Società Sportiva Calcio Napoli

Società Sportiva Calcio Napoli Italiako Napoli hiriko futbol klub nagusia da. Giorgio Ascarelli, napolitar industria gizonak, 1926an sortu zuen, Associazione Calcio Napoli izenarekin, eta 1964an egungo izena hartu zuen. Italiako Serie An jokatzen du. Etxeko partiduak Stadio Diego Armando Maradona estadioan jokatu ohi ditu.

Società Sportiva Calcio Napoli
Ezizena(k)Azzurri, Partenopei
Sorrera1926
Futbol zelaiaStadio Diego Armando Maradona
edukiera: 60.240 lagun
inaugurazioa: 1959
PresidenteaItalia Aurelio De Laurentiis
EntrenatzaileaFrantzia Rudi Garcia
LigaSerie A
2022-231.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
FC Barcelonaren aurkako partida Txapeldunen Ligan.
Napoliko ultrak Stadio San Paolo-ko "infernuan".

Bere palmaresean bi Scudetto, Italiako 6 Kopa, Italiako Superkopa bat eta UEFA Kopa bat dauzka. Italiako futbol historiako 8. talderik onena[1] eta tifosi (zaletu) gehien dituen 4. da[2].

Historia aldatu

Hasierako urteak aldatu

Napolin sorturiko lehenengo futbol taldea 1904ko Naples Foot-Ball & Cricket Club izan zen. William Poth marinel ingelesak sortu zuen. Kamiseta urdin marratua zeukan eta Arabik ontziko tripulazio ingelesaren aurka jokatu zuen lehen partida 3-2 irabaziz. 1906an Naples Foot-Ball Club izena hartu zuen. 1912an taldeko atzerritarrek talde berria osatu zuten, Internazionale Napoli izenekoa. Lehen Mundu Gerraren ondoren berriz bat egin zuten eta 1926an Associazione Calcio Napoli bihurtu ziren. 1933 eta 1934ean ligako hirugarren postua eskuratu zuen taldeak.

Lehenengo garai ona aldatu

Bigarren Mundu Gerraren ondoren lehen eta bigarren mailan aritu izan zen eta lortu zuen titulu bakarra 1962ko Italiako Kopa izan zuen. 1964ko ekainaren 25ean gaur egungo Società Sportiva Calcio Napoli izena hartu zuen. 1966an Alpeetako Kopa irabazi zuen eta 1968an Ligan bigarren egin zuen AC Milanen atzetik. 1971 eta 1974ean berriz ere hirugarren postuak lortu zituen eta Europako txapelketetan jokatzeko aukera izan zuen. Azkenik 1976an Italiako Kopa berria eta Anglo-Italiar Ligako Kopa lortu zituen.

Maradonaren urrezko garaia aldatu

1983an maila galtzear egon zen baina 1984ko ekainaren 30ean Diego Armando Maradona fitxatu zuen eta bere inguruan taldea eraikiz lehenengo ligagaraipenak iritsi ziren, 1987 eta 1990an. 90. hamarkadan kirol mailan jeitsiera izan zuen eta arazo ekonomikoak ere azaldu zitzaizkion eta 1998an maila galdu zuen.

XXI mendea aldatu

2004an porrot ekonomikoa izan eta taldea desagertu egin zen. Talde berria eratu zuten Napoli Soccer eta maila beherenean hasi zen jokatzen. Hala ere jendeak jarraitu zuen estadioa betetzen, Serie A-ko talde batzuek baino ikusle gehiago biltzenziren partidak ikusteko. 2006n Serie B-ra igo eta aurreko izena berreskuratu zuen. 2007an Serie A-ra itzuli zen.

Ordutik emaitza onak lortu ditu, 2012 eta 2014ko kopak eta ligan ere postu onak, Txapeldunen Liga jokatzera eraman dutenak. 2016an bigarren egin zuen Ligan eta Gonzalo Higuaín pitxitxia izan zen. 2017an hirugarrena izan zen eta 2018an bi jardunaldi falta arte titulurako lehian egon zen baina azkenean bigarren postuan amaitu zuen, Juventusengandik lau puntutara. 2018-19 denboraldian ere bigarren postuan amaitu zuen, Juventusengandik urruti ordea. 2020an COVID-19 pandemiaren ondoren jokatu zen Italiako Kopan Juventus penalti jaurtiketetan garaitu zuen.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
Naples FBC (1904)
     
 
 
 
Internazionale Napoli (1912)
     
 
 
 
AC Napoli (1926)
     
 
 
 
2018-19
     
 
 
 
2019-20
     
 
 
 
2020-21
     
 
 
 
2021-22
     
 
 
 
2022-23

Palmaresa aldatu

Italian: 11 aldatu

Nazioartean: 4 aldatu

UEFA Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1989

UEFA Intertoto Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 2008

Alpeetako Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1966

Anglo-Italiar Ligako Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1976

2023/2024 Taldea aldatu

2023ko uztailaren 19an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Alex Meret
4   ERD Diego Demme
5   ATZ Juan Jesus
6   ATZ Mário Rui
7   ERD Eljif Elmas
9   AUR Victor Osimhen
11   AUR Hirving Lozano
13   ATZ Amir Rrahmani
16   ATE Hubert Idasiak
17   ATZ Mathías Olivera
18   AUR Giovanni Simeone
20   ERD Piotr Zielinski
21   AUR Matteo Politano
22   ATZ Giovanni Di Lorenzo (kapitaina)
Zbk. Postua Jokalaria
23   AUR Alessio Zerbin
55   ATZ Leo Östigard
68   ERD Stanislav Lobotka
70   ERD Gianluca Gaetano
77   AUR Khvicha Kvaratskhelia
81   AUR Giacomo Raspadori
99   ERD André Zambo Anguissa
-   AUR Antonio Cioffi
-   ATZ Filippo Costa
-   ATZ Alessandro Zanoli
-   ATE Nikita Contini
-   ERD Michael Folorunsho
-   AUR Giuseppe Ambrosino

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Napolik euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2014-15 UEFAko Txapeldunen Liga Aurre kanporaketa Napoli
Athletic
1-1
3-1
Athletic
Napoli
2020-21 UEFA Europa League Multzokako fasea Real Sociedad
Napoli
0-1
1-1
Napoli
Real Sociedad

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


2022-23ko Serie A  
Atalanta | Bologna | Cremonese | Empoli | Fiorentina | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce
Milan | Monza | Napoli | Roma | Salernitana | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese