Wikipedialari honek Euskarazko Wikipedian
EUSKARAren alde bere hondartxo euskaltzalea jada sobera jarri duelako ustez,
bere partaidetzaren 10. URTEURRENEAN ‎parte-hartze aktiboari amaiera eman dio,

2009ko otsailaren 21a, lehen artikulua: "Hurling"
2019ko otsailaren 21a, parte-hartze aktiboaren amaiera

Oren guziek dute gizona kolpatzen,
azkenekoak du hobirat egortzen.


Jondoni Martine eliza, Sara.
Lapurdi, Euskal Herria.
Munstroekin borrokatzen den hark,
BERA ere munstro bilaka ez dadin zaindu bedi.
Amildegi bati luzaroan so egiten badiozu,
amildegiak ere zugan so egiten baitu.


"ONGIA ETA GAIZKIAZ HARATAGO"
(1886, Friedrich Nietzsche)
Gaur ni, bihar zu

Gaintzako hilerriaren ataria,
Gipuzkoa, Euskal Herria.
Artxibategia
Urtea Mezuak
2009 Denera mezu 1
2010 Denera 0 mezu
2011 Denera 0 mezu
2012 Denera 3 mezu
2013 Denera 7 mezu
2014 Denera 27 mezu
2015 Denera 17 mezu
2016 Denera 23 mezu
2017 Denera 14 mezu
2018 Denera 8 mezu

Abestien letrak aldatu

Kaixo Euskaldunaa! Jartzen ari zaren abesti askoren letrak copyrighta duela esnago nuke. Ezin da egile eskubiderik urratu letra osoak jartzen. Bai, ordea, letra horien analisia egin, erreferentzia egokiak topatuz gero. -Theklan · Eztabaida · E-maila 00:23, 4 urtarrila 2019 (UTC)

Gabon, Theklan. Gaur jada berandu denez ezin dituk hitzak ezabatu, bihar ezabatuko ditut.
-Euskaldunaa, 00:30, 2019ko urtarrilaren 4a (UTC)

Arratsalde on Euskaldunaa, garrantzizkoa da mapak euskaraz edukitzea, eta horiek kategoria batean edukitzea, Commonseko labirintoan inor etsipenez gal ez dadin, bereziki azterlanetarako material bila dabiltzan ikaslea gazteak. Ikusi dut zenbait mapa euskaraz jarri dituzula, eta eskerrik asko horregatik! Nolanahi ere, bot eraginkor baten faltan, euskarazko mapen kategoria eskuz hornitzen joan behar gara. Beraz, ondo legoke ahal baduzu horretan laguntzea. Goraintzi! Iñaki LL (eztabaida) 17:56, 13 urtarrila 2019 (UTC)

Arratsaldeon, Iñaki LL. Bai, batzun batzuk egin ditut, baina orain nire wikipedialari jarduera zenbait artikuluren sorrera kenduta Eskoziako udalerri guztien euskarazko artikuluak sortzeko proiektuan buru belarri jarria daukat. Goraintziak. -Euskaldunaa (eztabaida) 18:05, 13 urtarrila 2019 (UTC)
Bai, eskerrik asko horregatik. Lan eskerga dudarik gabe, ekarpen handia EU WPrentzat; esan nizun, bestalde, nire iritzia zein zen. Baina horrez aparte, noizbait mapa horiekin lan eginez gero, ondo legoke kategoria hori jartzea, erraza da. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 18:25, 13 urtarrila 2019 (UTC)

Langileenentzako domina aldatu

Nahi duzun lekuan ipin ezazu merezi duzun domina.

Langile porrokatuarentzako domina. Euskarazko wikipediaren alde izugarrizko lana egin duen wikilari honentzat, betiko argia. ESKERRIK ASKOǃ
-Oraina (eztabaida) 15:54, 16 otsaila 2019 (UTC)
Eskerrik asko, Oraina: legala haiz.
Ongi bizi eta betirarte!
-Euskaldunaa, 20:50, 2019ko otsailaren 20 (UTC)

Efemerideak aldatu

Arratsalde on Euskaldunaa! Oker ez banabil, zu zara efemerideak kudeatzen dituena. Artikulu honetan ikusten denez ("1794ko martxoaren 3an (haizekorraren 13an), mandatari horiek ignoble ("doilor") izendatu zituzten Sara, Itsasu eta Azkaine", eta lapurtarren deportazioari hasiera eman, Konbentzioaren Gerran; beraz, 225. urteurrena dugu. Hori ez badago, sartzerik? Eskertuko nizuke. Ondo izan Iñaki LL (eztabaida) 15:21, 2 martxoa 2019 (UTC)

Txetx Etxeberri aldatu

Kaixo Euskaldunaa, Ohartu naiz Txetx Etxeberriri buruzko artikulua arras laburra dela. Frantsesezko wikipédiakoa askoz luzeagoa da. Frantsesezkoa arazorik gabe itzul dezaket euskarara, baina ez nuke zure lana suntsitu nahi. Nola egin frantsesezkoaren itzulpena euskarazkoa txertatzeko? Laster arte,-Bankarra (eztabaida) 22:55, 28 urria 2020 (CET) Dagoeneko artikuluan dagoen testua utzi nahiko nuke, baina kontua da frantsesetik zuzenean itzultzeko aukera erabiltzeko, dagoen artikulua gainidatzi behar dudala. Nolabait suntsitu, beraz. Baina aukera bat ikusten dut: hor dagoen testua beste nonbait kopiatu, eta gero artikulu berrian itsatsi. Oraingoan, testu gutxi dagoenez, zailtasunik ez. Baina artikulu osatuagoen kasuan, jakin nahiko nuke aukerarik badenetz itzulpen automatikoa horrela sortzeko, dagoen artikulua gainidatzi gabe, osatuz baizik. Ez dakit oso argi izan naizen... Egon pixkor! -Bankarra (eztabaida) 14:24, 29 urria 2020 (CET) -Bankarra (eztabaida) 14:29, 29 urria 2020 (CET)Reply