Ireki menu nagusia

Lankide eztabaida:Hpholke

Active discussions

Ongi etorri, Hpholke, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


Gnome-globe.svg
ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--EnzaiBot (eztabaida) 13:16, 6 maiatza 2014 (UTC)

EntretenimenduaAldatu

Zuk sortutako Kategoria:Entretenimendu industria delakoan eztabaida zabaldu dut. - --Joxemai; (erantzunak) 13:48, 4 urtarrila 2015 (UTC)

Ikusi dut elikatu duzula kategoria. Baina beste arazoak geratzen dira. Zer diferentzia (entziklopedikoa) dago zure iritziz entretenimendu eta aisialdi kontzeptuen artean? Ohartarazi nahi dizut, bestalde, entretenimendu hitzak mantenimendu ere esan nahi duela. - --Joxemai; (erantzunak) 17:05, 4 urtarrila 2015 (UTC)
Aisia eta entretenimendu kontzeptuak askotan solapatu egiten dira baina desberdindu behar dira, ene ustez, denboraz kontzeptuak ez katramilatzeko. Niretzat arazoa "entertainment" eta "entretenimiento" hitzen parekoa bilatzea da. Entretenimendua aisia barruan kokatzen da, aisia erabiltzeko modu bat izanik, baina espektakulu eta negozio konponenteak ditu. Adibidez, lo-kuluxka egitea aisia da baina ez entretenimendua. Hondartzan bainatzea aisia da; akuapark batera joatea, entretenimendua. Agian Armendaritzi galdetu beharko zitzaion. Sarasolak horrela itzultzen du kontzeptua: "denbora-pasa", "denbora-pasako industria"? Egokiago agian.-Hpholke (eztabaida) 16:49, 5 urtarrila 2015 (UTC)

Entretenimendu industriaAldatu

Kaixo, zure aurreko ataleko azalpenak ontzat ematen ditut. Beste alde batetik, ikusi dut kategoria hori berriz ere industriaren barruan sartu duzula. Entretenimenduaren sektoreari industria izena atxikitzean, hedapenez egiten da, eta ez zentzu hertsian. Entziklopedia honetan hau da industriaren definizioa eta beraz, horren barruan dagozkion jarduerak bakarrik sartu behar dira. Gauzak ez nahasteko. Azkenik, edizioren bat leheneratu nahi denean, beste lankideari oharatazi behar zaio edo gutxienez laburpenean edo eztabaida orrian arrazoia eman. Laguntza gisa, zure eztabaida orrian sinatzeko hau idatzi behar duzu: ~~~~. Mila esker zure ekarpenengatik. - --Joxemai; (erantzunak) 07:29, 12 urtarrila 2015 (UTC)

Euskal Herriko desagertutako aldizkariakAldatu

Ez al du belarrira hobeki jotzen Kategoria:Desagertutako Euskal Herriko aldizkariak, Kategoria:Euskal Herriko desagertutako aldizkariak ordez? Gainera, errelebanteena Euskal Herriko aldizkaria izatea da (eta Frantziakoa, ...), eta ez desagertua izatea, ezta? - --Joxemai; (erantzunak) 17:19, 22 urtarrila 2015 (UTC)

Bale. Joango naiz moldatzen.-Hpholke (eztabaida) 17:12, 23 urtarrila 2015 (UTC)
Lasai, neronek egingo dut bot baten bitartez. - --Joxemai; (erantzunak) 17:13, 23 urtarrila 2015 (UTC)
  Egina - --Joxemai; (erantzunak) 17:24, 23 urtarrila 2015 (UTC)

Eskerrik asko! -Hpholke (eztabaida) 17:14, 23 urtarrila 2015 (UTC)

PatafisikaAldatu

Kaixo. Gehiegiz jokatu duzu egindako kategoriako aldaketak desegin eta eztabaidan dagoen kategoria bat ezabatzeko markatzean. Mesedez, eztabaidatu arrazoiak emanez beste kategoriaren eztabaida-orrian. Bitartean, ezabatzeko txantiloia kentzera noa. - --Joxemai; (erantzunak) 12:29, 13 martxoa 2015 (UTC)

Aulkiak kategoriaAldatu

Aulkiak kategoria ordez, eserlekuen kategoria egokiago litzateke nire ustez. Aulkiek hiru edo lau hankak dituzte, eserlekuak adiera zabalagoa du. Zer deritzozu? - --Joxemai; (erantzunak) 16:23, 24 martxoa 2015 (UTC)

Sofa ez da aulki bat, eserleku bat baizik, ulertzen dudanez, hankak baino, oinarriak edo takoak dituela esango nukeelako. Eserlekuetan joan beharko luke. Beste alde batetik, hau nire iritzia da, aulki elektrikoa aulki edo eserlekuetan sartzea siniestro samarra da, aulki elektrikoak ez dira esertzeko, hiltzeko baizik, badakit, hala ere, ingelesez aulkietan ere sartuta dagoela. - --Joxemai; (erantzunak) 07:09, 25 martxoa 2015 (UTC)

Ados. Zuk egingo dituzu aldaketak edo nik egingo ditut? Eta aulki elektrikoa umore beltza bezala ulertu daiteke. Azken buruan, esertzeko da.

Eskerrik asko.-Hpholke (eztabaida) 07:41, 25 martxoa 2015 (UTC)

Nik egingo dut. - --Joxemai; (erantzunak) 08:02, 25 martxoa 2015 (UTC)

Izarrarteko inguruneAldatu

Kategorien izenburua -a markarekin jartzen dugu beti. Aldatzera noa. - --Joxemai; (erantzunak) 12:56, 1 apirila 2015 (UTC)

Eskerrik asko!-Hpholke (eztabaida) 19:53, 1 apirila 2015 (UTC)

El Suceso kategoriaAldatu

Kaixo, Hpholke. «Kategoria:El Suceso» orria ezabatzea proposatu da. Ekarpen guztiak dira ongi etorriak, baina beharbada orri hori ez dator bat Wikipediako politikekin. [[Eztabaida:Kategoria:El Suceso|Eztabaida orrian]] aurkituko duzu zergatik proposatu den ezabatzea (ikus, baita ere, zer ez den Wikipedia).

Azter ezazu ea orriaren arazo horiek konpontzeko biderik baden, eta, ezabatzearekin ados ez bazaude, adieraz ezazu zure iritzia [[Eztabaida:Kategoria:El Suceso|eztabaida orrian]]; hor erabakiko da ea ezabatuko den edo ez.

Orria ezabatzearekin ados baldin bazaude eta artikulua editatu duen bakarra baldin bazara (ikus ezazu orriaren historia), ezabatzeko prozesua bizkortzeko aukera duzu, artikuluaren hasieran kode hau jarrita: {{ezabatu|ni, orriaren egilea, bat nator ezabatzeko proposamenarekin}}

Translating the interface in your language, we need your helpAldatu

Hello Hpholke, thanks for working on this wiki in your language. We updated the list of priority translations and I write you to let you know. The language used by this wiki (or by you in your preferences) needs about 100 translations or less in the priority list. You're almost done!
 
Itzulpenetarako, erabil ezazu translatewiki.net, MediaWiki proiektuan.

Please register on translatewiki.net if you didn't yet and then help complete priority translations (make sure to select your language in the language selector). With a couple hours' work or less, you can make sure that nearly all visitors see the wiki interface fully translated. Nemo 14:06, 26 apirila 2015 (UTC)

«Izadia herrialdearen arabera» kategoria ezabatzeaAldatu

Aupa. «Izadia herrialdearen arabera» kategoria ezabatzeko eskatu duzu, baina ez dut garbi ikusten arrazoia. Izan ere, kategoria ez dago hutsik, erdal wikipedia askotan baliokideak ditu, ondo eratua dirudi...

Zergatik ezabatu beharko genuke? Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2015-07-03, 22:01 (UTC)

Arrazoia duzu, bai. Hasieran "Ingurumena"rekin talka egiten zuela uste nuen baina gero bere lerro propioa zuela ikusi nuen. Saiatu nintzen konpontzen baina orri hori pasatu zitzaidan. Barkatu, nire okerra da. Lehengoratu mesedez. -Hpholke (eztabaida) 10:33, 4 uztaila 2015 (UTC)

Donostiako kaleakAldatu

Lehenik eta behin zorionak Donostiako kaleen artikuluak sortzeagatik. Gauza bat proposatu nahi dizut, artikulu horiek sortzerakoan infotaula arrunta erabili beharrean ea neuk Donostiako auzo eta kaleentzat espreski sortu nuen eta erabiltzen ari naizen infotaula hau erabili dezakezun (baita zuk sortutako aurreko artikuluetan ere txertatu ahal dezakezun). Honela Donostiako kaleen artikulu guztien infotaula eredu bakarra izango lukete, Bilboko eta Iruñeko kaleetan bezala. Bestelakoan, animo eta segi aurrera zure lan bikainarekin. -Euskaldunaa (eztabaida) 16:07, 3 iraila 2015 (UTC)

-Ederki. Arrazoia duzu.-Hpholke (eztabaida) 20:02, 3 iraila 2015 (UTC)

Artikuluen luzeera eta agurraAldatu

Aupa Hpholke:

Aurreko astean, Hamaika Bide Elkartea artikuluaren harira, eztabaida bat egon zen. Ni neu artikuluak ondo idatzita baldin badaude luzeagoak laburragoak baino hobeagoak direla deritzot.

Baina gehienbat honegatik idazten dizut: "Animo eta ea laster 250 000 sarrera lortzen dituzuen. Besarkada bat:-Hpholke" irakurtzeak pena eman zidan betiko wikipediari agurra eta pixkat etsipenarekin idatzitako esaldia zela uste bainuen.

Ba hori, wikipedia ez da demokrazia baina ere ez dago buruzagi bat eta aldaketak edo edozein artikuluren luzeera handitu (edo eta mantendu) nahi baduzu, aurrera, horretarako daude eztabaida orriak eta zure/gure eskubideak. Nire ustez, etorkizun labur batean gai honi heldu beharko diogu euskarazko wikipedian.

Berriro euskal wikipedian online elkar hitzegin "ikusiko" garelakoan agurtzen naiz.

Ondo segi.Oraina

"Hpholke" erabiltzailearen orrira bueltatu.