languages and will take between 20 and 40 minutes.
You can find more information about this project. This survey is hosted by a third-party service and governed by this privacy statement. Please visit our frequently asked questions page to find more information about this survey. If you need additional help, or if you wish to opt-out of future communications about this survey, send an email to surveys@wikimedia.org.
Thank you! --EGalvez (WMF) (talk) 21:19, 13 urtarrila 2017 (UTC)
- ↑ This survey is primarily meant to get feedback on the Wikimedia Foundation's current work, not long-term strategy.
- ↑ Legal stuff: No purchase necessary. Must be the age of majority to participate. Sponsored by the Wikimedia Foundation located at 149 New Montgomery, San Francisco, CA, USA, 94105. Ends January 31, 2017. Void where prohibited. Click here for contest rules.
Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey
aldatu(Sorry to write in English)
Hello! This is a final reminder that the Wikimedia Foundation survey will close on 28 February, 2017 (23:59 UTC). The survey is available in various languages and will take between 20 and 40 minutes. Take the survey now.
If you already took the survey - thank you! We won't bother you again.
About this survey: You can find more information about this project here or you can read the frequently asked questions. This survey is hosted by a third-party service and governed by this privacy statement. If you need additional help, or if you wish to opt-out of future communications about this survey, send an email through EmailUser function to User:EGalvez (WMF). About the Wikimedia Foundation: The Wikimedia Foundation supports you by working on the software and technology to keep the sites fast, secure, and accessible, as well as supports Wikimedia programs and initiatives to expand access and support free knowledge globally. Thank you! --EGalvez (WMF) (talk) 08:07, 23 otsaila 2017 (UTC)
Proposamena: Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko modua
aldatuArratsaldeon, Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko Txokoan Proposamena utzi berri dut. Irakurri eta haren inguruan iritzia eta bozka ematera gonbidatzen zaitut. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:24, 22 iraila 2017 (UTC)
How we will see unregistered users
aldatuHi!
You get this message because you are an admin on a Wikimedia wiki.
When someone edits a Wikimedia wiki without being logged in today, we show their IP address. As you may already know, we will not be able to do this in the future. This is a decision by the Wikimedia Foundation Legal department, because norms and regulations for privacy online have changed.
Instead of the IP we will show a masked identity. You as an admin will still be able to access the IP. There will also be a new user right for those who need to see the full IPs of unregistered users to fight vandalism, harassment and spam without being admins. Patrollers will also see part of the IP even without this user right. We are also working on better tools to help.
If you have not seen it before, you can read more on Meta. If you want to make sure you don’t miss technical changes on the Wikimedia wikis, you can subscribe to the weekly technical newsletter.
We have two suggested ways this identity could work. We would appreciate your feedback on which way you think would work best for you and your wiki, now and in the future. You can let us know on the talk page. You can write in your language. The suggestions were posted in October and we will decide after 17 January.
Thank you. /Johan (WMF)
19:15, 4 urtarrila 2022 (CET)