Ongi etorri, Iñigoo, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Claude Gellée artikulua eta irudiak aldatu

Kaixo Iñigoo: Ez dakit zehazki zer nahi duzun, baina irudiak txertatzeko moduari buruzko informazioa Laguntza:Irudiak orrian daukazu. Agian galeria bat egitea nahi duzu, galerien adibideak Laguntza:Irudiak/Irudi galeriak orrian dauzkazu.

Erdal wikipedietako argazkiak txertatzeko, nik artikuluko argazkia klikatzen dut, eta xaguaren erroberatxoa mugituz argazki azpiko xehetasun gehiago (frantsesezkoan plus de details) botoiaren azpian fitxategiaren izena agertarazten dut.

Beste alde batetik, eztabaida orrietan idazten duzunean ez ahaztu sinadura jartzea (begiratu Laguntza:Sinadura, horrela errazago ikusiko dugu nork galdetu duen eta erantzun azkarragoa izango duzu.

Ez dakit erantzunak balio izan dizun, galdetu bestela lasai asko. -Lainobeltz (eztabaida) 15:28, 1 abuztua 2016 (UTC)

Txantiloiak aldatu

Kaixo Iñigoo: Txantiloiei buruzko laguntza Laguntza:Txantiloiak orrian daukazu. Txantiloiak Kategoria:Wikipediako txantiloiak kategorian daude. Agian aurkibide edo infotaula txantiloiren baten bila zabiz. Txantiloi zehatz baten bila bazabiz bilaketa kutxatxoan txantiloi:txantiloiaren_izena idatziz bilatu dezakezu. Argipen gehiago behar baduzu, galdetu lasai asko nire eztabaida orrian edo beste lankideren bati. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:48, 8 abuztua 2016 (UTC)

Zalantzak aldatu

Kaixo Iñigoo:

Zalantzei dagokionez, bai, lankide eztabaida orriak toki egokia dira galderak egiteko. Lankide jakin bati galdetzeko bere eztabaida orrian egin dezakezu, nirean egin duzun bezala. Beste aukera bat txokoan galdetzea da. Orokorrean, zalantza orri bati buruzkoa bada, orri orren eztabaida orrian egin galdera; zalantza zerbait nola egin bada, erabiltzaile bati edo txokoan galdetu; zalantza hainbat orriri buruzkoa bada, txokoan galdetu.

Hori bai, galdetzerakoan ez ahaztu sinadura jartzeaz, galdera nork egin duen jakiteko.

Ez dakit editatzerakoan ikusizko editorea (aldatu sakatzerakoan agertzen dena) erabiltzen duzen ala iturburu kodea (aldatu iturburu kodea sakatzerakoan agertzen dena) editatzen duzun.

  • Ikusizko editorea erabiltzen baduzu, sinatzeko sinaduraren laguntza orrian aipatzen duen botoia erabili.
  • Iturburu kodea aldatuz editatzen baduzu, mezuaren amaieran -~~~~ karaktereak txertatu, hauek txertatzerakoan wikipediako softwareak zure sinadura eta mezuaren data ezarriko ditu. Edizio taula azpian sinadura jartzen duen tokian karaktere hoiek agertzen dira, hor sakatuz karaktere horiek idatzi ditzakezu.

Bestela orriaren historian begiratu beharra dago edizioa nork egin duen jakiteko. Orri guztien goialdean dagoen ikusi historia sakatuz orri horretan egin diren aldaketen historia ikus dezakezu.

Zure lankide orrian erabiltzaile txantiloiak erabiltzeko hemen daukazu txantiloi mordoa. Beste batenak kopiatzeko, nireak adibidez, nire lankide orrian aldatu iturburu kodea sakatuz kodea agertuko zaizu eta nahi duzun kode atala kopiatu dezakezu zeurean erabili edo moldatzeko, hori bai, nire lankide orrian aldaketak gorde gabe.

Asteko argazkiari dagokionez, nahikoa da atal batean aldatu iturburu kodea sakatzea, eta * {{alde}} -~~~~ , * {{neutral}} -~~~~ edo * {{aurka}}-~~~~ kodeak txertatzea (hau da, alde, neutral edo kontra txantiloia eta sinadura).

Duda gehiago baduzu, galdetu lasai. -Lainobeltz (eztabaida) 10:43, 9 abuztua 2016 (UTC)

Erabiltzaile txantiloiak aldatu

Aupa Iñigoo! Txantilooiak sartzean, ez duzu txantiloiaren kode guztia sartu beharrik, nahiko da txantiloiaren izena sartzea. Adibidez, astronomiarako zaletasuna agertzeko nahiko da {{lankide astronomia}} sartzea. Emaitza hau da:

  Wikilari honek
Astronomia gustoko du.

.


Ez duzu zertan txantiloiaren kode guztia idatzi behar:

{{taulatxo oinarria | kokapena = left | ertzaren kolorea = #CCCCCC | ertzaren zabalera = 2 | informazioko hondoaren kolorea = #B0E0E6; | logoko hondoaren kolorea = #191970 | logoa = [[irudi:Q space.svg|35px]] | informazioaren kolorea = #000000 | informazioa = Wikilari honek <br />[[Astronomia]] gustoko du. }}<noinclude><br clear="all" /> {{taulatxo oinarria | kokapena = left | ertzaren kolorea = #CCCCCC | ertzaren zabalera = 2 | informazioko hondoaren kolorea = #ffff99 | logoko hondoaren kolorea = #ffffcc | logoa = [[irudi:{{{irudia|Camara_de_fotos.svg}}}|35px]] | informazioaren kolorea = #000000 | informazioa = Wikilari hau <br />argazki zalea da }

Animo eta segi horrela! -Xabier Cañas (eztabaida) 12:10, 9 abuztua 2016 (UTC)

Itzulpenak aldatu

Kaixo, Iñigoo. beste wikipedia batetik itzultzen dituzun artikuluetan egilearen aitortza egin behar duzu, wikipediako lizentziak hori eskatzen duelako. Horretarako, artikuluaren eztabaida orrian hau txertatu behar duzu:{{itzulia|es|hizkuntza=gaztelaniazko|Artikuluaren izena gaztelaniaz}}. Zuk itzulitako pare bat artikulutan egin dut ja. Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 13:31, 9 abuztua 2016 (UTC)

Kaixo. Artikuluaren eztabaida orriaren hasieran jarri behar duzu, ez artikuluan bertan (artikulu bakoitzak bere eztabaida orria dauka goian ezkerraldean. Beste alde batetik, ez ahaztu zure iruzkinak eta mezuak sinatzea,

~~~~

jarriz haien bukaeran. Eta azkenik, eztabaidak leku bakar batean garatu ohi dira; adibidez, nire lehen mezuari erantzuteko logikoena, eztabaida eroso jarraitze aldera, hemen erantzutea zen,

[[Lankide:Joxemai|Joxemai]]

aipatuz mezu horretan, niri softwareak automatikoki jakinaratzeko erantzun duzula. Edozein zalantza duzula, galdetu lasai. - --Joxemai; (erantzunak) 06:06, 10 abuztua 2016 (UTC)

Ongi. --Joxemai; (erantzunak) 06:37, 11 abuztua 2016 (UTC)
Kaixo Iñigoo! Gogoratu mesedez itzulpen txantiloia jartzea artikuluaren eztabaida orrian itzulpena egiterakoan. Erresidentziaren artikuluan dagoeneko sartu dut (Eztabaida:Erresilientzia (psikologia)). Ondo segi!--Xabier Cañas (eztabaida) 08:42, 29 abuztua 2016 (UTC)

Mauritshuis aldatu

Kaixo Iñigoo! Lan ederra egiten ari zara artearen inguruko itzulpenekin. Segi horrela! Halere, artikuluek badituzte formatu aldetik hobetzeko puntu batzuk. Adibidez egin berri duzun Mauritshuis artikuluan, kategoriak jartzea falta da; museoen infotaula batekin egokiago geratuko litzateke; atalen ordena berrantolatu beharko litzateke. Kasu honetarako, adibide bezala Rijksmuseum artikulua hartu dezakezu. Museoen txantiloia hau da: {{Museo infotaula}}. Kategoriak egiteko badago oso tresna praktikoa HotCat izena duena. Aktibatzeko hobespenetan aukeratu behar duzu. Ondo segi!--Xabier Cañas (eztabaida) 07:27, 26 iraila 2016 (UTC)

Eskerrik asko aholkuagatik. Dagoeneko aktibatuta eta aldaketak eginak. Bestalde nekeza egiten zait irudien antolaketa nahi bezala jartzea eta gehienetan wikipediak automatikoki jartzen dituen moduan uzten ditut, sarritan itxura kaxkarra ematen badu ere. Jarri berri dudan txantiloi horretan ere ez dut asmatu behar bezala dena betetzen eta jartzen, ez dakit nola aldatu bertan ikus daitezkeen akatsak. Eskarmentu gehiago dudanean aldaketa horiek gauzatzeko gai izango naizela espero dut.

Artikuluen formatua eta landareen izenak aldatu

Kaixo Iñigoo. Azken aldian sortzen ari zaren artikuluetan zenbait gauza hobetu daitezkeela uste dut. Adibidez, euskarazko esaldietan ez da komarik jartzen subjektuaren ondoren, kontu izan horrekin. Beraz, "Fraxinus americana, Fraxinus generoko espezie ezagunenetakoa da" gaizki dago, izenaren ondoko koma hori soberan dago.

Bestalde, kontuan izan euskarazko wikipedian erabaki zela espezie bizidunen artikuluak sortzean, euskarazko izena bazuten, horixe izango zela artikuluaren izenburua, eta ez izen zientifikoa.

"Kanpo loturak" atalean (ez "kanpoko estekak") ez jarri beste hizkuntza bateko wikipediatik itzuli duzula; nahikoa da eztabaida orrian jarrita.

Azkenik, ez ahaztu artikulu berriak kategorizatu egin behar direla, bestela herren geratzen dira. Eskerrik asko.--Assar; (erantzun hemen) 15:24, 3 maiatza 2019 (UTC)

Eskerrik asko, benetan, Assar. Zalantza asko ditut Wikipediako zereginetan eta laguntza estimatzen dut, asmoa egunetik egunera hobetzea da.

Ulertu ez dudan gauza bakarra, artikulu berriak kategorizatu behar hori da. Zertan datza kategorizatu hori?

Begira nik egindako aldaketa hau. Bi kategoria eman dizkiot Himalaiako zuhandor artikuluari: "Cornaceae" eta "Txinako flora". Kategoria horiek artikuluaren beheko aldean ageri dira.
Zein kategoria erabili erabakitzeko, nik egiten dudana da ingeleseko artikuluak dituen kategoriak begiratu, eta horien parekoak euskaraz badaude, horiek erabili. Ez badaude, kategoria bat gorago igo eta euskaraz dagoen begiratzen dut. Adibidez, ingeleseko Cornus kategoria ez dagoenez euskaraz, justu goragokoa, Cornaceae, erabili dut, ze hori badago euskaraz.--Assar; (erantzun hemen) 15:44, 3 maiatza 2019 (UTC)
Arrastion! Aurreko mezuekin lotuta, Magnolia stellata jada eginda zegoen eta sortu berri duzun Magnolia izarduna bertara mugitu behar da. Nik dakidanez, izen arrunt horrek ez du iturririk (nik Euskalterm erabiltzen dut), beraz, izen zientifikoa erabili beharko dugu. Ondo izan.--Marklar (eztabaida) 18:10, 21 maiatza 2019 (UTC)
Ba barkatu jada eginda zegoen horri bat aldatu baldin badut. Beti saiatzen naiz halakorik ez gertatzea. Nik ere Euskalterm erabiltzen dut, baina zuhaitz honi dagokionez, izena Getxoko Basozaleak elkarteko "Zuhaitzak eta zuhaixkak Getxon" liburutik hartu dut. Hori bai, batek daki izen hori beraiek "asmatu" edo nonbaitetik hartu duten!. Eskerrik asko berriro ere ohartxoengatik, esan bezala, egunetik egunera Wikipedian hobetu nahian nabil. Hurrengora arte! -Iñigoo (eztabaida) 18:24, 21 maiatza 2019 (UTC)

Kanpo loturak aldatu

Kaixo Iñigoo. Gauza pare bat zure artikulu berrietan hobetzeko. Alde batetik, gogoratu wikipediaren estilo gidak dioela beste webgune batzuetarako loturen zerrenda egiten denean, "Kanpoko estekak" ez, baizik eta "Kanpo loturak" dela atalaren izena.

Beste alde batetik, gaizki ari zara sartzen Wikimedia Commons-erako lotura. Hori egin nahi baduzu, {{commons}} txantiloia idaztea nahikoa da. Eskerrik asko.--Assar; (erantzun hemen) 19:21, 11 maiatza 2019 (UTC)

Kontakta nazazu aldatu

Kaixo Iñigoo! Nire izenaren ondoan duzun gutunazalean klikatuz kontakta nazakezu e-mailea. Ondo segi! -  Theklan ·   ·   10:13, 5 ekaina 2019 (CEST)Reply

Erreferentzien itzulpenak aldatu

Aupa Iñigoo: Artikuluak itzultzerakoan erreferentzia txantiloiak itzuli gabe uzten dituzula ikusi dut (cita libro...) Agian interesgarri aurkituko duzu erreferentzien laguntzako erreferentzia automatikoen atala. Askotan ikusizko editoreko erreferentzia sortzaile automatikoan ISBN-a sartzea baino ez duzu beharko erreferentzia osoa lortzeko. Ondo izan eta segi lanean, -Lainobeltz (eztabaida) 19:00, 25 uztaila 2019 (CEST) Eskerrik asko -Iñigoo (eztabaida) 13:36, 30 uztaila 2019 (CEST)Reply

amaierako "-a" aldatu

Egun on!! Aspalditik politika hau dugu Wikipedian: orrialdeen izenetan ez dugu amaierako "-a" erabiltzen (bakarrak ez direnean noski). Beraz, "arku" eta ez *arkua eta "Parisko Garaipen Arkua" eta ez +Parisko Garaipen Arku. Ondo izan. -Marklar (eztabaida) 13:26, 30 uztaila 2019 (CEST) Eskerrik asko -Iñigoo (eztabaida) 13:36, 30 uztaila 2019 (CEST)Reply