Lankide eztabaida:Joxemai/2013-2014ko eztabaidak

Wikiztegira zuzendu aldatu

Kaixo Joxemai! Uste dut {{wikiztegira birzuzendu}} txantiloiak ez duela inongo zentzurik. Artikuluak sortzea horrelako edukiarekin, esateko ez dagoela artikulurik, nahiko surrealista da. -Theklan ·   ·   09:23, 8 urtarrila 2013 (UTC)

Orduan horrela idatzi beharko genuke dena, ikusteko hitz hauetariko bakoitzak izan dezakeela lotura bat wikiztegira. Eta hori nahiko surrealista litzateke, ezta? Ingelerazko txantiloian ere eztabaida bera izan zuten 2004an (!!!). Ingeleraz egin den erabilpen nagusia da askotan sortzen den hitz batean jartzeko, baldin eta hitz arrunt bat baldin bada. Ados egon naiteke Artikulu_aleatorio jartzerakoan agertzen den taula horretan horrelako zerbait jartzen. Baina gainera ez da erreala: lotura urdin gisa agertzen dira hitzak, horrelako artikulurik egon edo ez Wikiztegian. -Theklan ·   ·   10:29, 8 urtarrila 2013 (UTC)

Eskerrik asko... aldatu

... nire eguna alaitzeagatik (hemengo argazki eta argazki-oina ikusterakoan). Ondo segi, Joxemai! --Unai (esan) 13:59, 10 urtarrila 2013 (UTC)

Vandalism aldatu

Hello! Can you please have a look over here? BRUTE (eztabaida) 17:01, 21 urtarrila 2013 (UTC)

Propano sarrerako aldaketak aldatu

Saia naiteke aldaketak nik sartzen; baina ni ez naiz aditua gai honetan eta informazioa sartuz gero beste wikipedia batetik kopiatua izango da.

Nik jeneralean ingelesezko wikipediatik kopiatzen dut informazioa; normalean (baina ez beti) ni ulertzeko gauza naizen hizkuntzen wikipedien artekoan wikipedia horretako informazioa besteena baina osatuagoa delako eta beti wikipedia guztiak arakatzen eta haien informazioa konparatzen ibiltzeko astirik ez daukalako.

Kasu honetan ere, informazioa kopiatu ahal dut, baina baliteke originalean akatsen bat egotea eta ni horretaz ez konturatzea. Hala ere, saiatuko naiz zerbait egiten.

-Jon Peli Oleaga (eztabaida) 10:28, 6 otsaila 2013 (UTC)

Eskerrikasko Joxemai aldatu

Kaixo, mila esker egin ari zaren txukunketagatik. Inongo zalantzarik gabe hobeto gelditzen ari da. Aurrerantzean saiatuko gara edukiak igotzen behar den moduan. Hala ere, argi dago egiten ikasten dela. Agian, gaizki egiten gehiago. Ondo izan...

Ekaitz aldatu

Kaixo Joxemai. Ekaitz artikuluaren azken ekarpena atzera bota zenuen, edukiak copyrighta duelakoan. Baina, errefrentziatan agertzen denez, egile-eskubideen jabeak Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu du edukia:

Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik hartu da. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Horregatik, zure aldaketa atzera bota dut. Ados zaudelakoan, --josugoni (erantzun hemen) 10:26, 7 martxoa 2013 (UTC)

Kaixo, Joxemai:

Igarako orria aldatu dut bertan oso ohikoa den okerra baitago. Jende asko Igara eta Ibaeta nahastu egiten ditu eta bertako jendea asko haserretzen da. Berez, egun Igara bezala izendatzen den industrialdea Ibaeta barruko zonalde bat zen, baserri eta hezegune inguru bat. Jatorriz Igara baserri bat zen, gaur egungo industrialdearen bukaeran zegoen baserria.

Esaterako orain gutxi prentsan askotan "Igarako festak" esaldia agertu da baina gaizki dago, festak Ibaetakoak ziren.

Kategorietan nik Igara Ibaeta barruan kokatuko nuke baina ez dakit nola egin.

Barkatu aldaketak zuri esan gabe egiteagatik. --Kiriku (eztabaida) 16:12, 9 martxoa 2013 (UTC)

Traducción para la Wikipedia en Ido aldatu

Kaixo. Soy Chabi1, de la Wikipedia en Ido. Quería pedirte que, por favor, nos tradujeras este artículo al euskera para incluirlo en la sección de ayuda.

Bienvenido a Wikipedia en Ido. El Ido, conocido originalmente como Esperanto reformado, fue creado en 1907 por un comité de lingüistas y profesores de la Delegación para la Adopción de una Lengua Auxiliar Internacional, asociación que agrupaba a 310 organizaciones y a 1250 intelectuales de todo el mundo. Después de estudiar todos los proyectos existentes, la Delegación escogió oficialmente al Ido como el idioma más apto para ser utilizado como lengua auxiliar internacional.

Si estás estudiando Ido y quieres escribir en nuestra Wikipedia, ¡siéntete libre de hacerlo! Otros wikipedistas corregirán tus artículos en caso de que cometas errores. Tan sólo añade la plantilla Txantiloi:Revizo en cualquier artículo que hagas y pienses que necesite corrección.

La página web principal para el Ido se encuentra aquí, puedes encontrar publicaciones en ido aquí, y el artículo en euskera sobre el ido está aquí. Una lista completa de los sitios en Internet sobre el ido está aquí. Para acabar, las principales razones para elegir Ido en vez del conocido Esperanto están resumidas en este artículo.

Mile esker. --Chabi1 (eztabaida) 08:39, 27 martxoa 2013 (UTC) Muchas gracias por tu ayuda. --Chabi1 (eztabaida) 09:01, 27 martxoa 2013 (UTC)

Interlanguage links berriro aldatu

Kaixo,Joxemai.

Duela gutxi Txokoan lagundu zenidan euskarazko artikulu berri bati beste hizkuntzak gehitzeko, aplikazioa arestian aldatu delako (antza, orain Wikidata proiektu berriaren bidez egiten baita)

Argi geratu zitzaidan zuk esandakoa, eta sistema berri hau erabiltzen ari naiz nire artikulu berrietan. Hala ere, Sufrearen bakterio purpurak artikulu berrian, ingelesezko artikulua (Purple sulfur bacteria) bilatu dut "edit links"-en bidez euskarazko artikulua gehitzeko, baina ingelesezko artikulu horretan ez da "edit links" agertzen. Zer egin behar da kasu honetan?

Eskerrik asko zure laguntzagatik. -Josu (eztabaida) 13:21, 29 martxoa 2013 (UTC)

Latazupe aldatu

Kaixo Josemai, mila esker zure zuzenketarengatik. Oraindik ez ditut gauza hauek menderatzen... saiatuko naiz hobeto egiten. Latazupe

Kaixo Josemai, nola egin dezaket kategoria berri bat? (adb. "Konposagileak")

Kaixo Joxemai, musikagilea eta konposabilea izatea ez da gauza bera. Instrumentista bat musikagilea izan daiteke baina agian ez du musikako lanarik egin bere bizitzan. ~Latazupe

Mila esker, Joxemai, asko eskertzen dizkizut zuzenketak. Latazupe

Kaixo Joxemai, laguntza behar dut artxibo honekin:

 
Vals brillante por la Sra Condesa txiki

. "Txiki" hori ez da azaldu behar. Mila esker. Latazupe

Kargo kulturak aldatu

Kaixo Joxemai! Zergatik ezabatu duzu Kargo kultuak kategoria? -Theklan ·   ·   08:28, 6 maiatza 2013 (UTC)

Informatika Fakultateko artikuluaz aldatu

Iraungikortasuneko txantiloiak direla eta

Azaldu dira hiru ohar http://eu.wikipedia.org/wiki/Donostiako_Informatika_Fakultatea artikuluan esaten duena jarritako informazioa oso unekoa dela eta ez dela entziklopedikoa.

Horren aurrean eskatzen dut gehitutako edukiak mantentzeko. Hauek dira nire arrazoiak:

1) Kendu ditut irakasle kopuru zehatza. "97" jarri ordez "ia 100 inguru" jarri dut. Horrela jarrita iraupen luzeagoa izango du esaldiak, horretan ados.

2) Titulazioen arloan azaltzen diren tituluak ez dira gaur-bihar sortu eta desagertu direnak. horrelakoak direnak ez ditut aipatu. bi urtez eman direnak dira hor aipatutakoak eta gehienak 4-5 urtekoak dira.

3) Titulazioak, masterrak, doktorego programak eta ikerketa taldeak aurkezteko eredua beste wikipedietatik hartu ditut. Ikusi honako hauek, mesedez:

   http://en.wikipedia.org/wiki/School_of_Computer_Science,_University_of_Manchester#cite_note-history-1
   http://es.wikipedia.org/wiki/Facultad_de_Inform%C3%A1tica_%28Universidad_Polit%C3%A9cnica_de_Madrid%29
   http://es.wikipedia.org/wiki/Facultad_de_Inform%C3%A1tica_de_Barcelona
   http://en.wikipedia.org/wiki/MIT

Wikipediako artikulu horietan erabiltzen dira nik erabilitako ereduak... eta gutxienez 2 urtez izan dira publiko nik jasan dudan ohar hori jasan gabe. Informazio hori orain dela bi urte dago, ikus hemen, adiboidez:

   http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Facultad_de_Inform%C3%A1tica_%28Universidad_Polit%C3%A9cnica_de_Madrid%29&action=history
   (act · ant) 09:03 24 oct 2011‎ 87.222.208.169 (discusión)‎ . . (11 252 bytes) (+42)‎ . . (→‎Titulaciones) (deshacer)
   (act · ant) 22:20 12 abr 2011‎ 92.56.37.127 (discusión)‎ . . (11 022 bytes) (+58)‎ . . (→‎Titulaciones) (deshacer)
   (act · ant) 09:55 30 jun 2010‎ 138.100.11.210 (discusión)‎ . . (10 964 bytes) (-1)‎ . . (→‎Grupos de Investigación) (deshacer)
   (act · ant) 09:51 30 jun 2010‎ 138.100.11.210 (discusión)‎ . . (10 965 bytes) (+141)‎ . . (→‎Grupos de Investigación) (deshacer)

4) Euskarazko Wikipediatan beste unibertsitateetako informatika fakultateetarako artikuluak ere sortu ditut titulazioen eredu bera erabilita. Erdarazko wikipedian dagoen egokitu dut horretarako.

   http://eu.wikipedia.org/wiki/Madrileko_Informatika_Fakultatea_(Madrileko_Unibertsitateko_Politeknikoa)
   http://eu.wikipedia.org/wiki/Bartzelonako_Informatika_Fakultatea

5) Azken egunetan egin dudan lanketa ikuspegi historikoa ere dezente landu dut. atal oso bat dago hori lantzeko:

   http://eu.wikipedia.org/wiki/Donostiako_Informatika_Fakultatea#Historia

Eduki horiek ezabatuko ez duzuelakoan,

Ksarasola (eztabaida) 08:17, 13 maiatza 2013 (UTC)

Monakoak eta fraideak kategoria banatan bereiztea aldatu

Kaixo, Joxemai. Ikusi dut «Fraideak» kategoria ezabatu duzula, eta hango edukia «Monjeak» kategoriara eraman. Ezabatutako kategoria horretan zeudenetako batzuk monjeak izango dira beharbada (gainetik begiratuta, neronek ez dut bat ere ikusi), baina gehienak behintzat fraideak dira, eta ez monjeak. Hiztegi Batuak hau dio:

  • monje 1 iz. Heg. Zah. 'eremutarra' 2 iz. Heg. 'monasterioan bizi den erlijiosoa'

Hau da, gaur egungo Hegoaldeko euskaran, monasterioan bizi diren erlijiosoak dira monjeak; fraideak, berriz, ez dira monasterioan bizi. Gaztelaniazko wikipedian ederki esplikatu dute, «Fraile» artikuluan:

« Un fraile se diferencia de un monje en que su ministerio lo lleva a trabajar por el Reino de Dios fuera del convento, mientras que, tradicionalmente, el monje normalmente no sale de su monasterio, en el que se dedica a la oración y las labores internas. El monje se identifica con su monasterio mientras que los frailes suelen ser cambiados de lugar según los superiores lo necesiten. »

Gaztelaniazko eta ingelesezko wikipedietan begiratuta, ez dut asmatu zein kategoriatan jarri beharko genukeen, baina berriz sortu behar da «Fraideak» kategoria, eta monako ez direnak hara eraman. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2013-05-14, 10:58 (UTC)

Gaztelaniazko wikipediako antolamendua hobeto aztertu dut, eta oso txukun dagoela iruditu zait.
Eredu hori hartuta, euskal wikipedian ditugun guztientzako (fraide nahiz monje) kategoria orokortzat, «Erlijioso katolikoak» kategoriak balio du («Monjeak» kategorian oraintxe dauden guztiak baitira katolikoak). Gero, «Erlijioso katolikoak» kategoriaren barruan, bi adar izango genituzke: batetik, monjeak, «Monje katolikoak» kategorian; bestetik, fraideak nor bere ordenaren kategorian (domingotarrak, karmeldarrak...) --Xabier Armendaritz   2013-05-14, 12:27 (UTC)
Uste dut hau dela antolamendu egokiena: erlijio ordena jakin batekoak direnak (fraide eta monje gehienak), ordena horren kategorian sartuta, guztiak batera; eta ordena jakin batekoak ez diren monjeak (baten batzuk badira, historian), «Monjeak» kategoriako «Monje kristauak» azpikategorian (ospetsuak izan diren monje budista batzuk badira, nahiz eta euskal wikipedian oraindik haien artikuluak ez ditugun). --Xabier Armendaritz   2013-05-14, 13:13 (UTC)

Bandaloen txikitzailearen saria aldatu

 
Honen bitartez, bandaloak txikitzeko gailu honen saria ematen dizut, orain arte bezain fin bandalo aldrei aurre egiten segi dezazun. --Xabier Armendaritz   2013-06-06, 09:59 (UTC)

Barkamena, kondena, tortura aldatu

Kaixo joxemai, zergatik ezabatu duzu atal hori?

egile eskubudeak aldatu

Kaixo Joxemai, ulertu dizut erantzuna. Baina nik egin dizudan galderan beste zerbait esan nahi nizun: "Barkamena, kondena, tortura" ataletik ez duzu soilik eduki jakin bat ezabatu, atal OSOA ezabatu duzu, egile eskubiderik ez zuena barne (liburuaren aurkezpena,kanpo loturak etc.) eta berreraiki behar izan dut. Ez dut uste hori oso zuzena izan denik. Nire kexua da boligrafo gorria errezegi eta gehiegikeriaz erabiltzen ez ote den... Ondo izan

   Lasai, orain geratu den bezala ere ondo dago. Ondo izan

Tartean teatroa aldatu

Aupa Joxemai Mikel Martinez naiz, aktorea. TARTEAN teatroa sarrera sortu dut baina mezu bat jaso dut: "Autopromozioa" izan daitekela eta agian ezabatuko dutela. Guztiz berria naiz honetan, eta ez dakit nola funtzionatzen duen. Informazioa ematea promozioa egitea bada, ados. Baina nire asmoa da INFORMAZIOA ematea, antzerkiari dagokionez, pila bat baitaukat (nik parte hartzen dudan lanetatik hasita, jakina) Beraz, zer egin dut txarto eta zelan zuzendu ahal dut? Lagunduidazu ahal baduzu, mesedez. Ondo izan.

Kalitatezko artikuluak: aktore anglosaxoiak aldatu

Ondo iruditzen zait. --Euskaldunaa - 2013ko urriaren 13a, 18:39 (UTC)

Filmen izenburu aldaketak eta ondorioak aldatu

Egunon. Filmen izenburuak aldatzea ongi, baina mesedez, aldaketa egiterakoan filma horietako loturetan ere aldaketa egin: aktorea, zuzendari, gidoigileen etabarren artikuluetan ere filma horren izenburu berria ere ipini, bestela zuk egindako aldaketa zintzilik gelditzen da eta neroni horiek moldatzen lana pilatzen zait. Izan ongi. -Euskaldunaa (eztabaida) 07:40, 12 azaroa 2013 (UTC)

Nabarmendutako artikulua aldatu

Bai, badakit. Baina duela aste pare batzutatik ez da nabarmendutako artikuluaren bozketarik egin (maiz errepikatuak ere jarri ditugularik), 2014ko lehenbiziko astea gainera etorri da eta ez zegoen aukeratutako artikulu berririk, bozketa burutzeko zain baginateke duela aste askotatik nabarmendutako artikulua zurian litzateke. Nire iritziz San Mames artikulu berria jartzeko aukera bazegoenez, zurian edo errepikatua jartzea baino hobe da. Ulertzen dut zure ikuspuntua eta bat nator zurekin, baina beste inork artikulu nabarmendurik proposatu ez duenez ipini dut, bestela aurtengo urtarrileko artikulua berdinarekin geundeke. Ondo izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 10:43, 30 abendua 2013 (UTC)

Bizikleta vs txirrindularitza aldatu

Aupa Joxemai, "Bizikleta" hitzaren ordez "txirrindularitza" erabiliz egiten ari zaren aldaketekin ez nago ados. Nire ustez txirrindularitza eta txirrindulari hitzek kirolari dagokion esparrura okertuta daude, eta ez du osorik hartzen bizikletaren erabilerak azken aldian izaten ari den zabalkundea, batez ere hirietan. Nire ustez askoz egokiagoa da "bizikleta" erabiltzea, bai eta "bizikletari" erabiltzea beharrezkoa denean. Honi lotuta, "bidegorri" hitza ere ez da batere egokia azken urteetan sortzen ari diren bizikleta bide berriak izendatzeko; beraz, ezin da erabili "bizikleta bide" kontzeptuaren baliokide gisa. Bizikleta bide artikuluan (orain zuk "txirrindularitzarako bidera" mugitu duzuna) azaldu nuen zergatik ez den egokia. Gasteizko Udalean bizikleta hirirako garraiobide gisa sustatzeko lanean ari naizenez, nahikotxo egin dut lan kontzeptu horiekin eta horregatik iradokitzen dizut "bizikleta", "bizikleta bide" eta antzekoak erabiltzea egokiagoa dela, eta hobe dela "txirrindulari" hitzaren eratorriak kirolerako uztea eta "bidegorri" bizikletentzako bide jakin batzuk izendatzeko erabiltzea, ez bizikleta bide guztien sinonimo gisa.--Assar; (erantzun hemen) 10:42, 7 urtarrila 2014 (UTC)

Inauteriak (eskaera) aldatu

Iepa Joxemai. Euskal Herriko hainbat herritako inauterietako (Zalduondo, Unanu, Markina...) orriak sortu dituzula ikusi dut. Asko eginak badaude ere, oraindik batzuk falta dira; adibidez Altsasu, Goizueta, Ituren-Zubieta edo Mundakakoak. Animatzen al zara baten bat sortzen? Ni laguntza emateko prest nago. Izan huntsa! --Aihotz; (eztabaida) 17:56, 1 martxoa 2014 (UTC)

Mila esker erantzuteagatik, Joxemai. Lasai, artikulu horiek sortzeko presarik ez dago. Kontua da garrantzitsutzat jotzen dudala zerranda osatu ahal izateko. Beraz, patxadaz... Ondo segi!--Aihotz; (eztabaida) 18:17, 1 martxoa 2014 (UTC)
Joxemai, Mundakako araztuzteen orria sortu duzula ikusi berri dut. Eskerrik asko nire eskaera kontuan izateagatik! Bihar erreferentzia bibliografikoren bat gehitzen saiatuko naiz. Ondo segi! --Aihotz; (eztabaida) 00:10, 6 martxoa 2014 (UTC)

Joxe Azurmendi aldatu

Kaixo Joxemai. Joxe Azurmendiri buruzko artikuluan ipini duzun oharra irakurri berri dut. Ez nago ziur zergatik diozun egile eskubideena, artikuluan erabiltzen diren liburuetako pasarteengatik diozu? Hasieran artikuluari ekin genion hiru egileok beti horrela egin izan dugu. Orduan nabarmendutako artikulu gisa izendatu zuten gure lanak orain ez du balio? Bada amore ematen dut, baina lehenago abisatu besterik ez zenuten horrelako lanak hartu aurretik. Nik ez dut filosofiako artikulu bat pasarterik gabe irudikatzen. Zeuk konpondu edo errekara bota artikulua, zeuk ikusi. Ondo izan Ketxus

Gramatika sortzaile - Eskerrik asko!! aldatu

Ikusia eta ikasia. Batutako orria pittin bat txukunduko dut (wikidatara gehitu, parentesi galduren bat kendu...) Milesker berriz ere!! -Xaxa katua (eztabaida) 13:47, 4 maiatza 2014 (UTC)

Ai... wikidata erabiltzen banekiela uste nuen ba... ingeleseko orrialdean gehitu dut (Generative grammar), baina euskal wikipediako orrira itzultzean, ez dira beste wikipedien loturak ikusten... zer egin? (euskal orriko "editatu linka"ri ematen badiot, item berri bat sortzen du wikidatan eta horrekin ere ez dira beste wikipedien loturak agertzen...) -Xaxa katua (eztabaida) 14:04, 4 maiatza 2014 (UTC)

Agertzen dira loturak. Ez dakit zuk konpondu duzun ala bere denbora utzi behar zitzaion... dena dela ere, eskerrik asko denagatik eta barkatu hasiberrikeriak :-) -Xaxa katua (eztabaida) 14:29, 4 maiatza 2014 (UTC)

Artikulu nabarmendua izateko iradokizuna aldatu

Aspaldi honetan nabarmendutako artikuluak jartzeaz arduratzen ari zarenez, iradokizun bat: gain-gainetik begiratuta (aste honetan lanpetu samar nabil), uste dut «Bernardo Atxaga» nabarmendutzat jartzeko moduko artikulua dela. Zorionak artikulu hori ontzen egin duzun lan handiagatik. --Xabier Armendaritz   2014-05-09, 10:32 (UTC)

  Egina Proposamenetan sartuta. Nik egindakoa ez denez, inork aurkakoa ez dioen bitartean, asteburuan ontzat emango dut. - --Joxemai; (erantzunak) 12:44, 9 maiatza 2014 (UTC)

Asteko argazkia aldatu

Arratsaldeon. Datorren asteko argazki gisa jarri duzun garabiarene irudiak bozka bakarra du, aldiz zure 2014ko Euskal Encouter topaguneko argazkiak bi bozka ditu.

 
2014ko Euskal Encounter topagunea Barakaldoko BEC erakustazokan.
Data: 2014ko uztailaren 24a.


-Euskaldunaa (eztabaida) 13:41, 10 abuztua 2014 (UTC)

Aldatuta. Bestalde, argazki hori ez da nik egindakoa. --Joxemai; (erantzunak) 13:55, 10 abuztua 2014 (UTC)

200.000. artikulua eta elkarrizketa. aldatu

Aupa Joxemai! Zuk egin duzunez 200.000. artikulua, agian hau interesatzen zaizu, ezta? -Theklan ·   ·   15:07, 19 iraila 2014 (UTC)

Aldaketa aldatu

Agur Joxemai. https://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide_eztabaida:Izkilanttoa eztabaida orria orain dut hemen https://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide_eztabaida:Hegibeltz Horregatik ezabatu egin dut lehena. Hegibeltz (eztabaida) 08:42, 7 urria 2014 (UTC)

  Egina - --Joxemai; (erantzunak) 08:58, 7 urria 2014 (UTC)

Kaixo Joxemai. Etika artikuluan ezabatu didazun erreferentzia beharrezkoa dela iruditzen zait. Ez ditut zure arrazoiak ondo ulertzen. 1) erreferentzia ez dela: Wikipediako "Etika" artikulu hori laburra da eta denborarekin gehiago garatu beharko litzateke, eta horretarako erreferentzia bikaina ipini dudala uste dut (non esplikatzen eta eztabaidatzen den printzipioen etika, ondorioen etika, sentimenduen etika, balioen unibertsaltasun/historikotasuna, horien justifikazioa...), etikaren inguruan panorama zabala azaltzen da bertan. 2) zehatzegia ote den: susmoa dut "indarkeria eta balio berrien bilaketa" izenburuarengatik iruditu zaizula zehatzegia, gorago aipatu dizut ez dela horrela. Ezabatu baduzu ondo ezabatua egongo da... ez noa wikipediako eztabaia bizantinoetan sartzera. Baina ezabatu didazun testua irakurtzea gomendatuz agurtzen naiz. Ondo izan (Ketxus (eztabaida) 16:01, 8 azaroa 2014 (UTC))

Kaixo. Izatekotan, bibliografian sartu beharko litzateke, ez baita testuaren erreferentzia bat. Bibliografian sartzeari buruz, beharrezkoa dela esatea gehiegizkoa iruditzen zait. Egongo dira noski etika gai orokor moduan azaltzen duten liburuak, eta izenburuari begiratuta etikarekin baino indarkeriarekin loturiko artikulu bat dirudi (eta ez erreferentzia liburu bat) beste liburu baten baitan, etikarekin zerikusi zuzena ez duena. Esan nahi dut hori baino lehenago egongo direla erreferentzia beharrezkoagoak eta orokorragoak etikari buruz euskaraz. Irakurle batek aipamen hori irakurriko balu, izenburuari begiratuta soilik baztertu egingo luke. Ez dut zalantzan jartzen liburua eta artikulua interesgarriak direnik, baina etika ez da horien gai nagusia eta aztertzekotan zeharka soilik egingo dute. Artikulua garatuta dagoen bezala, erreferentzia liburu bat behar dugu erreferentzia moduan, gaia sakondu nahi duenak horretara jo ahal izan dezan. Gaian aditua zarela ematen duenez, artikulua sakontzeko eskatu eta eskertuko nizuke, Etika benetan artikulu gakoa baita wikipedian. Dena den, galdera bat egin behar dizut bukatzeko: interes edo lotura pertsonala al duzu artikulu horrekin? Horrela balitz, beste arazo bat sortuko litzateke: interes-gatazka. Eta hori erreferentzia hori ez sartzeko arrazoi gehigarri eta sendoa lizateke.

PD: Eztabaida hau Etika artikuluaren eztabaida orrira pasa behar dut, hura baita bere lekua.

- --Joxemai; (erantzunak) 16:26, 8 azaroa 2014 (UTC)

Artikulu berri bat sortu aldatu

Kaixo Joxemai, Concha Chaosen artikulua sortu nahi dugu. Lehendik ez zegoen sortuta eta tutorialan bilatu dut "artikulu berri bat sortu", azpian zegoen esteka gorri bat sakatuta artikulu huts bat ikusi dugu eta hortik abiatu gara... Ulertzen dudanez geizki ari gara, "pantailaozen" bidez esaterik baduzu pausuz pausu nola egin? Mila esker!

Artiklulu berri bat sortu aldatu

Kaixo, zuk esandako pausuak jarraitu eta ohartu gara nola egin. Sortzen hasi garena balio du? Edo aldatuko dugu zerbait? Mila esker

¡Felices fiestas! aldatu

 

--Syum90 (eztabaida) 13:49, 21 abendua 2014 (UTC)

"Joxemai/2013-2014ko eztabaidak" erabiltzailearen orrira bueltatu.