Ireki menu nagusia

Atalanta Bergamasca Calcio SpA Italiako futbol talde bat da, Bergamo hirikoa.

Atalanta Bergamasca Calcio SpA
Ezizena(k) La Dea ("jainkosa"), Nerazzurri ("beltz-urdinak")
Regina delle provinciali ("probintzietako erregina")
Sorrera 1907
Futbol zelaia Stadio Atleti Azzurri d'Italia
(edukiera: 24.642 lagun)
Presidentea Italia Antonio Percassi
Entrenatzailea Italia Gian Piero Gasperini
Liga Serie A
2018-19 3.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Etxeko partidak Stadio Atleti Azzurri d'Italian jokatzen ditu.

HistoriaAldatu

1904an bazen futbol talde bat Bergamon, Bergamasca izenekoa eta 1907an Atalanta izeneko bat sortu zuten. Atalanta jainkosa grekoaren izena jarri zioten. 1920an talde biek bat egin zuten.

Historia luzea duen talde apala izan arren Regina delle provinciali ("probintzietako erregina") izena eman izan zaio, izan ere metropoli handietakoak ez diren taldeen artean historia politena duena baita, 53 denboraldi egin baititu Serie A-n.

Lortu duen titulu bakarra 1963ko Kopa du, finalean Torino FC 3-1 emaitzaz garaitu zuen. 1987an bigarren final bat jokatu zuen baina SSC Napolik erraz irabazi zion. Honek ordea Europako Futbol Errekopa jokatzeko aukera eman zion, bigarren mailako taldea zen arren, eta final erdietara iritsi zen, lehen mailakoa ez den talde batek lortu duen emaitzarik onena da oraindik ere. Gerora txapelduna izango zen RKV Malinas talde belgikarrak kanporatu zuen etxean zein kanpoan 2-1 emaitzaz irabazita.

1991ean UEFA Kopa jokatu zuenbaina Milango Interrek kanporatu zuen final laurdenetan. 1996an jokatu zuen orain arteko azken Kopa finala eta berriz ere galtzaile atera zen, oraingoan ACF Fiorentinaren aurrean.

2016-17 denboraldia bikaina izan zen eta laugarren postuan sailkatu zen, inoizko emaitzarik onena, 1948ko bosgarren postua gainditu baitzuen. Hurrengo urtean UEFA Europa Leaguera itzuli zen. 2017-18 denboraldian 7. postuan amaitu zuen eta Europa Leaguerako sailkatu zen berriz. 2018-19an denboraldi bikaina osatu du, ligan hirugarren egin baitu eta Kopa finala jokatu baitu, txapeldun izan ez bada ere.

UniformeaAldatu

1907an sortu zenean Atalantak kolore zuri-beltza zuen eta Bergamascak zuri-urdina. Biak 1920an elkartu zirenean kolore urdina eta beltza hartu zituzten.

     
 
 
 
Atalanta 1907
     
 
 
 
Bergamasca
     
 
 
 
1920
     
 
 
 
klasikoa
     
 
 
 
2015-16
     
 
 
 
2016-17
     
 
 
 
2017-18
     
 
 
 
2018-19

PalmaresaAldatu

Italian: 13Aldatu

Nazioartean: 0Aldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atalanta Bergamasca Calcio  


2019-20ko Serie A  
Atalanta | Bologna | Brescia | Cagliari | Fiorentina | Genoa | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce | Milan | Napoli | Parma | Roma | Sampdoria | Sassuolo | SPAL | Torino | Udinese