Ireki menu nagusia

Paris Saint-Germain (PSG) Frantziako futbol talde nagusietakoa da, Paris hiriburukoa. 1970ean sortu zuten Stade Saint-Germain eta Paris FC taldeek bat eginez. Talde koperoa izan den arren sei liga ere eskuratu ditu, azkena 2016an. Europan ere ongi ibili da eta Futbol Errekopa irabazi duen talde frantziar bakarra izan da.

Paris Saint-Germain FC
Ezizena(k) PSG
Sorrera 1970
Futbol zelaia Parc des Princes
(edukiera: 46.480 lagun)
Presidentea Qatar Nasser Al-Khelaïfi
Entrenatzailea Alemania Thomas Tuchel
Liga Ligue 1
2018-19 1.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
Azken urteetan Frantziako Liga eta Kopak nagusitasun osoz irabazi ditu.
2013-14ko Txapeldunen Ligako partida Chelsearen aurka.
PSG-ren zaleak.

Eduki-taula

HistoriaAldatu

SorreraAldatu

Stade Saint-Germain (1904) eta Paris FC (1969) taldeek bat egitea erabaki zuten 1970an. 1974ean lehen mailara igotzea lortu zuen eta lehenengo garaipenak Kopa txapelketan iritsi ziren, 1982 eta 1983an. Lehenengo liga berriz 1986koa izan zen. Emaitza hauek Europan jokatzeko aukera eman zioten eta bereziki gogoangarria da Juventus FC-ren aurkako kanporaketa.

Canal + jabeaAldatu

1991eko maiatzean Canal+ telebista kateak erosi zuen taldea eta Paris Saint-Germainek "urrezko aro" bati hasiera eman zion, hamarkada honetan Liga bakarra eskuratu arren 3 kopa eskuratu baitzutuen. Honetaz gain Europako lehenengo garaipena iritsi zen, bi aldiz jarraian Europako Errekopako finalak jokatu baitzituen, bata irabazi (Rapid Vienaren aurka 1-0) eta bestea galduz (FC Barcelonaren aurka 1-0).

Milurteko berria ere maila berean hasi du, liga bat eta hiru kopa irabaziz. Hala ere Europa mailan Intertoto Kopa bat baino ez du irabazi.

Qatarreko jabeaAldatu

2011ean Qatar Investment Authority bihurtu zen Paris Saint-Germainen %70aren jabe. Nasser Al-Khelaïfi enpresagizonak berehala fitxaketa handiak egin zituen, urte hartan Europa osoan diru gehien gastatu zuen bigarren taldea izanik (Manchester Cityren ondoren). Hala ere lehenengo denboraldi hartan emaitza ez ziren esperotakoak izan, Liga ez irbazteaz gain UEFA Europa Leaguen ere taldekako fasea ez baitzuen gainditu. Taldekako fase hartan Bilboko Athletic Kluba izan zuen aurkari.

2012-13 urtean fitxaketa berriak egin ditu (Zlatan Ibrahimović, Thiago Silva, Lucas Moura eta Ezequiel Lavezzi) 146 milioi euro gastatuz eta Liga irabazi erraz irabazi du bigarrenari 12 puntu atereaz. Txapeldunen Ligan final laurdenetara iritsi zen, FC Barcelonak kanporatu zuen.

2013-14 denboraldian berriz irabazi du liga, oraingoan gainera errekorrak ezarriz puntu eta gol kopuruetan. 2014-15 denboraldian Frantzian jokoan jarritako txapelketa guztiak irabazi ditu. Txapeldunen Ligan ere final laurdenetaraino iritsi da baina berriz ere FC Barcelonak kanporatu du.

2015-16an marka guztiak hautsi ditu Frantziako Ligan. 96 puntu lortu ditu bigarrenari 31 aterata, 30 partida irabazi ditu eta 102 gol sartu ditu. Horretaz gain Kopa, Ligako Kopa eta Superkopa ere irabazi ditu. Europan ordea ez du emaitza aipagarririk lortu, final laurdenetan kanporatua izan baita.

2016-17an Unai Emery entrenatzaile hondarribitarra fitxatu du. Bigarrena izan zen Ligan baina Kopa eta Ligako Kopa irabazi zituen. 2017-18an Liga eta Kopa eskuratu ditu.

UniformeaAldatu

1970an sortu zenean taldeak Paris hiriaren koloreak diren urdina eta gorria hartu zituen eta Stade Saint-Germain taldearen kolore zuriarekin konbinatu zuen.

HistorikoaAldatu

     
 
 
 
Stade Saint-Germain
     
 
 
 
Paris FC
     
 
 
 
1970
     
 
 
 
1973-tik

Azken urteakAldatu

     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020

PalmaresaAldatu

Frantzian: 36Aldatu

Europan: 2Aldatu

Europako ErrekopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1996.
  • Finalista (1): 1997.

UEFA Intertoto KopaAldatu

  • Txapelduna (1): 2001.

Europako SuperkopaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1996.

LagunartekoakAldatu

Jokalari ezagunakAldatu

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

PSGk kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2011-12 UEFA Europa League Liga fasea Athletic
PSG
2-0
4-2
PSG
Athletic

Emakumezkoen taldeaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Paris Saint-Germain FC (emakumezkoak)»

Gaur egun Olympique Lyonnais-en ondoren Frantziako talderik indartsuena da, azken lau urteetan ligan bigarren egin baitu. Ez du ordea ligarik irabazi. 2015ean Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen baina FFC Frankfurt taldeak 2-1 emaitzaz garaitu zuen.

  • Txapeldunen Liga:
    • Txapelduna (0)
    • Finalista (1): 2015.
  • Frantziako Liga
    • Txapelduna (0)
    • Bigarrena (5): 2011, 2013, 2014, 2015, 2016.
  • Frantziako Kopa:
    • Txapelduna (1): 2010.
    • Finalista (2): 2008, 2014.

Kanpo loturakAldatu