Ongi etorri, Iñaki LL, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.
2008-2015 2016-2017 2018-2019

Bozketen emaitzak aldatu

Aupa Iñaki: Bozketen emaitzak berreskuratu ditut uste dudalako ondo dagolea egindako bozketak gordetzea. Behin Irekita dauden proposamenak ataletik kenduta, ez du nahasterik sortzen, eta bozketen emaitzak mantendu ahal dira: bozketen erregistroa mantentzeaz gain, hurrengoan artikulua hobetu eta berriz bozkatzen bada erreferentziatzat ere balio dute. Ezabatzeko arrazoiren bat ikusten baduzu esan mesedez. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:17, 7 urtarrila 2020 (CET)Reply

Kaixo Lainobeltz, oso tamalez (badirudi sistema ez dela funtzionatzen ari oraingo epeekin bederen), kendu behar dira, nahiz eta 4 baino boto gehiago izan, aspaldi pasa zen horiek bozkatzeko epea, eta hiruzpalau egunez utzi ditut emaitza ikusgai egoteko. Zer proposatzen duzu? Ez dakit ondo ulertu dudan. -Iñaki LL (eztabaida) 12:26, 7 urtarrila 2020 (CET)Reply
Diodana da ez dela beharrezko artikulu zehatz baten bozketa orriko edukia ezabatzea. Behin emaitza ezarrita ulertzen da bozkatzeko epea amaitu dela, eta iruzkinak hor mantendu daitezke (ikus, adibidez, Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Iruñeko harresiak). Gauza bat da Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko artikuluak#Irekita dauden proposamenak ataletik kentzea, hori ondo dago, baina behin hortik kenduta, proposamen zehatzen edukia (Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Neolito eta Kalkolitoa Euskal Herrian edo Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Bizkaia Zubia adibidez) mantentzea ondo dago. Ez badut ondo azaldu esaidazu... -Lainobeltz (eztabaida) 13:09, 7 urtarrila 2020 (CET)Reply
Ados, Lainobeltz, uste dut ulertu dizudala. Beraz, mantendu egiten dira orriak. Nondik garbitzen dira orduan irekita dauden proposamenak, proposamen orrian ager ez daitezen? Bestalde, emaitzen txantiloia konplikatu samarra iruditzen zait. Bi aldiz gutxienez probatu dut jarraibideetan dioena egiten, eta une bakoitzeko aldagaiak (adibidez, boto kopuruak) ez dira aldatzen. Eskerrik asko -Iñaki LL (eztabaida) 15:41, 7 urtarrila 2020 (CET)Reply
Aupa Iñaki: Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko artikuluak orriko Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko artikuluak#Irekita dauden proposamenak atalean zerrenda bat dago. Atal orretan
{{Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Mendebaldeko Frontea Lehen Mundu Gerran}}
{{Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Bihotz}]
{{Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Henrike III.a Nafarroakoa}}
{{Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Irungo gudua (1936)}}
kodea badago, adibidez, lau orri horien bozketak agertuko dira. Atal horretan azken bi lerroak ezabatzen badituzu, nabarmenduen bozketa orrian lehengo biak bakarrik agertuko dira, baina ez duzu bozketa zehatz bakoitza ezabatuko. Aproba egin dezakezu, hutsitu dituzun bozketa bien aldaketa deseginez eta aipatutako lerro biak ezabatuz.
Txantiloiari dagokionez, kontuz parametro hasierako letrarekin, maiuskula behar du
{{Bozketen emaitza sortzailea|Artikuluaren izena=Andatza (mendia)|Aldeko boto kopurua=10|Aurkako boto kopurua=0|Boto neutral kopurua=0|NA/ON=Artikulu Nabarmendu|onartzea/ez onartzea=onartzea|Baliogabeko boto kopurua=0}}
adibidez. Ez dakit hori den zure arazoa, niri horrek sortu zidan buruhaustea. Espero dut ondo azalduta egotea, ondo izan -Lainobeltz (eztabaida) 16:02, 7 urtarrila 2020 (CET)Reply
Aupa Lainobeltz, eskerrik asko azalpenagatik. Bai, ikusi dut badaudela txantiloi horiek, eta iturburu kodetik kendu behar direla. Eskerrik asko. Bestalde, Txantiloiarena ere orain argi ikusten dut. Kontua da laguntza orriko estekan, proposamen aktiboen orriko goiko azalpenetan agertzen den estekan, ez da kopiatu-itsatsi moduko ezer agertzen, alegia, ez du tontoentzat egindako sintaxia adierazten, ez dituelako berdintza ikurrak, eta hala beharko luke. -Iñaki LL (eztabaida) 17:07, 7 urtarrila 2020 (CET)Reply
Lainobeltz, azken puntu hau zuzendu dut, berdintzak gehituz. Orain bai, kopiatu-itsats daiteke. -Iñaki LL (eztabaida) 17:15, 7 urtarrila 2020 (CET)Reply

Euskal Herriko elizak aldatu

Kaixo! Hemen kodea:

SELECT ?eliza ?elizaLabel ?koordenatuak WHERE {
  SERVICE wikibase:label { bd:serviceParam wikibase:language "[AUTO_LANGUAGE],en". }
  ?eliza wdt:P31 wd:Q16970;
    ((wdt:P131*)/^wdt:P527) wd:Q47588.
  OPTIONAL { ?eliza wdt:P625 ?koordenatuak. }
}

Frogatu

wd:Q16970 (eliza (Q16970)) hori aldatu beste zerbaitengatik.

-Theklan (eztabaida) 18:05, 23 martxoa 2020 (CET)Reply

Eskerrik asko Theklan. Hau bera Query Servicen adieraz daiteke? Hor goian askotan azaltzen da eliza hitza, ez da wd:Q16970 bakarrik. "eliza" hitz horiek kenduko beharko nituzke? -Iñaki LL (eztabaida) 18:17, 23 martxoa 2020 (CET)Reply
Barkatu, ez dizut ulertu. Hau da Query Servicean jarri behar duzun kodea. -Theklan (eztabaida) 18:21, 23 martxoa 2020 (CET)Reply
Bale, ulertu dizut. Ez duzu zertan aldatu behar, horrek berdin dio. Nahi baduzu, lasaiago egoteko:
SELECT ?item ?itemLabel ?koordenatuak WHERE {
  SERVICE wikibase:label { bd:serviceParam wikibase:language "[AUTO_LANGUAGE],en". }
  ?item wdt:P31 wd:Q16970;
    ((wdt:P131*)/^wdt:P527) wd:Q47588.
  OPTIONAL { ?item wdt:P625 ?koordenatuak. }
}

Frogatu

-Theklan (eztabaida) 18:25, 23 martxoa 2020 (CET)Reply

Zentzu gehiago du orain:) Mersi! Gero probatuko -Iñaki LL (eztabaida) 18:52, 23 martxoa 2020 (CET)Reply

Aroa Cia lankidearen galderak (10:41, 8 apirila 2020) aldatu

Kaixo, Iñaki! Gaur wikipedian izena eman dut, proiektua hedatzen eta handitzen laguntzeko asmoz. Hasi naiz lehen tutorialak, zereginak, etab. irakurtzen. Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendari ere eman diot begiratutxoa. Hona nire zalantza: azken horiek osatzeko beste hizkuntza batean dagoen informazioaren itzulpena egin liteke? Eskerrik asko aldez aurretik zure laguntzagatik. Izan ongi! Aroa --Aroa Cia (eztabaida) 10:41, 8 apirila 2020 (CEST)Reply

Kaixo Aroa Cia! Beste Wikipedia batzuetako informazioa erabili? Bai, guztiz. Eta gertuagoko informazioa gehitzen baduzu are hobeto. Eskerrik asko ekarpenagatik :) -Iñaki LL (eztabaida) 11:56, 8 apirila 2020 (CEST)Reply
Kaixo Aroa! Iñakik ederki azaldu dizunez, libre zara itzulpen hori egiteko. Izatez, Wikipediako orri guztien oinean ageri den oharrari erreparatzen badiozu (begiratu, adibidez, orri honen behealdean bertan), libre zara Wikipediako edukiak edozein modutara kopiatzeko eta moldatzeko (itzulpenak barne), bi baldintza hauek beteta: lizentzia librea duen eduki hori nondik hartu duzun aipatzea («Aitortu»), eta zure edukia ere lizentzia libre horrekin ematea («Partekatu berdin»). Wikipedian argitaratzen baduzu, dagoeneko lizentzia libre hori ematen ari zara mundu osoari (errepara iezaiozu argitaratzeko botoiaren ondoan ageri den oharrari: «“Gorde orria” botoian klikatuz, Erabilera-baldintzak onartzen dituzu, eta zure ekarpena CC-BY-SA Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 eta GFDL lizentziekin lagatzen duzu modu ezeztaezinean»). Ongi etorri, eta heldu gogotik wikipediagintzariǃ --Xabier Armendaritz   2020-04-08, 10:17 (UTC)
Kaixo Iñaki eta Xabier! Eskerrik asko bioi! Egia esan, ez dakit askorik lizentzien inguruan, baina susmoa dut berehalakoan ikasiko dudala... Saiatuko naiz emankorra izaten ;) -Aroa Cia (eztabaida) 15:00, 8 apirila 2020 (CEST)Reply
Bada beste gauzatxo bat, Aroa Cia: WPn askotan kopiatzen dira gauzak, eta beste batzuk sortu, ez da arazorik, baina aitortu behar da, Xabierrek goian adierazi bezala. WP orrien artean hori (nabarmen) egiten denean (zati handiak mailegatu edo itzultzea), itzulpenetarako, artikuluko Eztabaida orrian beheko txantiloi hau jarriko da.
Aldagaiak aldatu besterik ez dago: "ingelesezko" jartzen duen lekuan, "frantsesezko", data eguneratua, etab. Bertsioa azken aldaketaren zenbakia da ("diff=" eta gero agertzen da > ikus orriaren historiako diffak, wiki orriaren goiko helbidean). Itzulpena egiten baduzu eta duda baduzu, lasai galdetu! -Iñaki LL (eztabaida) 18:13, 8 apirila 2020 (CEST)Reply
  Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Lord of the Isles» artikulutik itzulia izan da, 2017-08-29 data duen 797937590 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Aitzibererrazkin99 lankidearen galderak (12:39, 11 apirila 2020) aldatu

Kaixo Iñaki, Aitziber naiz, EHU-ko filosofiako ikasle bat. Artikuluan irudiak txertatzen saiatzen ari naiz, zuk gomendatutako commons argazki biltegitik, baina ez dut lortzen. Gauza da "kontzientziari" buruzko irudiak bilatzen ari naizela, eta alde batetik oso argazki gutxi agertzen direla, eta bestetik nire gaiarekin inongo loturarik ez dutenak. Aurkezpena egin zenuean, aholku batzuk eman zenituen bilaketaren inguruan, baina ez naiz gogoratzen nola egin behar den bilaketa. Asko eskertuko nizuke zure laguntza. Milesker aldez aurretik, Aitziber --Aitzibererrazkin99 (eztabaida) 12:39, 11 apirila 2020 (CEST)Reply

Kaixo Aitzibererrazkin99, kategoria oso zehatzak aurkitzen ez badituzu, onena duzu kategoria zabaltzea. Nik Psychology jarri dut, eta azpikategoria batzuk eman dizkit. Hor probatzen jar zaitezke, ea kategoria/irudiren bat egokia zaizun. Beste modu bat da bilaketan hizkuntza desberdinak probatzea, edo loturaren bat duten kontzeptuak. Eutsi goiari! -Iñaki LL (eztabaida) 14:17, 11 apirila 2020 (CEST)Reply

Ybarratarrak aldatu

Kaixo! Aspaldi landu nahi nuen Ybarra familiaren gaia, eta badakit zuri interesatzen zaizun garaiko familiarik garrantzitsuenetako bat dela. Wikidatan zuhaitza egiten hasi naiz, eta banoa poliki-poliki osatzen. Izugarria da zenbat lotura dituzten. Hemen orain arte egindakoa. Ikusi dut oso biografia gutxi ditugula (sartzen dut hemen ere Marklar2007, biografiak egiten iaioa dela) eta aukera polita dela, dokumentazio nahiko dagoelako familia honen inguruan. Animatzen bazarete, nik Wikidatako fitxak, gutxienez, osatu ditut jada. -Theklan (eztabaida) 16:34, 25 iraila 2020 (CEST)Reply

Egun on Theklan, bai, oso interesgarria garaia Euskal Herriarentzat, eta familia honek sustrai luzeak ditu. Wikidatako baten bati ere gehitu diot zerbait. -Iñaki LL (eztabaida) 11:37, 26 iraila 2020 (CEST)Reply

We sent you an e-mail aldatu

Hello Iñaki LL,

Really sorry for the inconvenience. This is a gentle note to request that you check your email. We sent you a message titled "The Community Insights survey is coming!". If you have questions, email surveys@wikimedia.org.

You can see my explanation here.

MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:49, 25 iraila 2020 (CEST)Reply

OpenStreetMap itzultzen aldatu

Aupa. Arazo hori uste nuen ez zegoela konponduta, ze OpenStreetMap bertan ez dute konponduta, baina hau irakurrita badirudi baietz, dagoeneko erakutsi daitezkeela mapak nahi den hizkuntzan. Begiratu OSMko Beirut elementua. Ezkerrean ikusiko duzu toponimoa dagoeneko itzulita dagoela hainbat hizkuntzatara. Egin beharko litzatekeena da (uste dut horrela funtzionatuko lukeela) OSM bertan "name:eu" etiketa bat sortzea izena euskaraz jarri nahi zaion elementu bakoitzeko. Kontuan hartu hori kristoren lana dela mundu osorako egin nahi bada.--Assar; (erantzun hemen) 12:41, 21 urria 2020 (CEST)Reply

Zuzenean egin daiteke, OSM-n erabiltzaile bat sortu eta goian ezkerrean ageri den "Aldatu" botoiarekin, hiru aukera editore desberdinetako bat erabili dezakezu. Bakoitzak modu batean funtzionatzen du. Nik ez ditut web bidezko editoreak erabiltzen (iD eta Potlach deitzen dira), nik JOSM erabiltzen dut ordenagailutik. Edizioa azkarragoa eta errazagoa da JOSM erabilita, baina pixka bat zailagoa da erabiltzeko. Begira hemen, Beiruteko portuari jadanik sartu diot euskarazko bertsioa. Orain, denbora bat beharko du OSM-n agertzeko, eta gero hortik wikipediara pasatzeko. --Assar; (erantzun hemen) 12:57, 21 urria 2020 (CEST)Reply
Beste aukera bat ere badagoela ikusi dut: maparen "fallback" hizkuntza aldatzea Kartographer hedapenean. Euskarazko wikipediako mapen fallback hizkuntza modura ingelesa ipintzen bada, horrela gutxienez zerbait irakurgarriagoa edukiko genuke latinezkoa ez den beste script batzuk erabiltzen dituzten toponimoetan. Hori @Theklan lankideak jakingo du agian.

Kaixo! Lagundu mesedez aldatu

Egun on Iñaki! Artikulu bat idatzi dut, baina ez naiz euskaldun zaharra eta, noski, akats asko ditut. Begiratu, mesedez: Karmni Grima. Eta galdera bat daukat: nire ama hizkuntza ez den hizkuntza batean idazten dudanean, ondo dago ala ez? Agian arazo asko zaudete horregatik? Kasu horretan, ez dut gehiago egingo, baina euskara asko maite dut. Eskerrik asko! Elia, Moskuko euskaldun berria (Mapatxea (eztabaida) 12:35, 7 azaroa 2020 (CET))Reply

Kaixo Mapatxea, ongi etorri gure Wikipediara eta mila esker zure ekarpenengatik! Zuk idatzi duzun Karmni Grima artikulua irakurri eta, akatsak akats, nahiko txukuna dela iruditzen zait. Eutsi euskarari eta segi idazten! Hori bai, gomendatuko nizuke zure nabigatzailean euskarazko zuzentzaile ortografikoa jartzea (add-on). Hementxe duzu esteka interesgarri bat. -Iñaki LL (eztabaida) 13:55, 7 azaroa 2020 (CET)Reply
Eskerrik asko! Zoritxarrez, zuzentzaile ortografikoa ez dago instalatuta eta eta ez du funtzionatzen online bertsioan ere... Mapatxea (eztabaida) 15:17, 7 azaroa 2020 (CET)Reply
Hau probatu duzu (deskargatu Chrome edo Firefox)? Beharbada beste nabigatzaile bat duzu? Bestela, sartu zure euskarazko testua hemengo testu kaxan eta hor klikatu "Zuzendu". Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 17:10, 7 azaroa 2020 (CET)Reply

Asier Azpilikueta lankidearen galderak (11:33, 2 abendua 2020) aldatu

Kaixo Iñaki!

Duela gutxi hasi naiz Wikipediako editore lanetan, eta ez nuke inon triskantza handirik sortu nahi. Horregatik natorkizu laguntza eske.

STRATOVARIUS musika taldearen orrialdea sortu dut. Eta nire asmoa da diskoetako bakoitzarekin orrialde bana sortzea. EPISODE izeneko diskoarekin hasi naiz. Testutxo bat jarri dut, eta taula bat eskuinean. Baina ez dut taula editatzen asmatzen. Diskoaren portada jarri nahi dut, eta datu zehatzago batzuk gaineratu. Baina ez dut taula horren edizioan sartzen asmatzen.

Pistarik? --Asier Azpilikueta (eztabaida) 11:33, 2 abendua 2020 (CET)Reply

Kaixo Asier, ongi etorri Wikipediara! Taulak sortzeko era onena beste orri bateko taula kopiatu eta taula sortzeko jarraitu den logika ikastea da, gero aldaketak gehituz. Adibidez, hau kopiatu dezakezu eta zure artikuluan itsatsi, eta horren gainean lan egin. Taula bat moldatzeko oinarriak hemen aurki ditzakezu.
Disken argazkiak txertatzea zaila da, ia seguru copyrighta izango dutelako. Onena da beste hizkuntzetako WPetako artikuluetan egiaztatzea zer dagoen. Hor disko argazkirik ez badago, nahiko lan disko argazki bat txertatzeko aukera egoteko. Lagungarri zaizulakoan! -Iñaki LL (eztabaida) 00:07, 7 abendua 2020 (CET)Reply

Asier Azpilikueta lankidearen galderak (22:24, 7 abendua 2020) aldatu

Kaixo berriz, Iñaki. Mila esker zure ongi etorriko azalpengatik.

Baina kontua da nik gaizki egin nizula galdera. Artikulu batean goian eskuinean agertzen den infotaula editatu nahi dut nik. Adibidez, aipatu nizun Stratovarius taldearen 'Episode' diskoaren artikuluko infotaulan diskoaren azala sartu nahiko nuke (ingelesezko Wikipedian badago, WikiCommonsetik hartua), edo bertze ataltxoren bat sartu, edo daturen bat zuzendu. Baina ez dut modurik ikusten infotaula horren edizioan sartzeko.

Horretan laguntzerik? --Asier Azpilikueta (eztabaida) 22:24, 7 abendua 2020 (CET)Reply

@Asier Azpilikueta: ez dirudi infotaula automatikoa dagoenik. Beraz, onena duzu Abbey Roadeko infotaula kopiatu (iturburu kodeko sintaxia), eta itsastea, eta gero informazioak aldatzea. Argazkia gehitzeko, gehitu ".jpg" fitxategia WM Commonsetik "| irudia =" parametroaren atzean, eta ez luke arazorik egon behar. Ea ondo doan! -Iñaki LL (eztabaida) 22:56, 7 abendua 2020 (CET)Reply
Aupa @Asier Azpilikueta: Episode diskoaren kasuan, ezingo duzu diskoaren azala txertatu, copyright duelako. Ingelesezkoan fair use lizentziarekin dago, baina Euskarazko Wikipedian horiek ezin ditugu erabili (Commons eta lizentzien inguruko informazio gehiago hemen). Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 23:22, 7 abendua 2020 (CET)Reply
Horixe esan behar nuen. ENWPn bakarrik da erabiltzekoa. Goraintzi! -Iñaki LL (eztabaida) 23:25, 7 abendua 2020 (CET)Reply

Eneko.em lankidearen galderak (16:28, 28 abendua 2020) aldatu

Kaixo, Amassorrain ikastola orria editatu nuen, baina ez det lortzen eskubiko info taula ondo agertzea. Denboratxo bat dedikatu diot baina ez det ezer lortzen. Ibai ikastolako taula kopiatu nuen, pentsatuz datuak aldatuz ondo gera ziteleela, baina inondik inora. Laguntzerik bai? --Eneko.em (eztabaida) 16:28, 28 abendua 2020 (CET)Reply

Kaixo Eneko.em! {{erakunde infotaula}} jarri dut eta orain baietz dirudi. Hala ere, infotaula hori Wikidatari lotuta dago, eta hor bete beharko zenuke gainerako informazioa infotaula txukun bat agertzeko (ikus ezkerreko zutabean). Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 00:59, 29 abendua 2020 (CET)Reply
Hemen duzu Amassorrain ikastolaren Wikidatako elementua. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 15:39, 29 abendua 2020 (CET)Reply

Olaia Urrutia lankidearen galderak (22:30, 20 apirila 2021) aldatu

Kaixo, Iñaki! Proba orrian argitaratu nahi nukeen artikulua bukatu dut, baina ez dakit nola egin dezakedan. Gainera, egon badago jada artikuluaren izenburu berberarekin sarrera bat esaldi bakar batez osatua. Hortaz, nirea hura osatzeko helburua da. Nola egin dezaket? Mila esker. --Olaia Urrutia (eztabaida) 22:30, 20 apirila 2021 (CEST)Reply

Kaixo Olaia Urrutia! Errazena Worden duzu hori kopiatu eta proba orrian itsastea da. Gero, wikitu behar duzu: barne estekak jarri. Hori egin duzunean, kopiatu dena eta eraman zuk nahi duzun artikulura, ireki "Aldatu iturburu kodea" eta hor itsatsi. Gero, gehitu kategoriak eta hizkuntza arteko estekak, eta > "Aldaketak argitaratu". Ordutik aurrera, erabili "Aldatu" fitxa gauzak aldatzeko, ia testu editore moduko bat izango da.
Jada eginda dagoena saiatu bere horretan uzten. Dena den, lerro pare bat besterik ez badira, moldatu lasai edo jarri hoberen geratuko den bezala, eta listo. Laguntzarako info asko duzu hemen. Hala ere, trabatuz gero, lasai galdetu, eta txukunduko dut pixka bat. Gero, Wikipedian oro har bezala, dena da kopiatzea, berrerabiltzea eta zerbait ere sortzea ;) -Iñaki LL (eztabaida) 11:13, 21 apirila 2021 (CEST)Reply

Burdinbide Museoaren artxiboa aldatu

Kaixo Iñaki! Zu aritu zara trenbide batzuen inguruko artikuluak egiten, eta ikusi dut Burdinbidearen Euskal Museoan badaudela artxibo batzuk domeinu publikoan daudenak jada: https://museoa.euskotren.eus/index.php/eu/archivo. Horietako batzuk, kontratu historikoak eta. Euskarianan ere badaude dokumentu interesgarri batzuk. Ondo segi! Theklan (eztabaida) 22:20, 12 abendua 2021 (CET)Reply

Interesgarria, eskerrik asko Theklan jakinaraztearren. Ea denborarik dudan zerbait probesteko. -Iñaki LL (eztabaida) 00:32, 13 abendua 2021 (CET)Reply

Update request for 2021eko La Palmako erupzio bolkanikoa#Erupzioa aldatu

In case you know Spanish, can you update the chronology section of 2021eko La Palmako erupzio bolkanikoa#Erupzioa by translating and adding from es:Erupción volcánica de La Palma de 2021#Erupción? The Spanish language article is updated. No updates have been made in the Basque language article about the chronology of the eruption since 13 October. The volcano has not been active since 13 December.

Yours sincerely, 31.200.9.244 10:29, 23 abendua 2021 (CET)Reply

Question from Xabier Ezkerra on Lankide:Xabier Ezkerra/Proba orria (18:16, 3 ekaina 2022) aldatu

Kaixo, zelan mugitzen da argazkia leku batetik bestera? Eskerrik asko. --Xabier Ezkerra (eztabaida) 18:16, 3 ekaina 2022 (CEST)Reply

Kaixo Xabier Ezkerra! Zehaztu dezakezu gehiago? Berez, erraza duzu. Honelako kode bat duzu:
[[Fitxategi:ElMorad.jpg|thumb|268x268px|Morad bere taldearen keinua egiten]]
Bada, jarri left edo right "thumb" eta gero. Era horretan, ezker eskuin mugituko duzu. Ez bata eta ez bestea jartzen ez baduzu, eskuinera lerrokatuta agertuko da. Beheko honetan ezkerrera lerrokatuta agertuko da:
[[Fitxategi:ElMorad.jpg|thumb|268x268px|left|Morad bere taldearen keinua egiten]]
Beherago/gorago jarri nahi baduzu, idatzi goiko fitxategiaren kodea argazkia agertzea nahi duzun tokian. Paragrafoen artean jarri ohi da. Ondo segi
Iñaki Iñaki LL (eztabaida) 09:22, 4 ekaina 2022 (CEST)Reply
Kaixo Xabier. Editore bisualarekin ere mugitu dezakezu gora eta behera, arrastratuz. Bestela, argazkiaren gainean klik egin "Editatu" sakatu, eta "aurreratua" emanez, ezker-eskuma eta nahi duzuna mugitu dezakezu. Theklan (eztabaida) 09:45, 4 ekaina 2022 (CEST)Reply

Ondarraitz lankidearen galderak (14:07, 29 iraila 2022) aldatu

Kaixo Iñaki, euskarazko wikipedian laguntzeko asmoa darabilt buruan. Euskarazko artikulu asko nahiko motzak dira, informazio gutxi ematen dute. Halako artikulu batetan informazioa gehituko banu zalantzak sortzen zaizkit: -Artikulu hori idatzi duenari abisatu beharko nioke aldaketa bat egin dudala? -Gehitzen dudan informazioa segurutik ingelesezko edo espainolezko artikulu berdinetik aterako nuke. Ingelesez edo espainolez idatzi duenari jakinarazi beharko nioke berak idatzitako informazioa beste hizkuntza batera itzuliko dudala? Mila esker --Ondarraitz (eztabaida) 14:07, 29 iraila 2022 (CEST)Reply

Kaixo @Ondarraitz, eskerrik asko EU Wikipedian laguntzearren! Ez diozu inori abisatu behar. Printzipioz idatzita dagoena errespetatu, baina iruditzen bazaizu ez duela esaten ezer landurik, funtsezkorik edo berezirik eta zuk hobetu egingo duzula, kendu eta jarri zurea lasai. Ez diozu sorburuko testuaren egileari ezer galdetu behar, baina tarte luzeak itzultzen badituzu, demagun esaldi pare bat baino gehiago, kopiatu aldameneko txantiloi hau eguneraturik ({{Itzulia|en|hizkuntza=ingelesezko|Template:Translated page|2009-03-20|bertsioa=278565452}}) eta itsatsi EU artikuluko Eztabaida orriaren goiko aldean.
Bertsio zenbakia lortzeko, joan sorburuko artikuluaren historiara, klikatu artikuluaren azken aldaketako "aurrekoa" estekan eta kopiatu URL helbidearen azken zenbakia, berdin (=) ikurraren atzean agertzen dena. Adibidez, ENWPko Donostiakoa 1112138754 da irailaren 28an. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 16:01, 29 iraila 2022 (CEST)Reply

Garalu lankidearen galderak (21:16, 8 otsaila 2023) aldatu

Kaixo Inaki!! Nere mentore zarela irakurri berri dut. Hasiberria naiz hemen, eta ondino ez dut ia batere kontrolatzen. Wikian edukinak sortzen hasi nahi nuke. Momentuz Federico Krutwigen inguruan zenbait gauza aipatu nahi nituzke: bere liburu batzuk, Jakintza Baitha, etab. Ez dut txapa handiak jarri nahi. Bakarrik zenbait gauza jarri. Ondoren esperientzia hartzen noan einean, ba beitu gauza txukunak egiten ahal direla Historiari buruz... Begiratu ditut Aiora Mujikaren bideoak, eta poliki poliki noa ulertzen. Momentuz Garaldea liburuari buruzko sarrera bat egin dut. sinplea, behar bada ondoren hobetu ahalko da erreferentziak eta gehituz. Bon, honaino nere aurkezpena. Mila esker egiten duzuen lanagatik! --Garalu (eztabaida) 21:16, 8 otsaila 2023 (CET)Reply

Ederki, Garalu. Ekin eta hemen nauzu edozein galderatarako! Iñaki LL (eztabaida) 07:14, 9 otsaila 2023 (CET)Reply

Question from Asier Azpilikueta on Flawil (20:42, 12 martxoa 2023) aldatu

nola jar dezaket argazki bat --Asier Azpilikueta (eztabaida) 20:42, 12 martxoa 2023 (CET)Reply

Gabon Asier, ezer baino lehen. Segitu "Nola kargatu irudiak" tutorial ederra. Haren aldamenean, laguntzarako bitarteko gehiago aurkituko dituzu. Lehendabiziko zatian, azalduko dizu nola igo argazki bat; bigarrenean, berriz, Commons proiektuan badagoen argazki bat artikulu batean nola sartu. Zalantza gehiagorik baduzu, etorri lasai. Ongi segi Iñaki LL (eztabaida) 23:26, 12 martxoa 2023 (CET)Reply

Ortzizabala lankidearen galderak (13:14, 4 uztaila 2023) aldatu

Kaixo Iñaki, Guido Caprotti sarrera egiten ari nintzela nahi gabe proba orria argitaratu dut, nola ezabatu dezaket --Ortzizabala (eztabaida) 13:14, 4 uztaila 2023 (CEST)Reply

Kaixo Ortzizabala, ez dut gogoan inoiz gertatu izana, baina nik hauxe egingo nuke: kopiatu orrian dagoen wikitestua ("Aldatu iturburu kodea" fitxa), eta joan berriz zure Proba orrira. Hor itsatsi berriz. Gero, kopiatu hau ({{ezabatzeko proposatu|2023|07|04}}), itsatsi wikitestua kendu duzun koadro berean, eta gorde ("Aldaketak argitaratu" botoia). Horrekin admin bat etorriko da artikulu orrira ezabatzera. Aldaketaren laburpenean (edizioaren bukaeran), idatzi nahastu egin zarela. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 15:06, 4 uztaila 2023 (CEST)Reply

Bankarra lankidearen galdera aldatu

Arratsalde on, Iñaki proba orri bat sortu dut, frantsesezko Wikipediatik artikulu bat kopiaturik eta orain artikulu gisa publikatu nahi nuke, baina ez dakit nola egin. Zein da manera egokiena? Eskerrik asko Bankarra (eztabaida) 14:01, 8 iraila 2023 (CEST),Reply

Kaixo Bankarra, bilatu artikulu hori existitu daitekeen goi-eskuineko bilaketa laukian, eta existitzen ez bada, artikuluarentzako nahi duzun izena idatzi bilaketa lauki horretan. Era horretan, izen hori duen artikulua hutsik agertuko da, eta hor itsatsi ahal izango duzu zure proba orriko testua. Proba orrikoa wikitestua bada, klikatu "Sortu iturburua" dioen fitxan; ikusizko editoreko testua bada, haatik, klikatu "Sortu". Hemen info argigarria duzu ("Existitzen ote da idatzi nahi dudan artikulua"). Ea zer moduz, galdetu lasai! -Iñaki LL (eztabaida) 22:38, 8 iraila 2023 (CEST)Reply
Milesker! Bankarra (eztabaida) 16:33, 10 iraila 2023 (CEST)Reply

Frantziako Erresistentziaren kide -> Frantziako Erresistentziako kide aldatu

Arratsalde on, Iñaki: Horretan ari naizela, ohartu naiz badagoela "Frantziako Erresistentziaren kide" multzo bat. Alta, nire ustez, gramatikaren arabera, Frantziako Erresistentziako kide beharko litzateke. Aldatzera entseatu naiz, baina ez dut lortu. Nola egin beharko nuke ? Milesker ! Bankarra (eztabaida) 16:45, 10 iraila 2023 (CEST)Reply

Kaixo Bankarra, kasu honetan zer da "multzo bat", zehazki? "Frantziako Erresistentziaren kide" bilaketa laukian sartzean, "Frantziako Erresistentzia" artikulura bideratzen nau. Bestalde, oro har, -ren eta -ko segiden inguruan, joera orokorra biak txandakatzea izaten dela, hala nola "Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailaren". Maleruski, ez dut gogoan jarraibide hori non dagoen... Iñaki LL (eztabaida) 21:43, 10 iraila 2023 (CEST)Reply
Iepa, Inaki, adibidez orrialde honetan, "biografia taulan", "jarduera" atalean: Jean Moulin. Duda handirik ez dut ErresistentziaKO kide behar dela, baina luzea litzateke azaltzea zergatik eta ez dakit hemen dagoen horretarako lekua.... Bankarra (eztabaida) 23:17, 11 iraila 2023 (CEST)Reply
Esango nuke zuk diozun horretara lerratzen naizela ni ere, baina ez dut zuk bezain argi. Aldatu dut hari dagokion Wikidata orriko etiketan. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 23:48, 11 iraila 2023 (CEST)Reply

Asier Azpilikueta lankidearen galderak (14:56, 25 Iraila 2023) aldatu

Kaixo, Iñaki!

Desagertu zait (edo ez dut aurkitzen) artikuluen kalitatea adierazten duen zenbakia. Hiru nabigatzaile ezberdinetan probatu dut, eta deus ere.

Desagertu da? Ala niri desagertu zait? Tokiz aldatu da eta horregatik ez dut ikusten?

Mila esker zure arretagatik! --Asier Azpilikueta (eztabaida) 14:56, 25 Iraila 2023 (CEST)

Kaixo @Asier Azpilikueta! Neuk ere ez ditut ikusten, ezpada bozketan hautatu ziren horiek. Beraz, itxarotea onena! Luzatzen bada, galdetu Txokoan. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 22:14, 25 Iraila 2023 (CEST)
Ados, adi egonen naiz. Mila esker! Asier Azpilikueta (eztabaida) 10:38, 26 Iraila 2023 (CEST)

Itxaro AED lankidearen galderak (15:07, 12 otsaila 2024) aldatu

Kaixo Iñaki! Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteari buruzko artikulua osatzen nabil eta leihatila bat zabaltzen zait ezabatua izateko arriskuan dagoela esanez. Batetik, esaten dit promoziorako artikulua dirudiela. Bestetik, erreferentziak sartzeko eskatzen dit, baina ez dut asmatzen. Laguntzerik bai? Eskerrik asko aldez aurretik. --Itxaro AED (eztabaida) 15:07, 12 otsaila 2024 (CET)Reply

Kaixo Itxaro AED! Pentsatzen dut orain lankideak ondo bideratu zaituela. Erreferentziak jartzeko modu zehatz bat dago. Lasai, artikulua ez da ezabatua izango, ez orain dagoen bezala bederen. Erreferentziak gehitzeko modu erraz bat automatikoa erabiltzea da: Aldatu fitxaren barruan zaudela, kokatu zaitez erreferentzia jarri behar den lekuan, joan komatxoak dituen menura ("Erreferentzia gehitu"), sartu URLa automatikoan, eta magia egingo da! Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 23:09, 12 otsaila 2024 (CET)Reply


Orreagako gudua (812) aldatu

kaixo, Iñaki:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Orreagako_gudua_(812) artikulua egin dut, nahiz eta motza, baina zalantza dut. Esan didate "gudu" esaten zaiola, baina izen horretxekin ez dut erreferentziarik ikusi, eta gertakarien inguruan kronikek esaten dutenagatik ez du ematen "gudua" egon zenik. Zuk hobeto jakingo dezu: gudua/borroka izan zen? Zer iturritan aipatzen da gertakizuna? --Suna no onna (eztabaida) 09:17, 7 martxoa 2024 (CET)Reply

Kaixo Suna no onna, eskerrik asko artikulu honi ekitearren. Auñamendi Entziklopediak aipatzen zuen gudu gisa, garai batean behintzat. Kontua zen gertaera hau argira ekartzea, kronika karolingioetan agertzen baita. Nik dakidala, kronika horietako bat da iturri bakarra. Gai hau inoiz ahotan hartu izan dugu gertuko historialariek eta nik. Nire ustez, ez dago arrazoi positiborik pentsatzeko gudurik egon zenik, baizik eta Luis Errukitsua-ren espedizio horrek Orreagako bortua gurutzatu zuela iparralderantz, eta euskaldunak gatibu hartuta (giza ezkutu gisa) bakarrik libratu ahal izan zirela eraso eta gudu batetik. Bi Orreagako (edo Errozabalgo) gudu daude: 778koa eta 824koa. Horiek bai, positiboki.
Izena nola jarri? Proposamenak: Iruñeko Luis I.aren espedizioa (812) edo, zehatzago, Orreagako istilua (812). Ez dut ezagutzen beste moduren batean deitu ote zaion. -Iñaki LL (eztabaida) 12:28, 7 martxoa 2024 (CET)Reply