Ongi etorri, Ksarasola, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


Gnome-globe.svg
ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Wikiproiektu:OpenMT2 eta Euskal WikipediaAldatu

Kaixo Kepa: omegat programan "OpenMT-proiektua" proiektua dago eta bertan itzulpenak erakusten dira, baina orain "inportatu Mediawikitk.." eman eta URL-a sartzean ez da agertzen iturburu berria proiektuan. Uste det 10 itzulpen baino gehiago ezdituela onartzen proiektuan. Kasu horretan zer egin behar da? -Utolotu 12:14, 2 Abendua 2011 (UTC)

Bihar komentatuko dugu Durangon. Joango zara?

Ba ez, ez naiz joatekoa. Baina, bueno iturburu bezala berbiderapen bat banuen eta hori ezabatu egin det ordenagailutik eta utzi dit beste iturburu bat sartzen. Uste dut 9 artikulutan duela muga. Nola jasotzen dituzue datuak? Noiz bidaltzen ditu? Egin ondoren ezabatu daitzeke?--Utolotu 17:28, 5 Abendua 2011 (UTC)

Bi modu ditugu itzulpenak jasotzeko. Wikipediara igotzerakoan, eta OMegaT direktorioko proiektuko fitxategi bat eskatuta, hori bukaeran egin ahal izango dugu. 10eko topera heldu zarela eta, ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO. Bihar komentatutko dut Gorka Labakarekin ea zer aldatu behar den muga hori gainditzeko. Esango dizut.

Iraungikortasun txantiloia Donostiako Informatika Fakultatean artikuluanAldatu

Kaixo, Kepa

Artikuluaren eztabaida-orrian eman dut zure erantzuna. Txantiloiaren edukia aldatu ere egin dut zertxobait. - --Joxemai; (erantzunak) 08:20, 13 maiatza 2013 (UTC)

LaguntzaAldatu

Ez, ez daukagu euskarazkoan fakultate bati buruzko arikulu nabarmenik. Baina bai beste wikipedietan, adibidez Tuck School of Business eta beste hainbat: Category:FA-Class Universities articles. Fakultate-fitxari dagokionez, sortu egin beharko litzateke txantiloia, Txantiloi:Unibertsitate infotaula har dezakezu eredu moduan, editatu eman eta ikusiko duzu nola egina dagoen. Kopiatu eta pegatu parametro batzuen izenak soilik aldatuz eginez erraza litzateke, Txantiloi:Fakultate infotaula txantiloi berri bat sortuz.---Joxemai; (erantzunak) 09:15, 13 maiatza 2013 (UTC)

«Emakume informatikariak» eta beste zenbait emakume kategoriaAldatu

Kaixo, Kepa. Honelako gai orokorrez Txokoan hitz egiten dugu, eta hain zuzen ere gai hori oraintxe eztabaidagai dago, zure iritzia emateko eta aurrera ateratzeko garaiz zabiltza.

Ni ere kategoria horiek ezabatzearen kontrakoa naiz, eta aurreko eztabaida hartan plazaratutako iritzi gehientsuenak bildu nahirik taxutu nuen proposamena aurrera atera zen; ez dago kategoria horiek nahitaez ezabatu beharrik.

Orain, hamahiru kategoria horietarako hiru aukera daude:

  1. Ezabatzea. Hori ez dugu nahi ez zuk, ez nik.
  2. Bozketa bidez onartu zen irizpide hori aplikatuz, bai emakumeen kategoriak, bai gizonenak sortzea.
  3. Hamahiru kategoria horiek (guztiak edo batzuk) salbuespentzat jota, emakumeenak besterik ez sortzea.

Azken bi aukeretatik ez dut garbi zein den onena. Animatu eta eman zure iritzia Txokoan! --Xabier Armendaritz   2014-10-14, 18:05 (UTC)

Emakumeen kategoriak berrezarri ditut. Orain, haien pareko gizonen kategoriak sortzea falta da, txokoan nagusitu zen aukera aplikatzeko (gizonen kategoria osagarri horiek sortu ezean, ezabatu egin beharko lirateke). Lan horretan lagunduko? --Xabier Armendaritz   2014-10-28, 09:46 (UTC)
Agian aldaketa handiegia ekar lezake Euskal Wikipedia osoan, baina egokiena ez da Informatikariak kategoria sortzea eta Ameriketako Estatu Batuetako informatikariak kategoria ere "non-diffusing subcategory" kategoria moduan ikustea. Horrela jarrita «Limor Fried» artikuluan hiru kategoria jarriko genituzke; Informatikariak (kategoria nagusia edo), Emakume informatikariak eta Ameriketako Estatu Batuetako informatikariak (non-diffusing kategoriak azken biak). Horrela ikusita ez legoke beharrik egongo Gizon informatikariak" eta antzeko guzti-guztiak sistematikoki sortzeko, interesgarriak direnetan bakarrik. Konplikatuegia litzateke? Ksarasola (eztabaida) 11:52, 29 urria 2014 (UTC)

Intxaurrondo (auzoa)Aldatu

Ez horregatik. -Euskaldunaa (eztabaida) 03:10, 22 urria 2014 (UTC)

Itzulpen automatikoaAldatu

Zuk txertatutako bibliografia ezabatu dut. Bi arrazoi: interes-gatazka eta, hau inportanteena, itzulpen automatikoari buruz ikuspuntu orokor batetik jakiteko esanguratsuak ez direlako, oso zehatzak baitira. - --Joxemai; (erantzunak) 14:30, 7 urtarrila 2015 (UTC)

Nire lankide orrian utzitako mezuaren erantzun gisa: bibliografia edo erreferentzia da euskaraz izatea ez da arrazoia artikulu batean txertatzeko. Wikipedia entziklopedia unibertsala da, hemen euskaraz izan arren, eta bibliografia eta erreferentzia onenak eta adierazgarrienak bildu behar ditu. Ulertuko duzunez, itzulpen automatikoaren gaia oso zabala eta sakona eta bai, begiratu dut bilatzaile espezializatuetan zein diren erreferentzia aipatuenak eta zuk (eta zure lankideak) horri buruz egindakoak ez daude postu gorenetan edo aipatuenetan, ezta urrutitik ere. Artikuluetatik monografietara pasatzen bagara (eta horiek dira adierazgarrienak gaiari ikuspuntu orokor batetik heltzeko - horretaz ari gara hemen -; pertsona batek artikulu batekin ez baitu ikasiko, liburu batekin baizik), are gutxiago. Euskarazko itzulpenari buruzko atal hipotetiko batean sartzea zilegi den zure erreferentzia horiek sartzea, bai erreferentzia moduan, baina ez bibliografia moduan. Unibertsalak eta orokorrak diren adierazgarri horietako bat bera ere ez duzu jarri. Zergatik ez zara jartzen artikulua behar bezala osatzen? (Portzierto, nabarmendu etiketa dauka baina hori kendu behar zaiola esango nuke, artikulua dagoen bezala pobrea baita). Seguru nago horri buruz asko dakizula (nik baino gehiago seguru, noski). Tematzen bazara zure erreferentziak jartzen, artikulua garatu gabe, zer pentsatu behar dut? Eta mesedez etzazu insinuaziorik egin (zerbait gustatzen ez bazait eta horrelakoak jarriz zure mezuan). Nik ez dut hemen egiten gustatzen zaidana, egin behar dena baizik (horretan saiatzen naiz, behintzat), zu zara nire ustez hemen gustatzen zaizuna jarri (zure artikuluen eta zure lagunen erreferentziak sartuz) eta egin behar ez dena egiten duena. Eta umekeriak alde batera utzi (agintzen badidazu ..., zer da hau, eskola txikiko patioa?). Modu txukun batean lan egiten baduzu, ez naiz ni izango trabak jarriko dituena. - --Joxemai; (erantzunak) 17:24, 16 urtarrila 2015 (UTC)

Saludos KepaAldatu

Aquí Rastrojo. Te recomiendo La Musgaña y hacer artículo de Joaquín Díaz González ;-) Un abrazo Rastrojo (eztabaida) 16:50, 9 uztaila 2016 (UTC)

Donostiarren zerrenda Wikidata-ko datuekinAldatu

Kaixo Kepa! Wikidatan bilaketa egiterakoan "jaiolekua" = "Donostia" ateratzea eskatu diogu, eta beraz, Donostian jaio direnak bakarrik agertuko dira. Mikel Erentxun Caracasen jaio zen eta horregatik ez da agertzen; bai ordea "donostiarrak" Wikipedian dugun kategorian, hala kontsideratu dugulako. Pareko adierazpen bat egon beharko luke Wikidatan "donostiarrak" eskatu ahal izateko. Maite R. Ochotorenaren kasua bestelako da. Zerrendan ez da agertzen Wikidatan informazio nahikorik ez zuelako. "Gizakia" da adierazpena baino ez zegoen osatua. Batzuk gehiago sartu dizkiot (emakumezkoa, Donostian jaioa, idazlea, gidoigilea, ikus hemen), zerrenda gaurkotu eta dagoeneko agertu da. Datu Wikidatan egon behar du, bestela ez da kontsultan agertuko. Hizkuntza askotan dauden artikuluak informazio asko dute, baina euskaraz dagoen horietan uste dut soilik oinarrizkoena hartzen du, eskuz sartu behar da gainerakoa. Txantiloiekin ez naiz oso trebean, baina Theklanek Francisco Goya artikuluan egindakoaren eredua jarraitu dut. Aukeraketa:

  • P19:jaiolekua
  • Q10313: Donostia
  • P31:honako hau da:
  • Q5:gizakia

{{Wikidata list |sparql=SELECT ?item WHERE { ?item wdt:P19 wd:Q10313. ?item wdt:P31 wd:Q5 } |section= |sort=label |columns=label:Izen-abizenak,P106:Jarduera,P19:Jaiolekua,P569,P570,P21,P18 |links=local }} {{Wikidata list end}} Honan hemen {{Wikidata list}} txantiloia. Ingelesezko bertsioan azalpen gehiago agertzen dira. Gero arte. -Xabier Cañas (eztabaida) 14:52, 9 abuztua 2016 (UTC)

Falta diren gaiakAldatu

Kaixo Kepa! Atzo Rubén Ojedak Joko Olinpikoen lehiaketa honen berri eman zuen. Egiteke dauden artikuluak sartu dituzte the MissingTopics tool tresnarekin. Ikusi adibidez Espainiakoak. Hor Petscan ere proposatzen du. Proba batzuk egin ditut baina ez dakit nola atera kategoria batean falta direnak. Saiatu zaitezke ea zuk asmatzen duzun? Bestela Rubeni galdetuko diot ea berak badakien. Gero arte. -Xabier Cañas (eztabaida) 10:18, 10 abuztua 2016 (UTC)

Kaixo Xabier, hau lortu dut, ea baliagarria zaizun!
Olinpiar_jokoak kategorian lehen mailako definitu gabekoak
Olinpiar_jokoak kategorian lehen eta bigarren mailako definit gabekoak
Ksarasola (eztabaida) 22:49, 10 abuztua 2016 (UTC)
Primerakoa da! Medikuntza kategoria sartu dut eta agian hori Josuri baliagarria zaio Medikuntzan falta direnak osatzeko. Nire froga orrian sartu dut medikuntzan falta direnen zerrenda. Eskerrik asko. -Xabier Cañas (eztabaida) 07:39, 11 abuztua 2016 (UTC)

Bozketa formalerako deialdiaAldatu

Kaixo Kepa, zer moduz? Bozketa formal bat da martxan eta artikuluen egiturari dagokio. Ona izango litzateke albait jende gehienak parte hartzea. Gaiari buruzko komentarioak hemen eta, bozkatzeko, hemen. Ondo segi, eskerrik asko -Iñaki LL (eztabaida) 14:52, 25 azaroa 2016 (UTC)

Amaro PargoAldatu

Kaixo, artikulu hau hobetzeko, eskerrik asko lagun dezake: Amaro Pargo.--88.10.66.218 15:25, 17 urtarrila 2017 (UTC)

Reporta ontzen, Uliako LorategiakAldatu

Gabon Kepa, zer moduz? Urteko reporta osatzen ari naiz. Uliako Lorategiez zer esan dezakegu? Ez dut ezer aurkitu, eta joko handia ematen du. Zenbakiak-eta ere lagungarriak dira... Please lehenago eta hobeto, goraintzi! -Iñaki LL (eztabaida) 20:40, 24 otsaila 2017 (UTC)

Aupa Kepa, ointxe aurkitu dut Wikiproiektua zure aurrealdeko orrian. Estatistikaren bat gehitu badezakezu (zenbatek eta nork parte hartu, adibidez), perfekto. (Hementxe bertan) Goraintzi! -Iñaki LL (eztabaida) 12:26, 27 otsaila 2017 (UTC)
Bart prestatu nuen zerbait baina ez nuen biribildu, Iñaki. Gaur gauean egingo dudala espero dut ;-) -Ksarasola (eztabaida) 14:14, 27 otsaila 2017 (UTC)
Ederki Kepa, biharko bidali behar dut, gauean. Ondo segi! -Iñaki LL (eztabaida) 21:39, 27 otsaila 2017 (UTC)



Ikusi Wikiproiektua: Wikiproiektu:UliakoLorebaratzak Stop park destruction jardunaldia‎ (2016-05-28)

  • Wikimaratoiaren deialdia eta programa Uliako Auzo Elkartearen webgunean: Maiatzaren 28an: Uliako Lore-Baratzak wikiproiektua
  • Parkeko zuhaitzen 78 argazki Commons-en
  • Wiki maratoia argazkiak Commons-en
  • Uliako Lore-Baratzak QR workshop‎ argazkiak Commons-en
  • Uliako Lore-Baratzak water tanks
  • 40 zuhaitz mota dago parkean eta beste horrenbeste QRpediako plaka ezarri ziren parkean.
  • Euskarazko Wikipedian 30 artikulu sortu genituen zuhaitz horiekin. espainieraz bazeuden hasieran baina euskaraz ez.
  • 9 wikilariren artean ibili ginen lan horietan guztietan, eta beste lau pertsonak lagundu zuten argazkiak egiten, igotzen eta edukiak idazteko testuak proposatzen.
  • Lan gehiena egin zen lehengo hilabetean (2015eko azaroan) eta wikimaratoiaren hilabetean (2016ko maiatzean).
  • 33 txori mota ibiltzen dira parketik. Denak zeuden Wikipedian, euskarazkoan eta erdarazkoan :-)

Bukaeran parkearen artikulua osatu zen:Uliako_Mintegietako_parkea
Eta gainera, ingelesez, frantsesez eta espainierazko artikuluak ere sortu dira:

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidanAldatu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:35, 19 martxoa 2017 (UTC)

Mila esker!Aldatu

Mila esker Tabalakeran eman diguzun laguntzagatik! Espero dugu ikastea eta wikiproiektuetan asko eta gustora lan egitea. Ondo izan, eta hurrengo arte! Mentxuwiki (eztabaida) 21:54, 3 uztaila 2017 (UTC)

Etxebarriko emakumeen zerrendaAldatu

Kaixo Kepa! Wikidatan dauden Etxebarriko emakumeak (lista) artikulua mugitu egin dut eta WikiEmakume proiektuaren barruan sartu dut. Kontua da Wikidatan dauden Etxebarriko emakumeak (lista) ez dela artikulu entziklopediko bat berez, eta zentzu gehiago duela Wikiproiektuaren barruan sartzea. Hemen garatuko litzateke: Wikiproiektu:WikiEmakume/Wikidatan dauden Etxebarriko emakumeak (lista).-Xabier Cañas (eztabaida) 18:04, 4 uztaila 2017 (UTC)

Etxabarriko emakumeen zerrendaAldatu

Kaixo, Kepaǃ Sortu duzun zerrenda hemen dago: «Wikiproiektu:WikiEmakume/Wikidatan dauden Etxebarriko emakumeen zerrenda». Izan ere, eduki entziklopedikorik ez duenez, egokiagoa da WikiEmakume wikiproiektuaren barruan agertzea. Ondo ibili. --Xabier Armendaritz   2017-07-04, 18:06 (UTC)

Proposamena: Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko moduaAldatu

Arratsaldeon, Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko Txokoan Proposamena utzi berri dut. Irakurri eta haren inguruan iritzia eta bozka ematera gonbidatzen zaitut. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:24, 22 iraila 2017 (UTC)

Emakumeen kategoriakAldatu

Aupa Kepa! Eskerrik asko artikuluak eta kategoriak sortzeagatik, jada artikulu kopuru polita dugu eta bada garaia horrelako lan bat egitea (eta bide batez "genero-etena" apurtzeagatik) baina ideia bi besterik ez:

Ondo izan. --Marklar (eztabaida) 19:26, 19 otsaila 2018 (UTC)

Ikusi dut 'emakume antzezleak' eta 'emakume bertsolariak' kategoriak ez zeudela. Bai, hilabete baino lehen osatuko ditut kategoria bi horiek. Lehen ez zebilen Hotcat, horregatik ez dut landu emakume antzezleena, baina bai, egingo dut. Kategoria mota hau definituta egotea onuragarria izan da, euskal wikipedian zeuden (eta dauden) hutsuneak detektatzeko eta osatzen joateko :-). Bestalde, "emakume antzezleak" edo "emakume aktoreak"? Nahiago izan dut "emakume antzezleak" jartzea. Hitz hori ikusi dut begiratu ditudan artikulu batzuetan, eta horrela gainera ez nuen aukeratu behar hauen artean: "emakume aktoreak"/"emakume aktoresak"/"aktoresak". Arazorik ez dut aldatzeko inork horrela hobeto dagoela uste badu.Ksarasola (eztabaida) 19:49, 19 otsaila 2018 (UTC)
Kar, kar. "Aktoresa" ez mesedez. Hiztegi Batuan ere ez da existitzen. Aktore eta antzezle sinonimoak direnez, nik koherentziagatik aktore nahiago dut: Kategoria:Aktoreak-n eta bere azpikategorietan beti hitz hori erabili dugulako. Baina, zure lana zure kontu. Nire aldetik primeran.-Marklar (eztabaida) 18:05, 20 otsaila 2018 (UTC)
Kaixo,berriro. 'Mugi' egin dut kategoriaren izena. 'Emakume aktoreak' da orain. Birzuzenketa egin da automatikoki. Baina atzo kategoria horretan definitu nituen 125 artikuluak 'linboan' geratu dira, kategoria berrian ez daude. Egongo da modua hori automatikoki birdefinitzeko, ez da? Pistarik emango didazu? Ksarasola (eztabaida) 22:55, 20 otsaila 2018 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global surveyAldatu

WMF Surveys, 18:41, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia surveyAldatu

WMF Surveys, 01:39, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia surveyAldatu

WMF Surveys, 00:48, 20 apirila 2018 (UTC)

Results from global Wikimedia survey 2018 are publishedAldatu

19:25, 1 urria 2018 (UTC)

Commonseko UEUren estekak hautsitaAldatu

Gabon Kepa! UEUko esteka batzuk hautsita daude, mapen jatorria zehazten dutenak (http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/mapak), alegia. AnttonUgarte jartzen du igotzaile gisa, baina ez dirudi dagoeneko aktibo dagoenik. Ikus hemen; une honetan, ez doaz inora, beharbada konpontzea merezi du... Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 22:42, 26 abendua 2018 (UTC)

Berari ere utziko diot mezu bat, badirudi artean ere Commonsen badabilela. Iñaki LL (eztabaida) 23:08, 26 abendua 2018 (UTC)

eu txantiloiaAldatu

Kaixo Ksarasola,

Aldaketa hori 3 arrazoiengatik egin nuen:

  • Lehenik, azkar-azkar egin nuen uste nuelako akats bat zela, agian nahi gabe egindako zerbait. Ez nuen ezer ikusi eztabaidan ezta beste lekuetan (agian gutxi bilatu nuen). Batzuetan gertatzen da gauzak nahi gabe ezabatzen ditugula eta, horrelako kasuetan, berrezarri egiten dut.
  • Bigarrenik, ez dut uste horrelako txantiloi bat existitzen bada, hustu edo desaktibatu behar denik. Norbanakoak erabaki beharko luke erabili ala ez. Tresna hori hor badago, agian norbaitek erabili nahiko du. Txantiloia bera ez ezabatzea, baina bere edukia bai, ez zait oso bidezkoa iruditzen.
  • Azkenik, ez nago guztiz ados euskarazko wikipedian lotura bat euskaraz dagoela ez adieraztearekin. Batzuetan, lotura ugari daude eta ia denak erdaretan (ingelesez gehien bat) eta euskarazkoa horrela adieraztea zerrendatik irtenarazten du, eta agian berau irakurtzeko gogoa piztu. Adibidez, Esne_Bidea#Erreferentziak artikuluan, erreferentzia bakarrak eramaten du euskarazko artikulu batera (-(Euskaraz)Jesus Agirre Galaxiak Frantses Bidea Elhuyar.). Horrela agertzean, "gogo" gehiago ematen du artikulua irakurtzeko.

Horregatik desegin nuen aldaketa. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 13:01, 20 urria 2019 (CEST)Reply[erantzun]

Nire ustez berriro jarri beharko genuke azken urtean ibili den moduan. Komentatu dezakegu Xabier Armendaritzekin, edo agian Txokoan.
  • Berez, txantiloia ez dago ezabatuta (informazio hori interesgarria da Wikipedia osoan zenbait bilaketa edo tratamendutan erabili ahal izateko), baina euskarazko artikuluetan erabiltzen denean ez du testurik ekartzen.
  • Beste hizkuntzetan begiratu dut eta bakarrik markatzen dituzte beste hizkuntzetan dauden erreferentziak. Begiratu dut https://en.wikipedia.org/wiki/The_New_York_Times ingelesez eta espainieraz eta argi dago 200 erreferentzietan ez dutela markatzen ingelesez daude. Espainierazkoan bakarrik markatzen du espainieraz ez dagoena.
  • Zuk esandako Esne bidearen artikuluan erreferentzia asko erdaraz daude, gehienetan ez dago markatuta erreferentzia ingelesez dagoela (horrela egin beharkolitzateke uste dut nik), eta horrela balitz euskarazko artikuluak ikusteko errazak ere izango lirateke.
  • Bestalde nik gaur definitu dut artikulu bat Pantxika Telleria, eta erreferentzia guztiak euskarazko etiketa horrekin egonda oso itsusi geratzen dela uste dut.
  • Bai nik uste dut lehengo asteko egoerara itzultzea hobea dela. Baina ondo egon daiteke besteei galdetzea, eta zuk diozun bezala argumentazio hau txantiloiaren eztabaida orrian jartzea. Aurrerantzean ere orain egiten dugun eztabaida hau kontuan har dadin. Ksarasola (eztabaida) 22:50, 20 urria 2019 (CEST)Reply[erantzun]

Onak nabarmen lehiaketa martxan daAldatu

Oskorriren kantuakAldatu

Aupa!! Abestien hitzek copyright dute. Adibide batzuk bai baina osorik ez. Bestetik, oso lan polita! Ondo izan. --Marklar (eztabaida) 17:26, 12 abuztua 2020 (CEST)Reply[erantzun]

Parkatu @Marklar2007:, hitzak hainbeste tokitan ikusi ditudanez, azkenean ahaztu egin zait Wikipedian ezin zirela osorik jarri. Moldaketak egin ditut, hitzen azalpena gehitu dut eta orain abestiko hitz guztiak ez dira erakusten, tarteka-tarteka zati batzuk bakarrik. Pena da, idatzi beharko genioke Sarasuari edota Oskorriri baimena eskatzeko. Insumisioarena‎ eta Euskaldun berriaren balada‎. Ondo izan.Ksarasola (eztabaida) 00:58, 22 abuztua 2020 (CEST)Reply[erantzun]

Bilbaopediaren lizentziaAldatu

Aupa Kepa! Bilbaopediaren lizentzia itxia da. Copyrightarekin publikatzen dute guztia eta ezin da kanpoan erabili. Erreferentziak bai, baina zuzenean kopiatu ez. -Theklan (eztabaida) 10:51, 9 urtarrila 2021 (CET)Reply[erantzun]

Parkatu, ez nekien. Nahastu egin naiz beste CC-BY-SA toki honetan ikusi dudalako https://www.bestekaleak.eus/emakumeak/raimunda-royo . Ea nola konpontzen dudan. Eskerrik asko. Ksarasola (eztabaida) 10:59, 9 urtarrila 2021 (CET)Reply[erantzun]

Doktore-tesiakAldatu

Kaixo Kepa! Gorka Salces artikulua hobetzen ari nintzen, sartu dut Wikidatan bere tesia, eta konturatu naiz ez dugula ia artikulurik tesia erakusten dutenak, gutxiago euskaraz dakitenen artean (bakarra dela esaten dit Wikidatak. Zuk gai hau oso ondo kontrolatzen duzu... agian Wikidatan gehitu ahal ditugu datu horiek? -Theklan (eztabaida) 20:38, 23 urtarrila 2021 (CET)Reply[erantzun]

Kaixo @Theklan:. Ez dakit ondo ulertzen dudan. Falta direnak. gutxi direnak dira... tesiak beraiek, ez da? Bai, nik ez dut horrelakorik sortu Wikidatan. Titulu eta informazio asko sartu izan dut hainbat tesiegileren Wikipediako artikuluan, baina tesiarekin inoiz sortu wikidata itemik sortu. Interesik baduzu agian egin genezake modu erdiautomatikoan. Euskarazko ia 600 tesi daude hemen: TESIKER Tesia bilatu - euskadi.eus Edo hobeto hemen: 835 tesi csv formatuan hartzeko aukerarekin: Ingumako 835 tesi Bestalde bada urtebete edo bi Euskarazko tesi egileak kategoria osatzen ari naizela (~70 artikulu). Espainierazkoetan (Teseo tesis), Aupa Galder Ksarasola (eztabaida) 01:12, 24 urtarrila 2021 (CET)Reply[erantzun]
CSV horrekin egin daiteke lana automatizatu, egia esan. Ez du oso zaila ematen. Theklan (eztabaida) 09:51, 24 urtarrila 2021 (CET)Reply[erantzun]
OpenRefinerekin di-da batean egingo duzu, ez da? Ahal baduzu gehitu Ingumako erreferentzia orokor hori eta listo! AupaKsarasola (eztabaida) 15:03, 24 urtarrila 2021 (CET)Reply[erantzun]

Oinarrizko koloreAldatu

Kaixo! Aldaketa txiki bat egin dut zuk hasitako Oinarrizko kolore artikuluan, Euskaltermeko erreferentzia erabiliz. Ados egongo zarelakoan, --josugoni (erantzun hemen) 09:06, 4 maiatza 2022 (CEST)Reply[erantzun]

Bikain, Josu. Artikuluaren gorputz nagusia egin nuen, bai, baina oraindik gauza batzuk egin daitezke borobiltzeko. adibidez zuk egin duzuna. ik oraingoz ez dut egingo, Eskerrik asko! Ksarasola (eztabaida) 10:36, 4 maiatza 2022 (CEST)Reply[erantzun]